Carmen Gisasola aske utzi dute behin betiko
Auzitegi Nazionalak Carmen Gisasola presoa aske uztea agindu du astelehen, kondenaren beste likidazio bat egin baitiote. Hain zuzen ere, Frantzian espetxean emandako 10 urteak ere kontuan hartu dizkiote, Espainian ezarritako zigorraren zenbaketan.
Epaileak hala erabakita, Zigor Arloko Aretoak behin betiko aske uztea ebatzi du, presondegietan Frantzian eta Espainian 1990. urtetik izan ostean.
Gisasola 17:30ean atera da kartzelatik. Zaballako espetxean betetzen ari zen zigorra, bost pertsona hiltzeagatik, baina lo egitera baino ez zen joaten.
'Bizkaia' Komandoko kide ohia Frantzian 1990ean atxilotu eta 2001 Espainiaratu zuten. Bertan egonda, Auzitegi Nazionalak zenbait atentaturengatik epaitu du, besteak beste, 1985ean Lekeition Ignacio Montes Abaden kontrako atentatua, eta horregatik 27 urteko zigorra jaso zuen.
ETAk erakundetik kanporatu zuen, damututa dagoelako eta indarkeriatik aspaldi bereizi zelako.
2012. urtean, espetxetik ateratzeko baimen arrunt bat eman ziotenean, liburu baten aurkezpenean parte hartu zuen, eta, ekitaldi horretan, bizikidetzaren alde egin zuen. Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkide ohia horrekin batera izan zen ekitaldian.
Jose Luis Urrusolo Sistiagarekin batera, preso disidente kritikoenetako bat eta aktiboenetako bat izan da Gisasola.
Kondenaren azken urteak Langraizko eta Zaballako espetxeetan bete ditu, hau da, ETAko preso disidenteak elkartu dituzten kartzeletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri