Desagertzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laredotik bueltatzean desagertu zen Eibarko gazte baten bila ari dira

Joan den astelehenean itzuli behar zen Eibarrera Kantabriatik. 26 urteko mutilak autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboraino joan zen. Bizkaiko hiriburuan galdu zuten haren arrastoa.
Jon Gallardo Maroto du izena desagertutako gazte eibartarrak.
Jon Gallardo Maroto du izena desagertutako gazte eibartarrak. Argazkia: VOST Euskadi

Kantabriatik bueltatzean desagertu zen Eibarko gazte baten bila ari dira Ertzaintza eta Guardia Zibila. Joan den astelehenean autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboko Termibus geltokira iritsi zela uste dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Jon Gallardo Maroto du izena, gaztaina koloreko begiak eta ile beltza ditu. 1,75 metroko altuera eta 65 kilo dauzka.

Uztailaren 13an Colindresen egon zen –Laredo ondoko udalerria-, senide bat bisitatzeko. Egun horretan bertan itzuli behar zen Eibarrera garraio publikoan. Antza, autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboko Termibus geltokiraino iritsi zen, baina hor galdu zen bere arrastoa.

Harrezkero, Ertzaintza eta Guardia Zibila gaztearen desagertzea ikertzen ari dira. Segurtasun Sailak laguntza eskatu die herritarrei, informaziorik izanez gero, 112 larrialdi zerbitzura dei dezatela eskatuz.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

90693 tercer premio Lotería Navidad 2025 Igorre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Behar baino gehiago saldutako loteria txartela kontratu bat al da? Abokatu batek argitu digu

Arratiko Zekorrak errugbi taldeak aitortu duenez, Gabonetako Loterian behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituen, eta, beraz, 80 bat lagunek ezin izan dute oraindik saria jaso, 10.000 euro guztira, parte hartzeagatik (2,2 milioi euro inguru guztira). Dagoeneko 21 salaketa daude. Abokatu batek ohartarazi duenez, klubak erantzukizun zibila izan dezake, eta baita penala ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X