Generalitateak ez du baztertzen Segrian etxeko itxialdia ezartzea
Alba Verges Generalitateko Osasun sailburuak onartu duenez, baliteke Segria eskualdeko (Lleida) biztanleei etxeko itxialdia ezartzea, koronabirus agerraldiaren ostean: "Ezin dugu ezer baztertu".
Hala ere, "neurriak jarraitzen badira", ez litzateke itxialdia gogortu beharko, esan du Rac1 irratian emandako elkarrizketa batean.
Jende pilaketak saihesteko eta hamar pertsonako bilkurak ez egiteko garrantzia azpimarratu du Vergesek: "Kontua ez da aktibitate ekonomikoak ixtea, baizik eta aktibitate soziala gutxitzea".
Kanpoko mugak ixtetik haratago, sailburua gehiago kezkatzen du eskualde barruan gertatu daitekeenak: "Ez luke ezertarako balio perimetroa ixteak eta alboko eskualdeetara joatea debekatzeak, eta aldi berean barruan birusa transmititzen uzteak".
Aktibitate ekonomikoak
Sailburuak gogorarazi duenez, fruituaren kanpainak irauten duen bitartean, biztanle kopurua bikoiztu egiten da, eta gero pertsona horiek Espainia osoan zehar mugitzen dira. Izan ere, kutsatuen zati handi bat migratzaileak eta sasoikako langileak dira.
Segriako eskualdean (Lleida) ezarritako itxialdia Bartzelonako Conca d’Odena eskualdean ezarri zutenaren "antzekoa" da, Miquel Buch Kataluniako Generalitatearen Barne sailburuan azaldu duen bezala. Hala ere, momentu horretan lanera joateko joan-etorriak debekatu baziren ere, oraingoan baimendu egin dituzte.
La Vanguardia kazetak zabaldu duenaren arabera, Kataluniako beste lekuetan ikertutako kasu positiboak Lleidako agerraldiarekin zerikusia dute, eta gehienetan nekazaritza sektoreko enpresekin daude lotuta. Deseskalatzearen lehenengo fasetan langileak jaso zituzten enpresa horiek.
Hala ere, normaltasunez ireki ahal izango dira negozioak astelehenetik aurrera Lleida hiriburua barnean hartzen duen eskualdean. "Printzipioz, aktibitate ekonomikoa ez da gelditu", azaldu du sailburuak Catalunya Ràdio irratian.
Miquel Pueyo Lleidako alkateak EFEri esan dionez, "Estatua beste alde batera begiratzen ari da" nekazaritzan lan egin nahi duten sasoikako langileen etorreraren aurrean, baita alarma egoeran ere. Horietako batzuk, gainera, bizileku-baimenik gabe, esan duenez.
Alkateak argitu du sasoikako langileak ez direla orain Lleidako hiriburuan gertatzen ari denaren "erantzuleak", eta esan du "itxialdi garaian, Estatuak probintzien arteko mugikortasunik ez zegoela bermatu behar zuenean", hirira Kanarietako, Balear uharteetako, Andaluziako eta Euskal Herriko jendea etorri zela.
Orduan, alkateak gogorarazi duenez, hirira "jende kopuru handia etortzen ari zela" ikusita, hori "kezkagarria" zela esan du.
Pueyok esan duenez, udaro 25.000 eta 30.000 pertsona artean heltzen dira Lleidara fruta bilketan lan egitera. “Bartzelonara kolpean 130.000 pertsona helduko balira bezalakoa da”, alderatu du.
600 euro arteko zigorrak
Itxialdia ez betetzeagatik ezarriko diren zigorrak 100 eta 600 euro artekoak izango dira. Osasun Publikoaren Legean jasotakoaren arabera.
Segria itxialdian sartzeko erabakia aho batez hartu du Generalitateak, "datuen pisu eta indar guztia eta adituen eskarmentua eta ezagutza" kontuan hartuta, esan du sailburuak.
"Larrialdi zerbitzuak datuek eskatzen diguten heinean aktibatzen ditugu", esan du, eta gogorarazi du osasun mailako erabakiak Osasun sailari dagozkiola.
Kataluniako positibo berrien erdia Lleidan dago
Lleidako probintzian erregistratu dira Katalunian azken orduetan zenbatutako 294 kutsatu berrien erdia. Kataluniako Osasun sailaren arabera, Lleidako osasun eskualdean 140 koronabirus kasu identifikatu dira azken orduetan.
Lleidako Arnau de Vilanova ospitalean 27 pertsona daude COVID-19arekin, eta horietako lau, ZIUn, Pueyo alkatearen arabera.
Ospitalea, gainera, etxean isolatuta dauden beste hiru pertsonaren jarraipena egiten ari da.
Lleidako zentro pribatuetara bideratu dituzte 11 kasu susmagarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.