Deseskalatze faseak
2020/07/10 - 22:55
COVID-19 kasuak 69ra igo dira Ordiziako agerraldian
Azken 24 orduetan EAEk ez du hildakorik izan, baina 31 positibo antzeman dituzte PCR probetan. Nafarroak 18 positibo berri izan ditu.
2020/07/10 - 16:06
Isolatuta dauden ordiziarrei 14:00etatik 15:00etara bitartean bozkatzeko eskatu diete
PCR proban negatibo eman duten baina konfinatuta dauden pertsonei egin die eskaera hori Udalak, jende-pilaketak saihesteko asmoz. Horrez gain, botoa etxetik prestatuta eramatea gomendatu du.
2020/07/10 - 12:20
Gipuzkoa eta Nafarroako hiru agerraldiek gorakada nabarmena eragin dute Hegoaldean
Zehazki, Ordiziako agerraldiarekin lotuta 58 kasu atzeman dituzte. Tuteran, berriz, 23 pertsona kutsatu dira ezkontza batean, eta, Iruñean, bost kasu baieztatu dituzte.
2020/07/10 - 09:41
Egoera jakin batzuetan COVID-19a airearen bidez zabaldu daitekeela onartu du MOEk
Erakundeak ohartarazi duenez, "ikerketa gehiago egin behar dira oraindik" transmisio-bide hori aztertzeko.Dena dela, oraingoz, gaitza zabaltzeko arrazoi nagusia kontaktu estua dela gaineratu du.
2020/07/09 - 22:17
Tuteran ezkontza batean izan ziren 23 pertsona kutsatu dira
Bestalde, Ordiziako agerraldian kutsatutakoak 58ra igo dira. Iruñean ere 5 positibo atzeman dituzte beste foku batean.
2020/07/09 - 19:35
Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik
Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.
2020/07/09 - 10:10
Koronabirusaren Jarraipenerako Batzordeak Ordiziako agerraldia aztertuko du goizean
09:00etan bilduko dira, Zumarragako Ospitalean. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu baieztatu dituzte jada, eta positibo eman duten pertsona gehienak udalerri horretan bizi dira.
2020/07/08 - 20:26
Maskara esparru publikoetan nahitaez erabili behar da Ordizian
Koronabirusaren Jarraipenerako Batzordeak zirkulazioa mugatzea baztertu du Gipuzkoako udalerri horretan, baina ostalaritza eta aisialdi establezimenduetan murrizketak ezarriko ditu.
2020/07/08 - 13:24
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Ordiziako eremu publikoetan
Halaber, Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezarri ditu ostalaritza eta aisialdi establezimenduetan. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu positibo izan dira jada.
2020/07/07 - 22:24
Orain arte egindako probetan 35 kasu baieztatu dituzte guztira Ordizian
Ostalaritzan eta aisialdian mugak ezarriko dituzte. Maskara erabiltzeko eta segurtasun distantzia errespetatzeko deia egin du Murgak. Guztira, 35 kasu baieztatu dituzte.
2020/07/06 - 21:42
Ordiziako agerraldia "inportatutako kasuek" eragin dutela esan du Fernando Simonek
Ekainaren 27tik aurrera Etxezarreta kaleko tabernetan ibili diren bizilagunei PCR proba egiteko deia luzatu die Osakidetzak. Oraingoz, zazpi kasu positibo izan dira.
2020/07/05 - 21:06
13 kutsatu berri covid-19arengatik eta hildakorik ez EAEn azken orduetan
Hiru kasu atzeman dituzte Araban (guztiak Gasteizen), zazpi Bizkaian (4 Bilbon eta bana Arrigorriagan, Barakaldon eta Portugaleten), eta hiru Gipuzkoan (bana Arrasaten, Bergaran eta Irunen).
2020/07/05 - 20:06
Generalitateak ez du baztertzen Segrian etxeko itxialdia ezartzea
Alba Verges Kataluniako Osasun sailburuari Lleidako eskualde horren barruan gertatu daitekeenak eragiten dio kezka, kanpoko mugak ixtetik haratago.
2020/07/05 - 15:36
Galiziak Lugoko eskualde bat konfinatu du U12rako astebeteren faltan
Agerraldiak 106 positibo pilatu ditu dagoeneko, horietatik 99 kasu aktiboak dira une honetan, batzuk sendatu direlako jadanik. Neurria gauerdian sartuko da indarrean, 14 udalerritan.
2020/07/05 - 11:17
Lleida, Lugo, Huesca eta Malaga, Espainiar Estatuko agerraldirik kezkagarrienak
Madrilen itxialdiaren osteko lehen agerraldia baieztatu dute, eta hiriburuaren testuinguruak berak, dentsitateagatik eta uda sasoiko joan-etorriengatik, kezka eragiten du.
2020/07/04 - 21:19
Hildako bat eta 15 kutsatu berri covid-19agatik EAEn azken orduetan
Azken datuen arabera, lau kasu atzeman dituzte Araban (guztiak Gasteizen), bost Bizkaian (4 Bilbon eta 1 Getxon), eta sei Gipuzkoan (4 Orion, 1 Donostian eta 1 Ordizian).
2020/07/03 - 15:31
Egoera zaurgarrian dauden familien diru-sarrerak 7.000 eurora jaitsi dira krisiagatik
Ikerketa baten arabera, emakumeak dira prekarietate eta lan-pobrezia gehien jasaten dutenak, eta horrek egoera okerragoan jartzen ditu krisi berri bati aurre egiteko orduan.
2020/07/02 - 20:41
Hiru pertsona hil dira koronabirusarekin eta sei positibo antzeman dituzte EAEn
Azkeneko datuen arabera, Araban eta Gipuzkoan kasu bana detektatu dituzte; lau Bizkaian; eta zortzi Nafarroan.
2020/07/01 - 13:36
Bizkaiko zahar-etxe bateko egoiliar bat ospitaleratuta dago eta 15 langile gaixorik
Pandemiaren hasieratik, Bizkaiko zahar-etxeetan koronabirusa atzeman dieten 1.613 egoiliar sendatu dira jada.
2020/07/01 - 12:15
Hasi da hondartza denboraldia Gipuzkoan, hainbat murrizketarekin
Herritarrek jarraitu beharreko arauak eta gomendioak biltzen dituen dokumentua argitaratu dute erakundeek. Gehienez bi edo hiru orduko egonaldiak egin ahalko direla aurreratu dute.