Dirulaguntzak 2025
2020/05/09 - 16:19
Bezeroei laguntza eskatu diete tabernari askok, bonu berezi batzuk eskainiz
Fase berrian terrazak irekitzeko aukera egongo da, aforoak errespetatuz, baina halako baldintzekin tabernari askok diote ez daukala irekitzeko asmorik, ezinezkoa dela.
2020/05/05 - 23:20
76 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu Sanchezen Gobernuak kultura sektorearentzat
Artisten aspaldiko eskaerari erantzuna eman dio lege dekretu berriak: langabezia kobratzeko eskubidea izango dute artistek ezohiko egoera honetan.
2020/05/04 - 18:12
Jaurlaritzak 4,9 milioi euro bideratuko ditu baliabiderik gabeko familiei laguntzeko
Beharrizan gehien duten herritarrei laguntzeko landu dituzten hainbat programa onartuko ditu Gobernuak astearte honetan.
2020/04/29 - 21:13
Bizkaiak ekonomia suspertzeko 95 milioiko plana onartu du
Plan hori, "Bizkaia aurrera!" izenekoa, datorren maiatzaren 11n aktibatuko da, eta hiru zatitan banatuko da.
2020/04/29 - 16:33
Etxebizitza libreko maizterrek 1.500 eurora arteko laguntza jaso ahalko dute
Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak aurreikusi du 10.000 familia inguruk jasoko dutela Jaurlaritzaren diru-laguntza.
2020/04/29 - 13:49
Pandemiarengatik lan egin ezin duten artistentzako laguntzak onartu dituzte
2,5 milioi euroko diru-partidarekin, kultur jardueraren etenaldiak kaltetutako EAEko artistek batez besteko diru-sarreren % 70 edo hilean 1.200 euro jasoko dituzte gehienez.
2020/04/28 - 23:30
Noiz kobratuko dute dirulaguntza Aldi Baterako Lan Erregulazioan dauden langileek?
Oraindik ez dute dirulaguntza kobratu. Gehienek datorren astean jasoko dute, maiatzaren 4an. Hala ere, Estatuko zerbitzutik esan dutenez ez dago inolako kolapsorik.
2020/04/28 - 20:14
EAEko merkataritzak diru laguntza zuzenak eskatu ditu itxierak saihesteko
Kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat eskatu dute, txikizkako sektoreak gizartean eta ekonomian duen garrantziaz ohartarazteko. "Merkataritza-bonuak" ere gaitu nahi dituzte.
2020/04/24 - 14:38
Jaurlaritzak 500 milioi euro gehiago onartu ditu enpresari txiki eta autonomoentzat
Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa azaltzeko asmoz Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean egin duen agerraldian egin du iragarpena lehendakariak.
2020/04/22 - 09:02
Donostiak 2,6 milioi euro prestatu ditu taberna, jatetxe eta saltoki txikientzat
Udalak "plan integral bat" jarriko du martxan sektore horientzat, eta, laguntza ekonomikoez gain, "orientazio eta laguntza zerbitzua" eskainiko du.
2020/04/19 - 16:14
Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko
COVID19ak egoera ekonomiko larrian jarri ditu milaka herritar Euskadin. Horren aurrean, Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko.
2020/04/17 - 18:33
Jaurlaritzak beste 30 milioi euro bideratuko ditu autonomo eta enpresa txikientzat
Beste erakunde batzuetako programak ere izango direla nabarmendu du, eta datozen egunetan finkatuko dutela laguntza berri horiek eskatzeko prozedura zehaztu du.
2020/04/17 - 12:46
Jarduera eten behar izan duten autonomoek gaur jasoko dute dirulaguntza
Eskatzaileen % 98k Gizarte Segurantzaren oniritzia jaso zuten, eta gutxienez 661 euro kobratuko dituzte.
2020/04/16 - 22:14
Langile autonomoentzako gida lagungarria, COVID-19aren aurrean
Autonomoei laguntzeko onartu diren neurriak eta ezohiko prestazioari buruzko xehetasunak azaltzen ditugu gida arin honetan.
2020/04/16 - 20:03
Nola eskatu autonomoentzako eta enpresaburu indibidualentzako Lanbideren laguntza
Lanbidek 3.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkie alarma-egoeragatik jarduera etenda duten norberaren konturako langileei eta langile autonomoei.
2020/04/16 - 15:54
Jaurlaritzak autonomoentzako partida handitzea aztertuko du, 10.000 eskaera jaso ostean
Diru sarrerarik gabe geratu diren autonomoek egindako diru laguntza eskaera oldea izan da, eta Lanbideren webguna kolapsatu egin da.
2020/04/16 - 13:14
Autonomoentzako laguntzak handitzea aztertuko du Lanbidek, 10.000 eskaera jaso ostean
Gainera, aldaketak egingo dituzte Internet bidez egindako deialdietan izena emateko orduan. Izan ere, goizaldean Lanbideren webgunea kolapsatu da, laguntzak eskatzeko epea ireki eta gutxira.
2020/04/16 - 11:53
Lanbide: "Ikusteko dago aurreikusi baino eskaera gehiagori erantzuteko gai garen"
Autonomoek laguntzak eskatzen hasi direnez, atzo gauean sistema kolapsatu egin zen. Kultura sektoreko laguntzak eskatzeko "beste sistema bat" erabiliko dutela esan du Borja Belandiak.
2020/04/15 - 18:06
Enpresek eta autonomoek gaurtik aurrera eskatu ahalko diote laguntza Jaurlaritzari
Enpresa txiki eta ertainek Bideratu egitasmoaren barruan egingo dute, deialdi berri bat sortu baitu. Autonomoek gehienez 3.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango dute.
2020/04/15 - 11:53
Kulturan gaizkien pasatzen ari direnentzako diru laguntzak iragarri ditu Zubiriak
Jasoko duten diru kopurua aurreko urteetako diru sarreren araberakoa izango da. Gehienez 1.200 euro jasoko dituzte eta gutxienez RGIak planteatzen duen kopurua.