Dirulaguntzak 2025
2022/06/14 - 14:40
Hezkuntza Sailak 62,5 milioi bideratuko ditu unibertsitateaz kanpoko beketara 2022-2023 ikasturterako
Jaurlaritzak 2,5 milioi euroan igo du partida, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek laguntzak lortuko dituztela bermatzeko, eta behar izanez gero, zenbatekoa handitu egingo da. Derrigorrezko mailetan nahiz ondorengoetan emango dira laguntzak.
2022/06/13 - 14:26
Euskadi Bono Denda kanpainan eskuragai jarritako deskontu bonuen % 60 erabili dira dagoeneko
10 egunetan 388.000 deskontu bonu gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek 3,9 milioi euroko bultzada eman dio txikizkako merkataritzari.
2022/06/07 - 15:27
23 pertsona atxilotu dituzte laguntza sozialetan milioi bat euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Espainiako Poliziak egin du operazioa. Etxebizitza alokatzeko laguntzak zein diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko 62 profil faltsu sortu zituztela uste dute ikertzaileek.
2022/06/02 - 13:24
Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Zer egin behar dut deskontua lortzeko?
Euskadi Bono Denda kanpaina ekainaren 2tik uztailaren 3ra egingo da eta guztira 640.000 bonu jarriko dira
2022/06/01 - 16:50
Espainiako Gobernuak hiru hilabetez luzatuko du gerrak eragindako krisi ekonomikoari erantzuteko plana
Diputatuen Kongresuak onartu zuen lege-dekretuak hainbat neurri jasotzen ditu, hala nola erregaiei 20 zentimoko deskontua egitea, bonu sozial elektrikoaren estaldura eta deskontua handitzea edo gutxieneko bizi-sarrera edo argiaren fakturari aplikatutako zerga-beherapenen luzapena.
2022/05/31 - 15:16
Etxebizitza Sailak 71 milioi euro bideratuko ditu alokairu sozialera eta etxebizitzen birgaitzera
38 milioi bideratuko dira birgaitze-programak finantzatzeko, 19 milioi alokairu babestua sustatzeko eta 14 milioi alokairu sozialeko eta etxebizitzak birgaitzeko ekimen eta proiektuei emandako kredituen interesak diruz laguntzeko.
2022/05/26 - 15:52
Polizia-abusuen biktimentzako laguntzak terrorismoaren biktimenekin berdinduko dituen legea, tramitatuta
Nafarroako Parlamentuak kopuru zehatzak ezarri ditu, poliziaren indarkeriaren biktimei edota arrazoi politikoek eragindako biktima izan direnei kalte-ordain modura emateko. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek babestu dute lege-proposamena, eta Navarra Sumak kontra bozkatu du.
2022/05/26 - 14:41
Gasolinaren prezioak goia jo du berriro; dieselak behera egin du baina EBn baino garestiagoa da oraindik
Gasolina litroaren batez besteko prezioa bosgarren aldiz igo da Aste Santuaren ondoren, eta 1,94 euroko maximo historikoan kokatu da. Diesela bigarrenez jaitsi da, baina erregaiengatik ordaintzen dugun batez besteko prezioak gora egiten jarraitzen du, oro har, gasolindegi guztietan.
2022/05/25 - 13:40
Iñigo Urkulluk Europako Funtsak azkarrago gauzatzea eskatu du
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, premiazkoa da funtsak "Euskadiko ekoizpen-sarera arin eta etengabe heltzea, eta oso modu berezian, garrantzitsua da enpresa txiki eta ertainek funts horietara sarbidea izatea".
2022/05/20 - 13:24
Lehendakariak ziurtatu du ez duela oraindik dirurik jaso Next Funtsen hiru proiektu estrategikoetarako
Lehendakariak gogorarazi du, Europako Funtsen kudeaketa atzeratu den arren, Euskadik aukera duela suspertze hori baliabide propioekin sustatzeko, eta zehaztu du funtsak iristen direnean, "iristen badira", inbertsioak azkartuko direla.
2022/05/18 - 12:15
Ezkerreko oposizioak jaiotza-tasari laguntzak ematea eta politika publikoak indartzea proposatu du
EH Bilduren ustez, zaintzen antolaketaren gizarte eredua aldatzeko eta bizitza duina bermatzeko politika publikoak hartu behar dira, eta Elkarrekin Podemos-IUk politika "bidezkoak eta ausartak" eskatu ditu. PP+Cs koalizioak zerga-beherapenetan oinarritu ditu bere proposamenak.
2022/05/13 - 19:32
Seme-alabak hazteko hilean 150 euroko prestazio unibertsala proposatu du EH Bilduk
Erronka demografikoari buruzko eztabaida monografikoa egingo du Eusko Legebiltzarrak datorren asteazkenean, maiatzak 18, koalizio abertzaleak deituta.
2022/05/10 - 16:17
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Sistemaren aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta berriak gutxieneko zenbatekoa izango du , hileko errenta bermatuak ezartzen duena alegia, 491 euro. Hortik aurrera, batez ere, seme-alabak dituzten familiak eta pentsiodunek jasoko dituzte hobekuntza handienak.
2022/05/09 - 22:54
Alturako arrantzaontziek erregaiak duen 20 zentimoko deskontua izatea eskatzen dute
Alturako arrantzaontziek eskatzen dute erregaiak duen 20 zentimoko deskontua eurek ere izatea. Atzerriko uretan ibiltzen dira eta uneotan ez zaie deskonturik egiten, eta horrek kalte handia egiten dietela diote.
2022/05/09 - 14:36
Europako funtsak "arintasun eta zentzutasun handiagoz" heltzea espero du Azpiazuk
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EBko Next Generation funtsak esleizeko erritmoa kritikatu du berriro, "arina eta eraginkorra" izatea eskatzen duen une honetan.
2022/04/30 - 13:32
Desgaitasuna duten pertsonak lan munduan txertatzeko laguntzak areagotzeko eskatu dio Fekoorrek Jaurlaritzari
Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, federazioak adierazpen bat argitaratu du, administrazio publikoari kolektiboaren lan txertatze handiagoa eskatzeko enpresa arruntetan.
2022/04/29 - 14:44
Ekonomia suspertzeko Europako funtsetatik 819 milioi euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegora
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 550 milioi euro Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu eta gainerako 269 milioiak, Estatuak.
2022/04/26 - 14:40
28 milioi euro, oinarri teknologiko eta/edo berritzailea duten ETEen sorrera eta garapena bultzatzeko
Gobernu Kontseiluak "Gauzatu Industria" programa onartu du, ekonomia suspertu eta enplegua berreskuratzea helburu duen kreditu itzulgarrien programa. Eskabideak ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira.
2022/04/26 - 14:30
Gaztelagun alokairurako laguntzak jasotzeko gehieneko adina 36 urtera igo du Eusko Jaurlaritzak
Gainera, dirulaguntza eska dezaketen pertsona kopurua areagotu da, eskatzaileen urteko gehieneko diru-sarrera gordinak igo eta laguntza eskatzeko hiru urteko gehieneko epea ezabatu egin delako.
2022/04/26 - 14:15
Eusko Jaurlaritzak enpresen dibertsifikazioa eta birkokatzea sustatzeko dirulaguntzak bikoiztu ditu
"Bilakatu covid-19" programan hasieran aurreikusitako 25 miloi euroko sailari beste 27 gehituko dizkiote, ekonomiari laguntzeko funtsen barruan.