Dirulaguntzak 2025
2020/08/10 - 01:51
Libano: 250 milioi euroko dirulaguntza, dimisioak eta protestak Beiruteko kaleetan
Leherketak aurreneko bi biktima politikoak utzi ditu: Informazio eta Ingurumen ministroak. Bestalde, Libanoko Armadak bukatutzat eman du bilaketa eta erreskate lanen lehen fasea.
2020/07/28 - 23:45
Turismoa eta kontsumoa bultzatzeko 620.000 bonuak irailetik aurrera eskuragarri
5, 10 eta 20 euroko deskontuekin EAEko turismoa eta kontsumoa bultzatzea dute helburu.
2020/07/28 - 18:23
Merkataritzan eta turismoan kontsumoa sustatzeko bonuak aterako ditu Eusko Jaurlaritzak
Merkataritza bonuak Euskal Autonomia Erkidegokoek soilik erosi ahalko dituzte, turismokoak, ordea, erkidegoaz kanpokoek ere erabili ahal izango dituzte.
2020/07/28 - 09:47
Aldi baterako lan-erregulazioak osatzeko laguntzak eska daitezke jada Lanbiden
Lanbideren webgunean egin behar da eskaera. Uztailean, abuztuan edota irailean ERTEn dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten pertsonengan du eragina deialdiak.
2020/07/15 - 15:37
Etxetresna elektrikoetarako Renove Planak aurrekontuko 2,5 milioien % 42 agortu ditu
Laguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 1ean ireki zen, eta orain arte 9.172 laguntza-eskaera jaso dituzte.
2020/07/06 - 15:18
Jaurlaritzak 5.000 eurorekin finantzatuko ditu balkoien eta terrazen berriztatzeak
Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko aurtengo laguntzen deialdia % 37,5 igo da, 6,4 milioitik 8,8 milioira.
2020/07/03 - 22:14
Autoa erosteko gobernuen diru-laguntzak bateragarriak izango dira EAEn
Industria Ministerioak baieztatu dio Jaurlaritzari posible izango dela bi administrazioen diru-laguntzak eskatu eta pilatzea. Ekainaren 16tik aurrera erositako ibilgailuei eragingo die.
2020/06/30 - 14:51
Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoentzako dirulaguntzak onartu ditu
EAJk 468.821,10 euro jasoko ditu; EH Bilduk, 276.816,85 euro; PODEMOS-IU-Equo Berdeak, 184,906,44 euro; PSE-EEk, 149.445,81 euro; PPk, 134.566,80 euro.
2020/06/30 - 11:18
Nola eskatu etxetresna elektrikoak eta leihoak berritzeko planeko laguntzak
Etxebizitzen energia-kontsumoa baldintzatzen duten ekipamenduak berritzeko laguntzak lortu ahal izateko jarraitu beharreko urratsak hauek dira.
2020/06/29 - 19:21
Renove plan berriak 130€ko laguntzak emango ditu etxetresnetan eta 1.500€ leihoetan
2010etik egoera gogorra bizi izan duen sektore bati laguntzea da laguntza horiek helburu nagusia. Guztira, 2,5 milioi euroko bonoak helaraziko dira.
2020/06/29 - 16:18
Etxetresna elektrikoak aldatzeko % 25eko laguntza emango du Jaurlaritzak
Leihoak aldatzeko laguntzak ere eskainiko dira eta gehienez 1.500 eurokoak izango dira. Laguntzak aurrekontua bukatzen denean amaituko dira.
2020/06/24 - 16:09
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta jarri du abian
Enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi berri bat jarriko da abian, 2 milioi euroko aurrekontuarekin, eta bost laguntza-lerro 645.000 euroko aurrekontuarekin.
2020/06/23 - 16:00
Eusko Jaurlaritzak 66 milioi bideratuko ditu alokairua eta birgaitzea sustatzera
Jaurlaritzak aurreikusi duenez, dirulaguntza horiek inbertsio pribatuetan 400 milioi euro baino gehiago mugiaraziko dituzte, batez ere, birgaituko diren eraikinen jabeen erkidegoek egindakoak.
2020/06/23 - 15:04
Gestampek ibilgailu elektrikoa ikertzeko zentro bat zabalduko du Zornotzan
Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euroko diru-laguntza onartu du proiektua garatzeko.
2020/06/19 - 15:29
Gipuzkoak 10.400 kultura bonu berezi aterako ditu
8 eta 12 euro arteko beherapena eskainiko duten bonuak uztaileko lehen astetik aurrera erosi ahalko dira, eta irailaren 30a baino lehenago erabili.
2020/06/17 - 10:06
Laguntzak jasotzen dituzten nafarrek gutxieneko diru-sarrera automatikoki jasoko dute
Dirulaguntza horren kopuruan ez da aldaketarik egongo, eta errenta bermatua jasotzen duten 11.500 familia-unitateetako kideek orain arte jasotako laguntza ekonomiko bera jasoko dute.
2020/06/16 - 16:13
Jaurlaritzak 140 milioi euro bideratuko ditu enplegua sustatzeko
Enplegua sortzen laguntzeko dirulaguntzak onartu ditu Gobernu Kontseiluak. 140 milioi euro jarri ditu COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz suntsitutako enplegua berreskuratzeko.
2020/06/16 - 14:06
Etxebizitzak berritzeko plan bat abiatuko dute Bilbon auzo kalteberetako familientzat
Dirulaguntzak gehienez 6.000 euroko inbertsioaren % 20 estaliko du, eta urriaren 30era arte eskatu ahalko dira.
2020/06/16 - 13:17
Etxeko langileek aparteko dirulaguntzak ebaztea eskatu dute
Pandemiaren "kolpea" etxeko langileentzat "oso berezia izan da, langabezia-saririk jaso ez dutelako".
2020/06/15 - 22:03
Euskadik 4,3 milioi lortu ditu arrantza-sektoreari emandako laguntzetan
Kopuru hori Estatuko Administrazio Orokorraren baterako finantzaketari dagokio, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak azaldu duenez.