Horrela erabiltzen da Radar COVID aplikazioa, kutsatuen kontaktuak arakatzen dituena
Radar COVID aplikazioak koronabirusarekin kutsatzeko arrizkuaz ohartaraztea du helburu, gaitza zabaltzea sahiesteko asmoz. Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Espainiako Idazkaritzak sortu du telefono mugikorrentzako prestatuta dagoen aplikazio ofizial hori, eta milaka erabiltzaile ditu jada.
Zehazki, zerbitzu horrek telefono mugikorren bluetooth konexioa erabiltzen du, eta erabiltzaile batekin bizpahiru metro baino gutxiagora kontaktua izan duen pertsona batek 14 eguneko epean gaitza atzemateko detekzio-proban positibo eman ote duen jakinarazten du.
Dena dela, aplikazioak ez du geolokalizazioa erabiltzen, eta ez du erabiltzaileen daturik jasotzen; izan ere, ausazko zenbakiak esleitzen dizkie haien borondatez instalatzen duten herritarren telefono mugikorrei. Ildo horretatik, aurreko bi asteetan positibo eman duen pertsona batetik gertu egon badira, osasun-agintariekin kontaktuan jartzeko eskatzen zaie. Alabaina, aplikazioak ez du positibo eman duen pertsona horren izena ematen, ez baitu datu pertsonalik biltzen.
Testuinguru horretan, kutsatutako pertsonarekin zein egunetan egin duen topo adierazten du aplikazioak, baina ez du positibo horren inguruko datu gehiago ematen, ez eta bere telefono mugikorraren identifikazioa ere. Halaber, Radar COVID appak ez du topaketa hori zein unetan eta non gertatu den zehazten. Jakinarazpen bat jaso ondoren, aplikazioak prebentzio eta laguntza neurriak hartzeko informazioa ematen dio erabiltzaileari, korobirusaren agerraldiari aurre egiteko.
Gauzak horrela, aplikazio horrek bere erabiltzaileen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzen ditu, eta guztiz anonimoa da; beraz, ez du eskatzen ez izenik, ez telefono zenbakirik, ezta posta elektronikorik ere. Radar COVID Google Play aplikazio-dendan dago eskuragarri Android sistema eragilea erabiltzen duten telefonoentzat, eta App Store-n iOS sistema eragilea duten mugikorrentzat (Apple enpresak erabiltzen duena).
Aplikazioa eskuragarri dago jada, eta kontaktuak arakatzen ditu dagoeneko, baina, orain, autonomia erkidegoek haien eskualdeko osasun-zerbitzuetan izena eman behar dute kutsatuak jakinarazteko eta tresna horrek alertak bidaltzeko. Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, irailaren 15etik aurrera guztiz erabilgarria izango da aplikazio hori.
Ekainaren 29tik uztailaren 31ra bitartean proba pilotuak egin zituzten Kanarietako Gomera uhartean, aplikazioa kaleratu aurretik. Denbora horretan, COVID-19aren lau agerraldi faltsu simulatu dituzte, eta aplikazioak "oso emaitza onak" lortu ditu, arakatzaileen datuak bikoiztea lortu baitu.

Nola erabiltzen da Radar COVID aplikazioa?
Lehenik eta behin, autonomia erkidego bakoitzak erabiltzaileek zein telefono zenbakira deitu beharko duten erabaki behar du. Gainera, kutsatutako pertsonari zein osasun-agentek emango dion kodea finkatu behar du, aplikazioaren bidez positibo eman duela jakinaraz dezan.
Kode hori sartu ondoren, aplikazioa deskargatuta duen eta infektatu batekin gutxienez 15 minutuz bi metro baino gutxiagora egon den edozein pertsonari jakinaraziko zaio; hau da, arakatzaileek "kontaktu estua" nor den erabakitzeko jarraitzen dituzten irizpide berberak erabiliko dira. Beraz, praktikan, positibo eman duten pertsonen kontaktu estuak lokalizatzen aritzen diren pertsona horien lana automatizatzea ahalbidetzen du aplikazioak.
Aplikazioak telefono mugikorraren bluetooth konexioa erabiltzen du; horren bidez, mugikorrek aldizka aldatzen diren beste telefono batzuen identifikatzaile anonimoak igortzen eta behatzen dituzte. Bi terminal 15 minutuz edo gehiagoz elkarrengandik bi metrora edo gutxiagora egon direnean, biek gordetzen dute besteak igorritako identifikatzaile anonimoa.
PCR proba egin ondoren, erabiltzaileren batek COVID-19an positibo emango balu, osasun-sistemaren bidez jakinarazpen anonimo bat bidali ahal izateko baimena eman ala ez erabakiko luke.
Horrela, gaixoarekin kontaktuan egon diren erabiltzaileek kutsatzeko arriskuari buruzko abisua jasoko lukete, eta nola jokatu jakiteko jarraibideak emango lirateke. Hala, ez denez inolako daturik eskatzen, ezinezkoa da zerbitzu horren erabiltzaileak identifikatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.