OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pediatriako zainketa aringarrien egitura espezifikoa izango du Osakidetzak

Euskadiko Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea eratzea eta esparru ezberdinen arteko profesionalen lana koordinatzeko sarea sortzea ere aurreikusten dira. Zainketa aringarrien lehen unitateak 1990ean jarri ziren martxan EAEn.
Iragarkia
20230403141707_paliativos-zaintza-aringarria-osakidetza_
18:00 - 20:00
Osakidetzak haurrentzako zainketa aringarrien unitate espezifiko bat izango du

Pediatriako zainketa aringarrien egitura espezifikoa izango du Osakidetzak, helduei eskaintzen zaien zerbitzutik bereizia. Besteak beste, Diziplina Anitzeko Lantaldea eratuko da EAE osorako, eta horren egitekoa izango da lurralde bakoitzeko baliabideak koordinatzea, zainketa aringarriak behar dituzten haurrei ahalik eta osasun zerbitzu osatuena bermatzeko. Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Etxeko Ospitalizaziorako Unitatetik bideratuko da lana. 

Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur aurkeztu duen 2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoaren berrikuntza nagusietakoa da hori. Alor ezberdinetako 50 bat profesionalek eta elkartek landutako plana da,  eta "zainketa aringarrien zerbitzu integrala eta kalitatezkoa bermatzea" du helburu, zainketa horien beharraren identifikazio goiztiarra erdigunean jarrita. Horretarako, gizarte erakundeekin eta zerbitzu soziosanitario ezberdinekin elkarlana bilatuko da.

Gasteizen egin duen agerraldian, Quintasek aurreratu du osasun sistema heriotzatik gertu dauden pertsonen beharretara egokitzea dela asmoa, bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta, eta ez pertsona egokitu behar izatea sistemara.   

Euskadiko Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea eratzea eta esparru ezberdinen arteko profesionalen lana koordinatzeko sarea sortzea ere aurreikusten da. Formazioa eta ikerketa bultzatuko dira hori guztia lortzeko.

Zainketa aringarrien lehen unitateak 1990ean jarri ziren martxan EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X