Donostiako Aste Nagusia 2025
2022/08/15 - 22:19
150 baltsak eta 3.000 piratak hartu dute parte inoizko abordatze jendetsuenean
Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi izarretakoa bihurtu da azken urteetan abordatze pirata. Aurtengoan, giroa paregabea izan da, eguraldia lagun.
2022/08/15 - 20:09
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Bi urteko hutsunearen ostean, piratak berriz ere ari dira Donostiako Aste Nagusia abordatzen. Ehunka lagunek hartu dute parte, eta portutik hondartzaraino joan dira denetariko materialez egindako 'itsasontzietan'.
2022/08/15 - 19:47
Berriz ere abordatu dute Donostia piratek!
Milaka pertsonak hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi koloretsuenean.
2022/08/15 - 18:41
Piratek ''itsasontziak'' eraikitzen eman dute goiza
Goizeko 9 eta erdietatik, jarduera frenetikoa izan da Donostiako kaian, ehunka pirata itsasontziak egiten ari zirela. Ezin da iltzerik erabili.
2022/08/15 - 14:21
Gaztelubide elkarteko 'Festara!' kantak donostiarrak hunkitu ditu berriro
Ama Birjinaren bezpera oso berezia da donostiarrentzat. Gaztelubideko 'Festara!' da Aste Nagusiko ekitaldietako bat. Dozenaka lagun hurbildu ziren bart Gaztelubide elkartera abesbatzaz gozatzera.
2022/08/15 - 12:45
Adingabe bat atxilotu dute Donostian, beste bati labanaz erasotzea egotzita
Zauritutako pertsona, 17 urteko mutil bat, Gipuzkoako hiriburuko osasun zentro batera eraman dute.
2022/08/15 - 12:11
Goia: "Donostia ez dago gainezka"
Donostiako alkateak aitortu du, dena den, "nabarmena" dela "beste leku batzuetan ostatu hartuta dauden eta egunez Donostiara joaten diren bisitarien presentzia".
2022/08/14 - 21:35
20 urte dira Donostiako Piratak hiria jai herrikoiekin abordatzen hasi zirela
Lehenengo edizioan, 2003an, 20 baltsa izan ziren; 2015ean, berriz, 300dik gora izatera iritsi ziren. Lehenengo kofradiak 2012an sortu zituzten.
2022/08/14 - 16:44
Txalo Produkzioak konpainiak “Sagastitarrak” antzezlana estreinatuko du ostegunean Antzoki Zaharrean
Donostiako Aste Nagusiaren barruan, tradizio handia duen jardueretako bat antzerkira joatea da, eta konpainia askok egunok aukeratzen dituzte beren obrak estreinatzeko. Hori da, hain zuzen ere, ostegunean Antzoki Zaharrean estreinatuko den Txalo Produkzioak konpainiarena.
2022/08/14 - 16:31
Herritarrek gogotsu heldu diote Donostiako Aste Nagusiari
Jende andana bildu da gau eta egunez Gipuzkoako hiriburuan festen aurreneko egunotan. Besteak beste, su artifizialen magiaz eta Izaroren musika-emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute, gogotsu eta irrikatsu.
2022/08/14 - 16:16
Donostiako Aste Nagusia askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du Eneko Goia alkateak
Donostiako Aste Nagusiko lehenengo festa gaua belztu duten emakumeen aurkako erasoekin kezkatuta dagoela aitortu du Donostiako alkateak.

2022/08/14 - 13:26
Donostiako Aste Nagusiaren lehenengo gauan izandako lau ziztada kasu ikertzen ari dira
Gainera, gizonezko bat atxilotu dute 04:00ak aldera Donostiako Boulevardean, emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta. Eneko Goia Donostiako alkatea buru izan duen elkarretaratze batek azken orduetan hirian izandako emakumeen aurkako erasoak gaitzetsi ditu.

2022/08/13 - 21:09
Ehunka pertsona zezenketen aurka manifestatu dira Donostian
Zezenketen inguruko herri-galdeketaren aldeko kartelak eraman dituzte parte-hartzaileek, Donostiako erdigunetik egindako ibilbidean.

2022/08/13 - 17:03
Kanoikadak 19:00etan emango dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari
Bi urteko etenaldiaren ostean, Donostiak Aste Nagusiko kanoikada ospatuko du arratsaldean. Gastronomia Anaiarteko 40 kidek osatzen duten batailoiak danbor eta txilibituez jarriko dio doinua festari.

2022/08/13 - 11:15
Aste Nagusiak eztanda egin du Donostian
Kanoikadaren burrunbak eman dio hasiera ofiziala larunbat honetan Donostiako jaiei. Horrela, abuztuaren 13tik 20ra, ekitaldi kultural eta artistiko ugari izango dira hirian, eta horietaz gozatu ahal izango da mugarik gabe.
2022/08/12 - 15:20
Donostian, jai gosez, hiria atontzen ari dira
Bihar hasiko da Aste Nagusia kanoikadarekin, eta gaur azken ikutuak ematen ari dira.

2022/08/09 - 18:30
Donostiak argiak itzaliko ditu gauean, baina berriz piztuko ditu Aste Nagusian zehar
Eneko Goia alkateak ziurtatu du hiriburu donostiarrak dekretua beteko duela. Hala ere, Aste Nagusian zehar herritarren segurtasunari eragin diezaioketen argiak ez dituzte itzaliko.