Ertzaintzak ziztaden biktimentzako gomendio sorta kaleratu du
Ertzaintzak, Euskadiko Udaltzaingoekin batera, gomendioak kaleratu ditu gaur ziztaden balizko biktimentzat. Aholkuok Emakundek eta Eudelek jaietan eraso matxistei aurrea hartzeko gidan jasota daude, eta abuztu hasieran gehitutako sumisio kimikoari buruzko eranskinean bildutakoen oso antzekoak dira.
EAEko Polizia Autonomikoak hiru urrats aipatzen ditu bere agirian. "Gorputzeko atalen batean ziztada bat edo erresumina sentitu" eta ondoezik izanez gero, inguruan daudenei "berehala" jakinaraztea eta laguntza eskatzea aholkatzen du, aurrena. "Aldi berean", Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuarekin, SOS Deiak 112rekin, harremanetan jartzeko eta gertatutakoaren berri emateko eskatu du. Era horretara, ertzainak eta udaltzainak biktimarekin jarriko dira harremanetan, gertatutakoa argitzen lagunduko duten "datu objektiboak" biltzeko, eta egilea/ak identifikatzeko.
Pauso horiez gain, Emakunderen gidak honakoa jasotzen zuen: ostalaritzako edo txosnetako arduradunak ohartaraztea edo jai gehienetan dauden indarkeria matxistaren kontrako Informazio Gunera jotzea. Ostalariei, txosnen eta puntu moreen arduradunei erasoei aurre egiteko protokoloa aktibatzea (halakorik izanez gero) aholkatzen die Emakumearen Euskal Institutuak, larrialdi zerbitzuak ohartaraztea, eta, beharrezkoa balitz, baita osasun arlokoak ere, biktimak artatzeko.
Azkenik, Ertzaintzak honakoa gomendatu du hirugarren pauso gisa: Ahalik eta azkarren ospitale batera joateko, mediku azterketa osoa egitera gorputzean substantziarik dagoen egiaztatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Udalak sexu-eraso bat gaitzesteko elkarretaratzea egin du
Erasoa ekainaren 5ean izan zen, ostegun goizaldean, Taconera parkean. Bertan, bi gizonek gizon gazte bati eraso egin zioten, eta sexu-abusuak egin zizkioten. Gizonetako bat espetxean dago, eta Polizia bigarrena identifikatzen saiatzen ari da.
Onik aurkitu dute Bilbon desagertutako 13 urteko neskatoa
Familiak salaketa bat aurkeztu zuen neskatoaren desagerpenagatik igandean, eta asteartean topatu dute.
Urriaren 7a jaieguna izango da 2027an, lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren omenez
Urteurrena oroitzeko 40 ekimen baino gehiagoko agenda antolatu du Jaurlaritzak eta, besteak beste, solasaldiak, erakusketak, kultur eta kirol ekitaldiak egingo dira urte osoan zehar. Horien bidez, Agirre lehendakariaren eta bere lantaldearen ondarea gogoraraziko da eta Gobernu haren sorreraren oinarri izan ziren demokrazia, askatasuna eta justizia sozialaren balioak etorkizunerantz proiektatuko dira.
Barrualde-Galdakaoko eta Gurutzetako Osakidetzako emaginek 9 eguneko greba deitu dute profesional falta salatzeko
SATSE sindikatuak ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitarteko mobilizazioen egutegiaren berri eman du. Sindikatuaren arabera, arazoa "profesionalen kontratazio eta planifikazio falta" da. Ez da baztertzen beste ESI batzuek deialdiarekin bat egitea.
ETSk Bilboko Aste Nagusian joko du
Talde arabarra Europa parkeko oholtzara igoko da datorren abuztuaren 26an.
Euskal gazteen % 57k deskonexio digitalerako eskubidea aldarrikatzen dute
Nerabeei eta ongizate digitalari buruz Unicefek kaleratutako txosten batek ondorioztatu duenez, Euskadiko adingabe eta gazteen erdiak baino gehiago gogaituta daude hiperkonexioarekin. Azterlanaren datuek erakusten dute pantailak itzaltzeko beharra gero eta handiagoa dela, eta mugikorrei lotutako arrisku-jokabideak (sextinga, bikote-indarkeria digitala...) nabarmen gutxitu direla.
2026ko lehen hiruhilabetean Donostiako alokairuko etxebizitzen % 40 24 orduan baino gutxiagoan alokatu ziren
Astearte honetan argitaratutako ikerketa baten arabera, EAEko hiriburuak "alokairu espresa" gehien jasaten dutenen artean daude: Gasteizko tasa % 24koa da, eta Bilbokoa, % 23koa.
Emakume bat atxilotu dute, Artaxoan 41 edukiontzi eta ibilgailu bat erretzea leporatuta
2023 eta 2026 urteen artean 15 sute eragitea leporatzen diote. 17.000 eurotik gorako kalteak eragin zituzten suteek.
EAEko neskek mutilek baino ia bi aldiz arrisku handiagoa dute ondoeza pairatzeko eta beren buruaz beste egiteko
Neskek adierazle okerragoak dituzte antsietateari eta depresioari dagokienez (% 17,5; mutilek, % 9,8), baita suizidio-arriskuari dagokionez ere (% 7,8; mutilek, % 4,1), astearte honetan Bilbon Unicefek aurkeztu duen Haurrak, nerabeak eta ongizate digitala txostenaren arabera.
Tudelanoren presidente ohia atxilotu dute, kirol-ustelkeria sare bat osatzea leporatuta
Halaber, sei pertsona atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak, Europol eta Interpolekin elkarlanean Nafarroan egindako operazioan.