Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan
Zierbena inguruan (Bizkaia) goizaldetik bilatzen ari ziren bi pertsonetako baten gorpua aurkitu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdi Zerbitzuak. Sestaoarra zen, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ontzian zihoan txakurra ere hilik topatu dute.
Lehenengo informazioen arabera, lagun batek laketontzia utzi die arrantzan joateko, eta haiekin harremanetan jarri ezin izan denean, gertakizunaz ohartarazi du. 01:30 aldera eman du abisua, itzultzen ez zirela ikusita.
06:45 aldera aurkitu dute falta zen gizonetako baten gorpua. Ertzaintza, suhiltzaileak, Guardia Zibila eta Gurutze Gorriko kideak beste desagertuaren bila ari dira. Bigarrena santurtziarra da, iturri berdinek azaldu dutenez. Antza denez, aurreneko gorpua topatu, eta handik gutxira Itsas Salbamenduko kideek bigarren desagertua ikusi dute uretan, baina berehala bistatik galdu dute.
De momento se desconoce qué ha podido pasar o cómo ha podido ocurrir el accidente.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean