Deseskalatze faseak
2020/08/17 - 09:25
EAE osasun larrialdira itzuliko da gaur, birusaren hedapena gelditzeko
Edukieretan, pertsonen bileretan eta ostalaritzan neurri murriztaileak onartuko ditu LABI Batzordeak. Bestalde, Espainiako Gobernuarekin adostutako murrizketak asteazkenean onartuko ditu Nafarroak.
2020/08/16 - 15:49
Erantzukizuna eskatu du Azpeitiko Udalak 47 kutsatze gehiago atzeman ostean
Udalerriko Alde Zaharreko agerraldiarekin lotuta, 47 positibo gehiago atzeman dituzte. Zonalde horretako tabernak ixtea adostu zuten Udalak eta ostalariek.
2020/08/15 - 16:34
Jaurlaritzak deitutako ostalaritza-bezeroek PCR probak egiten jarraitzen dute
Algortako, Gasteizko eta Azpeitiko hiru tabernatan izandako bezeroek hitzordua dute kutsatu ote diren jakiteko.
2020/08/15 - 16:31
Martxoaren bukaeratik eguneko positibo kopururik handiena atzeman zuten atzo
Lurraldeka, Bizkaian kopururi handiena (378 positibo), Araban 126 eta Gipuzkoan 64.
2020/08/15 - 16:27
Osasun sistemaren kolapsoa eta bigarren konfinamendu bat saihestea da helburua
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdia astelehenean sartuko da indarrean. Dena dela, konfinamendu orokorra baztertu du Jaurlaritzak.
2020/08/15 - 15:37
Tabernetako edukierak, ordutegiak eta pertsonen bilerak murriztuko dituzte berriro
Osasun larrialdia ezarri ostean, neurri murriztaileak iragarri ditu Jaurlaritzak, eta asteartean zehaztuko ditu LABI Batzordean.
2020/08/14 - 16:38
EAEko joerak maila altuetan jarraitzen du: 510 kasu gehiago, horietako 292 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 92 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/14 - 16:26
Osasun Ministerioak kalean erretzea debekatu eta diskoteken itxiera ezarri du
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin adostu ditu neurriok. Diskoteka eta tabernek 01:00ean itxi beharko dute. Nagusien egoitzetarako ere arauak zehaztu ditu.
2020/08/14 - 13:52
Arabako diru-bilketa % 20,3 jaitsi da uztailera arte, 234,4 milioi gutxiago
Jaitsiera orokorra izan da zuzeneko zergetan eta zeharkako zergetan, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz. Dena dela, azaroan joera hori zuzentzea espero du Aldundiak.
2020/08/14 - 12:31
Ez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu neurri murriztaile gehiago ezarri oraingoz
Guztiz faltsua den testu horren arabera, "lehen bilera itxita dago" jada, eta, topaketa horretan, garraio publikoan eta ostalaritzan eragina izango luketen hainbat neurri adostu dituzte.
2020/08/14 - 10:23
Illa autonomia erkidegoekin bilduko da gaur, koronabirusaren bilakaera aztertzeko
Azken orduetan 2.935 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Estatuan. Gauzak horrela, aste honetan bigarren egunez bilduko da Illa autonomia erkidegoetako ordezkariekin.
2020/08/13 - 15:54
Positibo kopuru handiena atzeman dute EAEn martxo amaieratik: 569 kasu; Bizkaian 402
Halaber, positibo berrietako 72 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 75 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 20 pertsonek positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/12 - 15:43
Gora egin du berriro EAEn atzemandako positibo kopuruak: 363 kasu azken orduetan
Horrez gain, bost pertsona hil dira aurreko astean koronabirusaren eraginez. Hain zuzen ere, positibo berrietako 229 Bizkaian atzeman dituzte, 53 Gipuzkoan eta 72 Araban.
2020/08/12 - 14:34
Euskadin sortutako enpresen kopuruak % 4,9 egin zuen gora ekainean
Ekainean Euskadin eratutako 257 enpresek harpidetutako kapitala 17,5 milioi eurokoa izan zen. Horietatik guztietatik, 255 sozietate mugatuak izan ziren eta bi sozietate anonimoak.
2020/08/12 - 10:16
Alemaniak koronabirusa kutsatzeko arriskua duten eskualdeen zerrendan sartu du EAE
Joan den larunbatetik, arrisku handiko eremuetatik herrialdera iristen diren bidaiari guztiek derrigorrez egin behar dute gaitza atzemateko proba.
2020/08/11 - 14:57
Behera egin dute Hegoaldean atzemandako positiboek: 265 kasu EAEn eta 59 Nafarroan
Hain zuzen ere, positibo berrietako 180 Bizkaian atzeman dituzte, 44 Gipuzkoan eta 35 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/10 - 22:54
353 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
Hain zuzen ere, positibo berrietako 204 Bizkaian atzeman dituzte, 75 Gipuzkoan eta 64 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/10 - 13:48
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara joko dute gaueko aisialdiko mugengatik
Bi elkarte horiek ez bezala, Arabako Ostalaritza Elkarteak, oraingoz, ez du bat egin auzitara jotzeko erabakiarekin.
2020/08/07 - 15:41
Gorakada nabarmena berriz 538 positiborekin, horietako 311 Bizkaian eta 110 Nafarroan
Halaber, positibo berrietako 74 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 38 Araban. Guztira, ostegunean 7.312 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian.
2020/08/07 - 13:55
Osakidetza datozen egunetako kasuen gorakadaren aurrean prestatzen ari da
Nekane Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio". Uneotan kezka gehien sortzen duten lau foku aktiboak gertutik jarraitzen ari da Osakidetza.