Donostia Ospitalea
2021/11/29 - 22:21
Donostiako ospitalean bi kilo kokaina sabeletik ateratzeko ebakuntza egin ondoren atxilotu dute
53 urteko gizonari sabeletik 116 "ezkur" atera dizkiote. Oraindik ospitaleratuta dago, Ertzaintzak zainduta, agintari judizialaren eskuetan jarri ahal izan arte.
2021/11/29 - 18:15
Euskadi, osasun larrialdiaren atarian
Sagarduik ohartarazi duenez, baliteke Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aurreikusitakoa baino lehenago ezarri behar izatea, hots, ZIUetan 50 gaixo eduki baino lehen. Une honetan 47 pertsona daude ZIUetan, aurreko balantzean baino 11 gehiago.
2021/11/29 - 16:12
Munduko Osasun Erakundea: "Omikron aldaerak gogorarazten digu munduko osasun krisia ez dela amaitu"
Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, oraindik ez dakite aldaera berria kutsatzeko edo berriz infektatzeko erraztasun handiagoa duen, edo kasu larriagoekin eta txertoekiko erresistentzia handiagoarekin lotuta dagoen.
2021/11/29 - 14:39
EAEko pandemiaren egoera "kezkagarritzat" jo dute lehendakariak eta Osakidetzako eta osasun arduradunek
Osasun sailburuarekin eta zuzendaritza eta kudeatzaileetako 30 bat arduradunekin batera, pandemiaren bilakaeraren ikuspegi "kezkagarria" partekatu du Urkulluk, eta indarrean dauden neurriak betetzeko beharra azpimarratu dute.
2021/11/29 - 14:23
Covid-19aren datuek nabarmen gora egin dute Euskadin, eta 18 pertsona hil dira azken astean
47ra igo dira Euskadin ZIUetan ospitaleratutako pertsonak eta intzidentzia metatua 471 kasukoa da.
2021/11/28 - 15:03
Sagarduik ohartarazi du pandemiaren joera "benetan kezkagarria" dela
Sailburuak jakinarazi du larunbatean 37 pertsona ospitaleratu zituztela, tartean haur bat, eta horrek arreta sarearen egoera zailtzen duela.
2021/11/25 - 14:06
Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzeko baimena eman du EMAk
Bi dosi emango zaizkie, hiru asteko tartearekin, baino dosi txikiagoa jasoko dute. Albo-ondoriorik ohikoenak nekea, giharretako eta buruko mina, hotzikarak, ondoeza eta txertoa jarritako zonaldean gorritasuna izan dira, 12 urtetik gorakoen antzekoak.
2021/11/25 - 13:42
Intzidentzia metatua ia 375 kasukoa da Euskadin eta 36 pertsona daude ZIUetan
Datuok kontuan hartzen baditugu, Osakidetza '1go agertokian' legoke. Atzo 179 pertsona zeuden ospitaleratuta, duela astebete baino 64 gehiago, eta ZIU gaixoen kopuruak ere gora egin du: astelehenean baino 5 gehiago.
2021/11/25 - 12:54
"Estatu mailan neurririk hartzen ez zela ikusita" jo du Urkulluk Gorenera
Lehendakariak helegitea jartzea erabaki zuen Osasun Publikoaren Batzordeak eta Lurraldearteko Osasun Batzordeak ez zituztelako aintzat hartu EAEtik eskatutako neurriak, kanpoko maskara berreskuratzea eta covid paseari buruzko autonomia erkidego guztientzako erregulazioa, esaterako.
2021/11/22 - 11:03
Intzidentzia metatua 300era iritsi da EAEn eta gora egin du ospitaleratuen kopuruak ere
Bost lagun hil dira azken astean covid-19agatik. Atzo 168 lagun zeuden erietxeetan, duela astebete baino berrogeita hamar inguru gehiago; halere, bere horretan eusten dio ZIUtako gaixoen kopuruak.
2021/11/18 - 14:25
Intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du Euskadin eta 232 kasura iritsi da
Hala ere, ospitaleetako presioak bere horretan jarraitzen du: 114 pertsona daude gela arruntetan eta 30 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Bestalde, R0 indizeak ehunen bat egin du behera, 1,35eraino.
2021/11/16 - 15:30
Kontsulta ezazu hemen zein euskal udalerritan aplikatuko diren prebentzio neurri berriak
Asteazken honetan, azaroak 17, indarrean jarriko diren neurri berrien helburua da udal-agintariek azter dezatela prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak eten edo atzeratzea, bai eta neurriak har daitezkeen ekitaldietan horiek indartzea ere.
2021/11/16 - 15:17
Intzidentzia altuko herrietan ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko deia egin die Osasun Sailak udalei
100.000 biztanleko 150 kasuko pilatutako tasa baino handiagoa duten udalerri guztiei eragingo die. Era berean, baimena eskatuko zaio EAEko Auzitegi Nagusiari gaueko aisialdian eta ostalaritzan covid ziurtagiria eskatu ahal izateko.
2021/11/16 - 13:33
Covid-19 pasaportea baimentzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari
Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan 12 urtetik gorako pertsonei osasun baimena eskatzea aztertzen ari dira.
2021/11/16 - 12:10
Ugo Mayor: "Covid-19aren olatu berri baten atarian gaude"
Ikerbasqueko ikerlariaren esanetan, txertoa da neurririk eraginkorrena, baina ez bakarra, "kutsatze kateak eteten ez diren bitartean txertoak ez baitu ehuneko ehunean funtzionatzen".
2021/11/15 - 15:25
Euskadik ia bikoiztu egin ditu positiboak azken astean, ospitaleetako presioak gora egin duen bitartean
Zehazki, 2.576 positibo berri atzeman dituzte, eta R0a 1,22tik 1,36ra igo da. 114 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratuta eta 30 zainketa intentsiboetako unitateetan. Gainera, azken astean sei pertsona hil dira covid-19aren ondorioz.
2021/11/13 - 13:50
Covid-19aren kontrako txertoa hartzeko eskatu die herritarrei, berriro, Sagarduik
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, orain urtebete baino "hobeto gaude", baina positibo kopurua handitzen ari da azken asteotan. "Norberarengatik eta ingurukoengatik", txertoa hartzeko eskatu du.
2021/11/10 - 12:52
Nafarroak 124 koronabirus kasu atzeman ditu egun batean, abuztu amaieratik izandako daturik altuena
Foru Gobernuak aitortu du "kezkaz" ikusten duela igoera hori, eta zehaztu du ez duela "inolako egoerarik ixten" epe labur edo ertainean eta Gabonei begira har daitezkeen neurriei buruz.
2021/11/09 - 20:23
Bilakaera txarrarekin jarraituz gero, osasun sisteman eragina izan dezakeela ohartarazi du Sagarduik
Une honetan, 93 gaixo daude plantan eta 23 zainketa intentsiboetako unitateetan, baina egunean 200 positibo baino gehiago detektatzen dira batez beste, eta intzidentzia metatua 118 kasutan dago 100.000 biztanleko.
2021/11/08 - 14:50
Intzidentzia 100 kasutik gorakoa da Euskadin, Gipuzkoa buru dela, 174raino iritsita
Aste honetan hamar pertsona hil dira covid-19aren ondorioz, eta R0a 1,06tik 1,22ra igo da. Hala ere, ospitaleko presioa mantentzen da: 24 pertsona zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta daude eta 90 gela arruntetan.