'Parot doktrina'
2021/09/17 - 18:21
Paroten martxa bertan behera uzteak elkarbizitza eraikitzeko balio behar duela uste du Urkulluk
Sarek bertan behera utzi du manifestazioa, "konfrontazioa" saihesteko, baina horren ordez ekintzak garatuko dituzte herrietako plazetan "biziarteko kartzela-zigorraren aurka".
2021/09/10 - 09:24
Parot ETAko presoaren biktimak omentzeko ekitaldiak egingo ditu AVTk Donostian eta beste hiru hiritan
Donostian, Madrilen, Zaragozan eta Granadan izango dira omenaldiak, irailaren 18an, Sarek Arrasaten presoari elkartasuna adierazteko martxa deitu duen egun berean.
2017/11/24 - 12:04
Julian Sanchez Melgar izango da Espainiako fiskal nagusi berria
Jose Manuel Mazaren heriotzaren ostean, Espainiako Gobernuak orain arte Auzitegi Goreneko magistratu izan dena proposatu du kargurako. Parot doktinaren bultzatzaileetako bat izan zen.
2016/08/11 - 19:21
Zazpi presoren egoera salatuko du Sarek irailean Europan
Pilatutako zigorrak aintzat hartu ez zaizkien presoak dira. "Legez kanpokoa da erabat, Estatu batek ezin duelako Europako legedia moldatu", azaldu du Azkarragak.
2015/04/14 - 13:58
Antton Troitiño Espainiaratzea baimendu du Erresuma Batuko Justiziak
ETAko kide izatea leporatuta eman du estraditatzeko baimena Howard Riddle epaileak.
2015/04/12 - 12:59
Josu Rodriguez Mallabiarrena Soriako espetxetik atera da
Kale borrokarako materiala gordetzeko zuloak eraikitzeagatik hiru urteko espetxealdia ezarri zioten Rodriguezi. Larunbat honetan aske utzi dute, Etxeratek jakinarazi duenez.
2015/03/29 - 13:24
Oier Martinez del Campo presoa aske utzi dute Murtzian
2009an bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 'kale borrokarekin' lotutako delituak leporatuta.
2015/03/21 - 12:35
Lourdes Txurruka Madinabeitia Huelvako espetxetik atera da
25 urte baino gehiago kartzelan eman ditu. 'Parot doktrina' bertan behera geratu zenetik aske utzi duten ETAko azken kidea da Txurruka.
2015/01/13 - 14:02
Etxerat: 'Parot doktrina neutralizatu zuten abokatuak bahitu dituzte'
Agerraldia egin dute Donostian Etxerateko 400 kidek, atzo atxilotutako abokatuen senideekin batera.
2015/01/06 - 12:34
Didier Rouget abokatua hil da
Parisen jaioa (Ustaritzen bizi zen), tortura auzietan abokatu lanak egin zituen eta, Herri Batasunaren, Euskal Herritarroken eta Batasunaren ilegalizazioen aurka ere aritu zen.
2014/12/17 - 18:41
Josefa Ernaga presoa Jaengo espetxetik atera da
ETAko kideari 900 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zenbait erasorengatik. Guztira, 27 urte eta erdi bete ditu Ernagak espetxean.
2014/12/09 - 17:43
PPk presoen zigorrak luzatzen ditu mendekua egiteko, EH Bilduren ustez
“Kartzelaldiak luzatzeko eta presoak bahituta mantentzeko maniobrak”, Frantziako kartzeletan igarotako denbora aintzat ez hartuz, “Parot doktrinaren akatsa errepikatu du”, esan du koalizioak.
2014/11/24 - 21:09
Carmen Gisasola, ETAko kide ohia, libre utzi dute
Carmen Gisasola, ETAko kide ohia libre utzi dute arratsaldean, Parot doktrina indarrik gabe uzten duen Estrasburgoren epaia betez. Indarkeria errefusatu eta Langraiz bideari ekin zion.
2014/11/24 - 17:27
Carmen Gisasola aske utzi dute behin betiko
Langraiz Bideko preso ezagunetakoa eta aktiboenetakoa da, eta Zaballako espetxean zegoen preso.
2014/10/21 - 12:04
Parot doktrina baliogabetu zutela, urtebete
Ines del Riok eraman zuen gaia Estrasburgora. Parot doktrinaren aurkako helegitea jarri eta irabazi egin zuen. Ordutik, ETAko 63 preso atera dira kartzelatik, euren zigorrak beteta.
2014/04/07 - 14:19
Marlaskaren aurka jarritako salaketa artxibatu du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka jarritako salaketa.
2014/01/07 - 17:15
Parot Doktrinaren presoentzako harrerak artxibatu ditu Pedrazek
Epailearen ustez, Javi de Usansoloren, Inmaculada Pachoren, Juan Jose Legorbururen eta Juan Ignacio Delgado Goñiren harreretan ez zuten terrorismoa goretsi.
2014/01/04 - 14:27
'Gatazkaren ondorioetan dugun ardura onartu egiten dugu'
Durangoko agerraldian parte hartu duten ETAko preso ohiek EPPKren adierazpenarekin bat egiten dute.
2014/01/02 - 13:15
Parot doktrinako presoek EPPKren oharra baloratuko dute larunbatean
Ekitaldia Durangoko Kafe Antzokian egingo dute, eta horren inguruko informazioa eskatu dio Ertzaintzari Pedraz epaileak. Erreserba gizabanako batek egin duela jakinaraziko dio Ertzaintzak epaileari.
2013/12/28 - 17:47
Zaragoza: 'Parot Doktrinaren amaierak ETAren presoen % 10i eragin die'
Auzitegi Nazionaleko Fiskal Nagusiak esan du, halaber, kartzelatik atera diren gehienek 26 eta 29 urte bitarteko kondenak zituztela eginda, irten direnean.