Jaurlaritzaren laguntzak engainuak direla salatu dute ikuskizunetako teknikariek
Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoek salatu egin dute Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren laguntzak engainu bat direla. Komunikatu baten bitartez egin dute igande honetan.
"Pandemia honek gremio guztiak eragin ditu, ondorio handiak ekarriz, eta aurrerantzean izaten jarraituko ditu, bakoitzean bere berezitasunekin. Ikuskizunetako teknikariak izan ginen lehenak lana eteten eta eszenara itzultzen azkenak izango gara. Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen jarduera-kantitatearen mende gaude; haien langile-taldeak errendimendu betean daudenean, orduan itzuliko gara agertokira. Baina nola biziraun ordura arte? Zer nolako laguntza jasoko dugu larrialdi egoera amaitzean, diru-sarrerarik gabe gure egoerak larrialdizkoa izaten jarraitzen badu?", irakur daiteke oharraren hasieran.
Gainera, lan baldintzak eta bizi duten prekarietatea ere salatu dute: "Ikusten eta entzuten ez bazaigu ere, teknikariak foku eta bozgorailuen atzean dauden langile prekarioak gara; asteburu eta gauetan 16 orduko lanaldi amaigabeak betetzen ditugunak, hain zuzen ere. Hitzarmen kolektiborik ez izatearen ondorioz, sektorearen prekarizazioa pairatzen dugunak gara. Urtean BEZ-a eta PFEZ-az gain, gutxienez 3.400 euroko autonomoen kuota ordaindu behar dugunak. Neguan bizirauteko udan lan egiten dugunak gara. Musikagintzaren proletarioak. Ez gara ekintzaile amorratuak; beharrizan hutsagatik autonomo izan behar garenak baino ez".
Erakundeek kasu gutxi egiten dietelako engainatuta sentitzen dira Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoak: "Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estatuko erakundeen aldetik abandonatuta eta engainatuta sentitzen garela salatu nahi dugu. Babesa sentitzeko eta informazio zuzena jasotzeko beharra dugu. Are gehiago Zeke Emanuelek, OMEko zuzendari nagusiaren aholkulariak, botatako baieztapenaren aurrean: "gauza hauek (kultura ikuskizunak) normaltasunera itzultzen azkenak izango dira. Errealistak izanik, 2021eko udazkenaz ari gara. Horrelako baieztapenak ez dira batere itxaropentsuak, babes eta konponbide ezaren aurrean.
"Krisi honen ondorioak arintzeko, udalek zein beste administrazio batzuk kulturarako jada onartutako diru-partidak arlo horretara bideratzen jarraitzea eskatzen dugu", aldarrikatu dute.
Jaurlaritzaren laguntzak barregarritzat jotzen dituzte, eta ez direla isilik geratuko ohartarazi dute. "Gure isiltasuna ez da erosten datorren astelehenean, hilak 11n, Eusko Jaurlaritzak kulturari emango dion laguntza barregarriarekin. Laguntza hori, 2,5 milioikoa, ez da bateragarria izango mundu guztiak eskatu zuen Espainako Gobernuak aurretik ateratakoarekin (LGSren oso azpitik). Beraz, bateraezina delako edo txikia delako, pertsona gutxik eskuratu ahal izango dute, beti ere denbora mugatuan, azpikeriz jositako dirulaguntza hori", adierazi dute oharrari amaiera emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko ditu OPEP+ aliantzak ekainetik aurrera
Bestalde, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute aliantza osatzen duten herrialdeek, eta berretsi dute garrantzitsua dela "ikuspegi zentzuduna" izatea, "baita ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna izatea ere".
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.