EAEko joerak maila altuetan jarraitzen du: 510 kasu gehiago, horietako 292 Bizkaian
EAEn, 510 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 108 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez.
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 292 Bizkaian atzeman dituzte, 92 Gipuzkoan eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 6.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (4), Arrasate (6), Azkoitia (2), Azpeitia (13), Bergara (4), Bidania-Goiatz (1), Donostia (23), Eibar (4), Elgoibar (3), Getaria (2), Hernani (3), Hondarribia (2), Irun (6), Irura (1), Lazkao (1), Mutriku (4), Oiartzun (2), Ordizia (1), Pasaia (2), Tolosa (3), Villabona (2), Zarautz (1), Zestoa (1) eta Zumarraga (1).
Bizkaian: Abanto Zierbena (13), Zornotza (2), Arrigorriaga (2), Bakio (2), Barakaldo (25), Basauri (4), Bedia (1), Bilbo (127), Derio (1), Durango (1), Erandio (8), Etxebarri (1), Galdakao (4), Gamiz-Fika (1), Gernika-Lumo (1), Getxo (30), Gorliz (1), Gueñes (1), Igorre (1), Laukiz (2), Leioa (8), Lekeitio (1), Loiu (1), Mungia (2), Muskiz (2), Ortuella (1), Otxandio (1), Portugalete (13), Santurtzi (8), Sestao (2), Sondika (2), Sopela (1), Ugao (1), Zalla (1) eta Zamudio (20).
Araban: Artziniega (1), Laudio (3), Agurain (2), Urkabustaiz (1), Gasteiz (103) eta Zuia (2).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 273 emakumeak dira eta 237 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (99 kasu).
Covid-19a duten 27 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte eta 89k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 29 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 87 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 59k 50-59 urte bitartean, 38k 60-69 urte bitartean eta beste 82k 70 urtetik gora.
1,25 da gaurko R0 indizea (atzo 1,31 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 13 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
108 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan
Bestalde, Nafarroan beste 108 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Guztira, 1.634 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 45), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 36), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 3). Gainerako kasuen % 16a Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen da.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-44 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 41), eta, jarraian, 45-59 urteko taldea (% 26). Ondoren, 0-14 urte bitarteko adin-tartea dago (% 20), eta 60 urtetik gorakoa (% 13). Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 35,8 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 emakumeak dira, eta % 48, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale sarean 49 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, eta horietatik zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste sei etxean. Gainerakoak, 36 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.634 PCR proba egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 7.944 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 108 kasu atzeman zituzten).
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.