Donostiako Aste Nagusia 2025
2017/08/18 - 16:30
'Endredoen komedia klasiko eta dibertigarria da ‘Etxeko saltsak’ lana'
Txalo Produkzioak konpainiak “Etxeko saltsak” antzezlana estreinatuko du Donostian, Antzoki Zaharrean, ostiralean, hilak 18.
2017/08/15 - 23:40
Ehunka donostiar izan dira hipodromoan, Aste Nagusian, Urrezko Koparako
Urtero bezala, sona handiko proba hau egin dute Donostiako jaietako egun nagusian. Giro bikaina izan da hirian, egun osoan, eta gauak hastea besterik ez du egin.
2017/08/14 - 21:34
Milaka piratak koloreztatu dute Abordatzea, galerna-abisua gorabehera
Parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea xede, Abordatzea Donostiako portuaren barnean egin dute aurten. Giroa bikaina izan da.
2017/08/13 - 00:25
Kanoikadaren burrunbarekin batera hasi da Donostiako Aste Nagusia
19:00etan lehertu da festa Alderdi Eder inguruan. Easo Abesbatza eta Kresala elkartea izan dira ekitaldiko protagonista nagusiak.
2017/08/10 - 20:29
Sexismo susmoen aurrean 'beste toki batera ez begiratzea' eskatu du Udalak
Donostiako Udaleko alderdiek adierazpen instituzional bat adostu dute sexu erasoen aurka.
2017/08/08 - 23:00
Donostiako buruhandi eta erraldoiak, janzkera eta makillaje berriarekin
Gainera, lehen aldiz, erdialdetik atera eta Antigua, Amara eta Gros auzoetara joango dira. Horretaz gain, koreografia berriak ere prestatu dituzte kaleak alaitzeko.
2017/07/28 - 12:45
15.000 zapi banatuko dituzte Donostiako Aste Nagusia girotzeko
Zapiak erdiguneko eta Alde Zaharreko saltokietan eskuratu ahalko dira, abuztuaren 8tik aurrera, eta Lurraldebuseko autobusetan, hilaren 12tik aurrera.
2017/06/27 - 16:32
Donostiako Erraldoiek jantziak eta makillajea estreinatuko dituzte jaietan
Orioko tailer batean, jantzi berriak ari dira prestatzen, Aste Nagusian jendeak goza ditzan; Iruñerriko beste lantegi batean, aldiz, makillajea ari dira konpontzen.
2017/01/17 - 18:06
Donostiako Aste Nagusian zezenketak egiteko aukera egongo da
Zezenketei buruzko galdeketa atzeratuta, Udalak ez luke ahalmenik izango udan zezenketak antolatzeko eskaera legal bati ezetz esateko.
2016/08/21 - 17:18
Jaiak agurtu dituzte bart donostiarrek, triste eta pozik aldi berean
Tabernariak zein donostiarrak gustura agertu dira. Udaletik ere balorazio positiboa egin dute, sexu-erasoren salaketarik ere ez baita egon.
2016/08/21 - 15:23
Suak baimenik gabe grabatzen zituen drone bat atzitu dute Donostian
Udaltzaingoak atzo gauean lortu zuen piloturik gabeko aireontzi hori atzitzea; izan ere, ezin da erabili hegazkigintza zibilaren baimenik gabe.
2016/08/19 - 11:50
Orkatila apurtuta izan arren, Antonio Orozcok jendetza bildu zuen
Duela egun batzuk kontzertua eskaintzen ari zela orkatila apurtu zuen Sevillako abeslariak. Hala ere, ez ditu kontzertuak bertan behera utzi.
2016/08/19 - 10:27
Txalo zaparrada, Lopez piroteknia galiziarrarentzat
Santiagoko Lopez pirotekniak erritmoz beteriko ikuskizuna eskaini du Donostian. Txalo ugari jaso dituzte suak iraun duten denbora guztian.
2016/08/18 - 12:10
DJ gazteek Kursaaleko terraza dantzan jartzen dute
Ehundaka gaztetxo biltzen dira gauero Kursaaleko terrazan DJen musika sesioekin dantza egiteko. Atzo DJ George Bren txanda izan zen.
2016/08/18 - 10:22
Enigma Fireworks bulgariarren suek ez dituzte donostiarrak asetu
Bulgariako Plovdiv herritik etorri diren Enigma Fireworksen su artifizialek ez dira donostiarren oso gustokoak izan eta hotz utzi dituzte ikusleak.
2016/08/17 - 10:44
Discomfa pirotekniaren erakustaldi ikusgarria
Piroteknia madrildarrak kolore eta soinu erakustaldi ikusgarria eskaini du Donostiako badian. Jeandeak txalo artean agurtu ditu su artifizialak.
2016/08/16 - 15:42
Merenge borroka gaztetxoentzat, Saguesen
Zubi luzearen ondoren, Donostian Aste Nagusiak aurrera jarraitzen du. Ia festen erdira iritsi da Gipuzkoako hiriburua. Eta gaur, jaiek zapore gozoa dute.
2016/08/16 - 12:47
Euriak ez zuen Fangoria kikildu
Kontzertua hasi aurretik bota zuen zaparradak ez zuen jendea kikildu. Ikusle asko gerturatu zen kontzertura taldearen arrakastak dantzatzera.
2016/08/16 - 11:23
Nanna Fireworks etxearen su artifizialen bilduma ederra
Florentziako (Italia) Nanna Fireworks etxeak bart eskaini duen ikuskizunak txalo zaparrada handia jaso du.
2016/08/15 - 16:01
2.400 lagunek hartuko dute parte Piraten abordatzean
Donostiako egun handian, piratek ere egitarauko ekitaldirik garrantzitsuena dute gaurkoan. Arratsaldean ekingo diote abordatzeari eta goizean dena prestatu dute.