Intzidentzia altuko herrietan ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko deia egin die Osasun Sailak udalei
"Atzera ez egiteko neurriak hartzea ezinbestekoa" delakoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak agindu berria onartuko du izurriaren hedatzea geldiarazten saiatzeko eta neurri "osagarriak" ezarriko ditu horretarako. Hala, 150 kasutik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietan mota guztietako ekitaldi jendetsuak "bertan behera utzi edo aldi baterako atzeratzea" eskatu die udalei. Jan-edana, eta beraz maskara kentzea, dakarten jarduerak bereziki zaindu behar direla zehaztu du Sailak.
Horrez gain, antolatzen diren ekitaldietan pilaketak saihesteko neurriak indartzea eskatuko zaie udalei, eta aire librean egindakoak lehenestea, horiek baitira "seguruenak". Hori horrela, tokiko erakundeei egokituko zaie jarduera edo ekitaldi horiek egitea erabakitzea.
Halaber, EAEko Auzitegi Nagusiari bermea eskatu dio hainbat eremutan covid-19 ziurtagiria eskatu ahal izateko. Jaurlaritzaren asmoa honakoa da: gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan 12 urtetik gorako pertsonei eskatzea.
Gotzone Sagardui prentsa aurrera azaldu da gobernu bileraren ondotik, eta agerraldian zehaztu ditu asteazkenetik aurrera indarrean egongo diren neurriak. Pandemiak EAEn duen egoeraren argazki bat ere eman du Osasun sailburuak. Iragarri duenez, gainera, aurrerantzean astean bitan kaleratuko dute buletin epidemiologikoa: astelehenetan (orain arte bezala) eta ostegunetan. Datuok eskuan, udalerrietako egoera zehatza zein den jakin ahalko dute udalek, neurri osagarri horiek hartze aldera.
Urriaren 6tik indarrean dauden hiru neurriek bere horretan jarraituko dute. Hots, edukiera muga % 80koa izango da espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan; leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan jatearen eta edatearen debekua (ura bakarrik edan daiteke), eta musukoen erabilera derrigorrezkoa barrualdeetan, eta kanpoaldean ere bai, segurtasun tartea ezin bada errespetatu.
"Hazkunde handia"
Sagarduik aitortu duenez, "ez goaz ondo eta joerak adierazten du pandemiak hazkunde abiadura handia duela". Osasun sailburuak aitortu du hazkunde hori ez dela "oraindik" ospitaleetan nabaritu, baina erantsi du "berantiarra" izaten dela eragin hori.
"Egoera erne egoteko modukoa da", esan du sailburuak. Eman dituen datuen arabera, azken 14 egunetan pilatutako intzidentzia tasa 196,25 kasukoa da, eta 136 pertsona daude ospitaleetako gela arruntetan, 27 ZIUetan.
"Duela urtebete baino hobeto gaude, zalantzarik gabe. 2020ko azaroan 824 kasukoa zen intzidentzia, eta 145 gaixo genituen ZIUetan eta 516 erietxeratuta. Ez geneukan txertorik, gainera", aitortu du.
Sagarduiren ustez, txertaketak "aldea" ezarri du egoeran, eta biztanleriaren "babes maila ona da". Hala, horren ustez, adierazle nagusien balorazioak ezberdina izan behar du.
Zehaztu duenez, adin tarte batzuetan txikiagoa da babes maila. Hori horrela, 30-39 urteko biztanleriaren % 17k, 20-29 urteko % 21ek eta 16-19 urteko % 13k ez du pauta osoa jaso. Horren ondorioz, biztanleriaren talde batzuetan "intzidentzia handiagoa" da, adibidez, 12 urtetik beherako haurrengan (ez dute txertorik) eta 30-39 urtekoen artean.
Azkenik, kazetarien galderei erantzunez, sailburuak iragarri du delta plus aldaeraren kasu bat atzeman dutela EAEn. Dena dela, azpimarratu du kasu hori ez dagoela kutsatzeen gorakadarekin lotuta. "Azpi-aldaera horrek ez du erakutsi delta aldaerak transmititzeko duen ahalmena baino handiagoa", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.