KRISIA OSAKIDETZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bertan behera utzi dituzte protestak azken akta sinatu ostean

Bi hilabetez ez dute mobilizaziorik egingo, lantaldeek aurrera egin dezaketen ala ez ikusteko. Gatazka fase berri batean sartu da, baina ez dago itxita.
Iragarkia
20230227092659_felix-zubia_
18:00 - 20:00
Donostialdeko ESIko medikuek Osakidetzaren akta sinatu dute, ''zehaztapen txikiak'' ikusi ondoren

Gaur goizean asanblada egin ondoren Donostialdeko ESIko osasun profesionalek erabaki dute Osakidetzak joan den astean igorri zien azken akta sinatzea eta hurrengo bi hilabeteetan ospitale aurreko kontzentraziorik ez egitea. Sortu diren lantaldeek zer emaitza ematen duten ikusteko epe hori jarri dute. 

Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako buruak asanbladaren ostean azaldu duenez, beraiek esandakoaren norabidean aldaketak egon dira azken aktan. Egoera bideratuta dagoela ikusita eta borondatea dagoela ulertuta erabaki dute astelehenero egiten ari ziren protesta bilkurak bertan behera uztea.

Bizpahiru hilabeteko epea eman diote Osakidetzari idatziz jasotako hori gauzatu ahal izateko. "2-3 hilabetetan ikusiko dugu lantaldeek zer emaitza ematen duten", gehitu du.

Felix Zubiaren arabera, azken aktak hiru berritasun nagusi jasotzen ditu.

Lehenik, langileen ordezkaritza bermatuta egotea eskatzen zuten eta hori ahalbidetuko dutela jaso dute aktan.

Bigarrenik, lanpostu espezifikoetan hutsuneak daudenean sareko baliabideak erabiliz ordezkatuko direla.

Hirugarrenik, Donostiako Ospitalearen erreferentzialtasuna eskatzen dute eta hori mantentzen saiatzeko konpromisoa jasota dago aktan.

Donostialdeko ESIko gatazka bideratu den arren, ez dagoela itxita nabarmendu du Felix Zubiak. "Ez da itxi, epe berri batean sartzen gara eta ea lantaldeek aurrera egiteko bide ematen diguten", gaineratu du. Dena dela, 2-3 hilabeteetan idatzitakoa gauzatzen ez nada protestei berriro ekiteko prest azaldu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X