Parot doktrinagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marlaskaren aurka jarritako salaketa artxibatu du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka jarritako salaketa.
Fernando Grande-Marlaska
Fernando Grande-Marlaska

Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka jarritako salaketa. Manos Limpiasen ustez, Grande-Marlaskak prebarikazio delitu bat egin zuen, Parot doktrina bertan behera geratu ondoren.

Salaketa horren arabera, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren inguruko ebazpena aurkeztu aurretik, Markalaskak Zigor aretoaren osoko bilkura deitu zuen, “bereak ez ziren eskumenak bere buruari egotziz”

Horrez gain, Ines del Rio eta Juan Manuel Piriz ETAko presoak espetxetik ateratzeko autoak sinatzea ere leporatu dio Manos Limpiasek Grande-Marlaskari.

Gaur Gorenak argitaratutako ebazpenaren arabera, prebarikazioa “bidegabea” den erabaki bat hartzea da, “bidegabea dela jakinda”. Marlaskak deitutako bilkura ez zela “bidegabea” izan erabaki du Gorenak.  Horrenbestez, Manos Limpiasek jarritako helegitea artxibatzea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X