Donostia Ospitalea
2023/01/30 - 10:48
Zerbitzuburuek bilkurak egiten jarraituko dute hainbat puntutan ez dutelako erantzunik jaso
Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek ez dute erantzunik jaso Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuaren izena aldatzeari eta BAME ondorengo formakuntzari buruz.
2023/01/26 - 15:37
Non jarraitu beharko da maskara nahitaez erabiltzen?
Maskara nahitaezkoa izango da osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.
2023/01/23 - 11:16
Medikuek elkarretaratzeekin jarraituko dute, Osakidetzaren zehaztasun gehiagoren zain
Osakidetzak joan zen asteazkeneko bileran lortu zituzten aurre-akordioak aste honetan garatuko dituela espero dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek. Hala bada, elkarretaratzeak bertan behera utziko dituztela aurreratu dute.
2023/01/23 - 10:28
Osakidetzaren zehaztasunak jaso bitartean, mobilizazioekin jarraituko dute Donostialdeko ESIn
Joan zen asteazkeneko bileran lortu ziren akordioak garatzen direla ikusi arte elkarretaratzeak egiten jarraitzea erabaki dute. Bitartean, prozesuan aurrera jarraitzeko hiru batzorde sortzea ere adostu dute.
2023/01/23 - 08:04
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bilera egingo dute gaur protestekin jarraitu ala ez erabakitzeko
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen buruak Euskadi Irratian azaldu duenez, "aurrerapausoak" izan dira Osasun Sailarekin asteon izandako batzarrean, eta elkarretaratzea alde batera uztea eta asanblada egitea erabaki dute.
2023/01/22 - 10:02
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek ez dute astelehen honetan elkarretaratzerik egingo
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen buruak Euskadi Irratian azaldu duenez, "aurrerapausoak" izan dira Osasun Sailareki asteon izandako batzarrean, eta elkarretaratzea alde batera uztea eta asanblada egitea erabaki dute.
2023/01/18 - 20:40
Osakidetzak eta Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek jarrerak gerturatu dituzte
Osasun Sailak eta arloburuek bilera egin dute asteazkenean, gatazka bideratzeko.
2023/01/12 - 16:07
Txertaketa pauta osatzeko deia egin du Osasun Publikoko Batzordeak, covid-19aren aldaera berrien aurrean
Txinan covid-19 kasuek izan duten gorakada dela eta, bilera egin du, gaur goizean, Osasun Publikoko Batzordeak —autonomia erkidegoek eta Espainiako Osasun Ministerioak eratzen duten taldea—, egoera aztertu eta aurrera begirako erabakiak hartzeko.
2023/01/12 - 15:42
Nabarmen hazi dira kontsultak abenduan EAEko ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan
Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdietan pandemia aurreko urteetan baino gaixo kopuru gehiago dago azken asteetan. Hala ere, egoera ez da espainiar Estatuko ospitaleetan bezain larria.
2023/01/11 - 11:20
Ikusmen arazoak areagotzen ari dira, pantailak al dira horren erantzule?
Pandemiarekin, % 9 hazi dira jada nahikoa hedatuak ziren ikusmen arazoak. Pantailak eguneroko lagun ditugun honetan, hazkunde horren atzean ote dauden jakin nahi izan dugu. Itziar Martinez Donostiako Ospitaleko oftalmologoaren argibideak jaso ditugu.
2023/01/09 - 10:48
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuen kontzentrazio berria, hilaren 18ko bileraren zain
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek eta medikuek elkarretaratzea egin dute berriro gaur goizean Donostia Ospitalearen atarian, Osakidetzako zuzendaritzari euren aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko.
2023/01/01 - 15:41
Manex, 2023an Euskal Herrian jaio den lehen haurra
Donostia Ospitalean jaio da 00:40 aldera eta 3,140 kilo pisatu du. Tolosarrak dira gurasoak eta oso gustura eta ondo daudela kontatu du amak Euskadi Irratian.
2022/12/29 - 11:53
Sagardui: "Donostialdeko ESIko afera bideratzeko ibilbidea martxan da, eta pauso horiek jarraituko ditugu"
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, atzo Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek prentsaurrean azaldutako eskariak aurrez ezagutzen zituzten, eta horiei buruz hitz egiteko bidea abian duten barne prozedura dela esan du. Hurrengo batzarra urtarrilaren 18an dutela gogora ekarri du.
2022/12/28 - 19:19
Donostialdeko zerbitzuburuek "asmoetatik eginetara" igarotzea eskatu dute
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak prentsaurrekoa eman du, Manuela Perez eta Cristina lankideekin batera, Osakidetzako zuzendaritzari egindako eskaeren oinarri diren bost puntuko dokumentu bat azaltzeko.
2022/12/28 - 09:14
Osasun Sailarekin harremanak zertan diren azalduko dute ESIko zerbitzuburuek eta osasun langileek arrastian
Azalpen horien zain, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du elkarrizketetan ez dela atzerapausorik egon. Bestalde, Osakidetzaren itxaron zerrendak handitu izana pandemiaren ondorio da, Zupiriaren esanetan.
2022/12/26 - 11:39
Donostia Ospitaleko zerbitzuburuak elkarretaratzeetara itzuli dira
Berriro bildu dira Donostialdeko medikuak osasun zentroaren atarian. Agustin Aguirre zuzendari berriak "presionatu" dituela eta, berriro astelehenero elkarretaratzeak egitea erabaki dute.
2022/12/26 - 10:46
Jon Zabaleta: ''LPE eta Onkologikoa premiazkoak dira''
Jon Zabaleta kirurgialari torazikoak azaldu duenez, Institutu Onkologikoaren lotura abenduaren 31an bukatuko da, eta horrekin zer gertatuko den argitzea premiazkoa da zerbitzuburuentzat.
2022/12/26 - 09:34
Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek presioa salatu, eta LEP eta Onkologikoaren arazoak konpontzea eskatu dute
Donostiako osasun zentroaren sarrerako eskaileretan bildu dira dozenaka mediku, eta Osakidetzari beste mintzakide bat jarri dezala eskatu diote. Astelehenero protesta elkarretaratzeak egitea erabaki zuten ostiralean.
2022/12/23 - 17:18
Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek protestei berriro ekitea erabaki dute
Osakidetzako kudeaketarekin kritiko diren medikuek premiazko batzarra egin dute. Bertan, zuzendariarekin izandako azken gatazka azaldu dute, eta astero protesta-elkarretaratzeak deitzea erabaki dute astelehenero, 08:15ean, Donostiako osasun-zentroaren sarrerako eskaileretan.
2022/12/23 - 14:24
Gurutzetako Ospitaleko medikuek "gezurretan" aritzea egotzi diete Donostialdeko ESIko zerbitzuburuei
Dimisioa eman zuen Donostia Ospitaleko zerbitzuburu batek esandakoei erantzun diote osagileek gutun bidez. Nabarmendu dutenez, Osakidetzaren zuzendaritzaren erabakiak ez dira "adiskidekeriaz" hartu, eta euren profesionaltasun eta izen ona defendatu dute.