Donostiako Udala
2023/09/13 - 22:53
65 eta 80 urte arteko 2.000 donostiar boluntarioren bila ari dira, alzheimerra prebenitzeko ikerketa baterako
Bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025erako behin betiko emaitzak izatea aurreikusten da. Parte hartu nahi dutenek cita-alzheimer.org webgunean dagoen formularioa beteta edota 943021792 telefonora deituta eman dezakete izena.
2023/09/12 - 10:28
Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/06 - 14:42
Bilbo eta Donostiako udalek herritarrei neurriak hartzeko eskatu diete, Saharako hautsa dela eta
Tenperatura altuek, hego-haizeak eta azken horrek ekarri duen hauts-ganduak eraginda, Euskal Herriko airearen kalitateak okerrera egin du azken egunotan.
2023/09/03 - 19:40
Donostiako suhiltzaileek "prekarietatea" salatu eta langile eta bitarteko gehiago eskatu dituzte
Salatu dutenez, Udalak "urteak daramatza langileen eta materialaren, ibilgailuen eta azpiegituren beharrei aurre egiteko aurrekontu nahikorik bideratu gabe". Profesionalek deitoratu dutenez, "egoera horrekin jarraitzeak zerbitzuaren erabateko gainbehera" ekarriko du.
2023/08/29 - 16:08
Donostiak Euskal Jaiekin egin dio agur udari
Abuztuaren 30ean hasiko dira eta irailaren 10era arte iraungo dute. Donostia Festakek 60 ekitaldi prestatu ditu mota guztietako publikoarentzat: sagardo eguna, erromeriak, bertsolaritza saioak, azokak, lehiaketak…
2023/08/29 - 13:05
Hilda zeuden berrogeita hamar bat karabela portuges atera dituzte Donostiako hondartzetatik
Medusa faltsu horietako hogei Kontxako hondartzan jaso dituzte, eta gainerako hogeita hamarrak, Zurriolan.
2023/08/20 - 15:10
1.250.000 pertsona hurbildu dira Donostiako Aste Nagusira eta su artifizialak izan dira, berriz ere, izarrak
650.000 lagunek ikusi dituzte su artifizialak aste osoan zehar eta 66.000 pertsona joan dira Sagueseko kontzertuetara: 15.000 Dani Ocean ikustera, 12.000 ETS-ra eta 10.000 El Drogasera.
2023/08/17 - 12:07
Donostiako osasun hiria handitzea "oso albiste ona" da, Eneko Goiaren arabera
Osakidetzak 100 milioi euro inguru inbertituko ditu Donostiako osasun hirian bi instalazio berri eraikitzeko: protoien erradioterapia zentroa (Protonterapia) eta Donostia Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berria.
2023/08/15 - 17:56
Aste Nagusiko egun handia Donostian
Ama Birjinaren eguna izanik, gaurkoa egun handia da Donostian: Paseo berriko igerialdia, zaldi lasterketan urrezko kopa eta Saguesen "el Drogas"en emanaldia izango dira. Goizean, kirol eskaintza zabala izan da haur zein helduentzat.
2023/08/14 - 13:10
Eneko Goiak disuasio-parkingen alde egin du, autoen arazoari aurre egiteko
Donostiako alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, mugikortasun plana fintzen joateko asmoarekin jarri du martxan udalak: ''Neurri berriak fintzen joango gara ahalik eta arazo gutxien sor daitezen''.

2023/08/13 - 20:38
Pertsona bat artatu dute Ondarretan, karabela portugesaren ziztadagatik
Udaleko Hondartza Zerbitzuak bandera gorria jarri, eta 15:00etatik bainatzea debekatuta egon den arren, bandera horia jarri du berriro. Bi karabela jaso dituzte Ondarretan, baina ez da ziztada gehiagorik izan.
2023/08/12 - 16:32
Erantzukizun aktiboa eskatzen die herritarrei Goiak, eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia izateko
Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatu du EITB Mediak, hastear dagoen Aste Nagusiari buruz galdetzeko, baita hiriko beste kontu batzuei buruz itauntzeko ere.
2023/08/10 - 14:57
Boulevardeko Puntu Morea egunean 21 orduz zabalik egongo da Donostiako Aste Nagusian
Donostiako Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak izatea nahi du, eta horretarako "denen inplikazioa" eskatu du Eneko Goia alkateak.
2023/08/08 - 23:10
Donostiak % 4 igoko ditu Higiezinen eta Zirkulazio zergak, eta ura-hondakin tasa eta TAOa % 5 garestituko dira
Ibilgailuekin zer ikusia duten beste igoera batzuk ere badira. Adibidez, uda sasoian, 4 hilabeterako txartela orain arte 64 euro ordaintzen zena, prezio bikoitza,120 euro ordaindu beharko da aurrerantzean.
2023/08/07 - 22:27
Donostiako Udalak karabelen aurkako protokoloa egokitu nahi du, bainua hainbestetan ez debekatzeko
Gaur-gaurkoz, 15 ale edo gehiago agertzen badira edo karabela batek norbaiti heltzen badio debekatu izan da bainua Donostian. Pasa den ostiralean, tamaina txikiko karabelak agertu ziren Donostian; ziurrenik Bizkaiko Golkoan jaioak, adituen arabera.

2023/08/07 - 14:00
Jaietan "etxera itzultzeko ibilbide seguruak bermatzeko" neurriak indartuko ditu Donostiako Udalak
Segurtasunaren Koordinazio Batzordeak bilera egin du gaur, Donostiako Aste Nagusirako prestatu duten planaren azken hari-muturrak lotzeko, sexu-erasoak eta bestelako delituak prebenitzea helburu.
2023/08/02 - 12:40
Itsas denboralea tarteko, Santa Klara uhartea itxi dute eta Kontxako gabarroi batzuk kendu dituzte Donostian
Hiru metroko olatuak eta marea biziak espero dira ostiralera arte, eta, hala, prebentzio neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Hondalea instalazio artistikoa ere zarratuta egongo da.

2023/08/01 - 13:49
Bertakoek bakarrik aparkatu ahal dute gauez Pasealeku Berrian
Aurrez Sagües inguruan egin bezala, lehendabiziko aste honetan araua urratzen duten ibilgailuei jakinarazpena egingo zaie, eta abuztuaren 8tik aurrera hasiko dira zigorrak jartzen.
2023/07/28 - 18:19
Inoizko Aste Nagusi inklusiboena eta berdinzaleena izango da aurten Donostian
Jaiak hasteko bi aste falta direnean, Donostiako Udalak inoizko Aste Nagusirik inklusiboena izango denaren programa argitaratu du.
2023/07/23 - 16:06
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita, ''Japoniako altxor nazionala'' saritu du
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita (Tokio, 1942) piano-jotzaile eta konpositore japoniarrari eman dio igande goizean aurtengo Donostiako Jazzaldia Sarietako bat. "Japoniako altxor nazionala" da artista, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez.