Donostia Ospitalea
2023/05/11 - 15:48
Xabier Arana kardiologoak ardoaren kontsumoaren inguruan dauden mitoak argitu ditu
Ikerketa berri baten arabera, ardoa edateak, dosi txikitan bada ere, hainbat gaixotasun eragin ditzake. Xabier Arana Donostia Ospitaleko kardiologoak ardoaren kontsumoarekin loturiko hainbat mito gezurtatu ditu.
2023/04/27 - 09:33
''Esperantza iturri garrantzitsua da, baina minbizia 2030erako sendatuta egongo dela esatea ez da erreala''
Moderna farmazia-etxeak minbiziari aurre egingo dion txertoa 2030erako prest izango duela iragarri ondotik, Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko onkologoak eta Izaskun Zeberio hematologoak zuhurtziaz jokatzeko deia egin dute eta tratamenduaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2023/04/27 - 09:09
Zein tratamendu daude gaur-gaurkoz minbiziari aurre egiteko?
Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko onkologoak eta Izaskun Zeberio hematologoak azpimarratu dute egun, kimioterapiaz eta erradioterapiaz harago, gaixotasunaren biologiari, ezaugarriei eta proliferazioari begiratzen zaiola, eta sistema inmunologikoa indartzeari.
2023/04/12 - 16:42
Down sindromea duten pertsonengan alzheimerra detektatzeko programa berezia jarri dute martxan Donostian
Bizi itxaropen luzeagoa izatearekin batera, down sindromea duten pertsonen artean alzheimerdunen kopuruak gora egin du nabarmen. Donostiako CITA-alzheimer Fundazioak programa berezia du gaixotasuna goizago diagnostikatzeko.
2023/04/06 - 13:28
Hasi da Donostia Ospitaleko ''ezohiko garbiketa'', Eusko Jaurlaritzak aginduta
Bestalde, ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak berriro urratzen duela Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileen "grebarako eskubidea", "Donostiako eta Arrasateko ospitaleetan ezohiko garbiketarako bi agindu berrirekin".
2023/04/05 - 21:35
Eusko Jaurlaritzak "ezohiko garbiketa" egiteko agindua eman du Donostia Ospitalean
Aitzitik, ELAk salatu du Eusko Jaurlaritza berriz ere urratzen ari dela Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileen "grebarako eskubidea, Donostiako eta Arrasateko ospitaleetan aparteko bi garbiketa-agindu berri emanda".
2023/04/03 - 14:44
Gotzone Sagardui: ''Osakidetzako ZIUetan ez daukagu covid-19a duen gaixorik''
Osasun sailburuaren hitzetan hau albiste "itxaropentsua" da. "Badakigu oraindik kutsatzeak egongo direla", baina ZIUetara gero eta jende gutxiago iristen dela nabarmendu du.
2023/04/03 - 14:30
EAEko erietxeetako zainketa intentsiboetan ez dago covid-19a duen gaixorik pandemia hasi zenetik lehen aldiz
Hala ere, 3 pertsona hil dira azken astean gaixotasun horren ondorioz, eta oraindik 70 pertsona daude Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan ingresaturik.
2023/04/03 - 13:54
Pediatriako zainketa aringarrien egitura espezifikoa izango du Osakidetzak
Euskadiko Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea eratzea eta esparru ezberdinen arteko profesionalen lana koordinatzeko sarea sortzea ere aurreikusten dira. Zainketa aringarrien lehen unitateak 1990ean jarri ziren martxan EAEn.
2023/03/20 - 14:40
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituela salatu dute Osakidetzako garbiketako langileek
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen esanetan, gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, % 50eraino. ELAk salatu duenez, bestalde, Osakidetzak aparteko garbiketa bat egiteko eskatu zuen ostiralean, greba eskubidea urratuta.
2023/03/06 - 14:48
ELAk Osakidetzako garbiketan deitutako greba martxoaren 19ra arte luzatuko da
Mobilizazioek aurrera jarraituko dute: asteartean, martxoaren 7an, elkarretaratzea izango da Donostia Ospitalean 12:00etan, eta ostiralean, martxoaren 10ean, Gasteizen, Osakidetzaren egoitzaren aurrean.
2023/03/06 - 13:31
EAEko erizainen % 94k salatu dute lanbideari lotutako estereotipo sexistak pairatu dituztela
Satse sindikatuak egindako ikerketa baten arabera, erizainen % 86k uste dute estereotipo hedatuena dela Erizaintza beste osasun-kolektibo baten "mendeko" lanbidea dela uste izatea.
2023/02/27 - 14:14
Osakidetzako gainerako langileen baldintzak aldarrikatu dituzte garbiketako beharginek
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba abiatu dute gaur. Bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea eskatzen dute.
2023/02/27 - 10:29
Donostialdeko ESIko medikuek Osakidetzaren akta sinatu dute, ''zehaztapen txikiak'' ikusi ondoren
Bi hilabetez protesta bilkurak ez egitea erabaki dute gaur batzarrean bildutako medikuek, "lantaldeek aurrera egitea lortzen duten ikusteko".
2023/02/27 - 10:20
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bertan behera utzi dituzte protestak azken akta sinatu ostean
Bi hilabetez ez dute mobilizaziorik egingo, lantaldeek aurrera egin dezaketen ala ez ikusteko. Gatazka fase berri batean sartu da, baina ez dago itxita.
2023/02/21 - 10:33
Ehun osasun-langilek baino gehiagok protesta egin dute Donostiako Ospitalearen atarian
Giza-baliabideen kudeaketa eskasa eta pribatizazioaren alde egitea leporatzen dizkiote Osakidetzaren zuzendaritzari. 13:00ean lehen arretako osasun zentroen atarietan egingo dituzte elkarretaratzeak.
2023/02/20 - 10:29
Donostialdeko ESIko zerbitzu-buruek elkarretaratzeak egiten jarraitzen dute
Momentuz astelehenetako bilkurei eustea erabaki dute. Ahoz agindu dietena idatziz argi adierazteko eskatzen diote Osakidetzako zuzendaritzari. Hainbat dokumentu elkar trukatu dituzte, baina zehaztasunak falta direla diote.
2023/02/18 - 19:18
10.000 plasma-emaile behar dira Euskadin, gaixo askok "B planik ez dutelako"
Lehen Mailako Defizit Immunitarioen Espainiako Elkarteak eta Osakidetzak plasma-emaile kopurua handitzeko kanpainak abiatu dituzte. Egun, plasma eman daiteke Galdakaon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta laster, Azkoitian eta Arrasaten.
2023/02/17 - 20:29
Osasun Sailak 'etxeko' mediku bat izendatu du Donostia Ospitaleko zuzendari
Sara Arevalo Lobera onkologoa izendatu du Osasun Sailak, Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen aldarrikapenetako bat beteta.
2023/02/16 - 20:34
Matxura batek hitzorduak atzeratu eta zerbitzuak geldiarazi ditu Osakidetzan
12:00ak aldera telekomunikazio sarea "erabat" erori da. Ordu erdi geroago, bere onera itzuli da, baina 13:30 aldera arazoak izan dira berriro, eta sarea pixkanaka konpontzen joan da, 14:00etan normaltasuna itzuli den arte.