Egoera zaurgarrian dauden familien diru-sarrerak 7.000 eurora jaitsi dira krisiagatik
Covid-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz, egoera zaurgarrian dauden familien diru-sarrerak % 31 murriztu dira, eta, batez beste, 6.942 euro jasotzen dituzte urtean, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak ostiral honetan salatu duenez. Elkarteak alarma-egoera ezarri ostean egindako ikerketa baten emaitzak zabaldu ditu gaur.
Pandemia baino lehen, galderak erantzun zituzten familiek urtean batez beste 10.143 euro irabazten zituztela erantzun zuten, eta, horrek, pobreziaren mugaren azpitik jartzen zituen (% 62k ez zuen lanik). Hiru hilabete geroago, lana zutenen % 32k lana galdu du, gobernuz kanpoko erakundeak ohar batean azaldu duenez.
"Ikerketa ugarik erakusten dute gurasoen lan egoeraren eta adingabeen eskola-arrakastaren arteko lotura. Lan-ezegonkortasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera txikiagoa izango dute 15-16 urterekin eskola-graduatua lortzeko, eta ikasketak alde batera uzteko arrisku handiagoa", azaldu du Catalina Perazzo Save the Children Haur eta Sentsibilizazio Politiken zuzendariak.
Halaber, egoera zaurgarrienean dauden adin txikikoak dira haien ikasketekin jarraitzeko zailtasun gehien izan dituztenak. Izan ere, gobernuz kanpoko erakundearen programetan parte hartzen dutenen % 39k eten digitala jasan dute, eta % 64k zaila izan dute eskola-erritmoari jarraitzea, batez ere, laguntza emateko denbora eta ezagutza faltagatik (hizkuntza ez menperatzeagatik edo ikasketa-maila baxuagatik).
Bestalde, adingabeen % 72k eta helduen % 77k haien osasun emozionalak okerrera egin duela adierazi dute, eta familien % 55ek, berriz, azken hilabeteetan gurasoen eta seme-alaben artean etxeko gatazkak areagotu direla onartu dute.
Ikerketaren arabera, emakumeak dira prekarietate eta lan-pobrezia gehien jasaten dutenak, eta horrek egoera okerragoan jartzen ditu krisi berri bati aurre egiteko orduan, batez ere gazteak eta migratzaileak badira eta ikasketa gutxi badituzte. Halaber, zaintzaren ardura gehiena ere emakumeen gain dago kasu gehienetan.
Txostenaren arabera, gehienetan (% 57) amek laguntzen diete seme-alabei eskolako lanetan, eta horrek, etxeko lanen arduradun nagusiak izateaz gain (% 68), denbora falta dakar, estresa eta antsietatea aregotu dezakeena.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.