167 postu eta egitarau zabala, Donostian, Santo Tomas egunean
Donostiako Santo Tomas azokak egitarau zabala izango du aurten ere, txistorra protagonista nagusi duela. Abere, barazki, lekale eta fruita erakusketek ez dute hutsik egingo, ezta haurrentzako tailerrek eta jolasek ere. Gainera, lehiaketak, bertsolariak, aizkolariak, eta sekulako giroa izango da Gipuzkoako hiriburuko kaleetan goizetik gauera.
Hain zuzen ere, 10:00etan hasiko da festa, eta 20:00ak arte iraungo dute hiri osoan zehar antolatuko dituzten jarduerek. Amara Berrik, Amara Zaharrak, Antiguok eta Grosek egitarau propioak izango dituzte, eta abenduaren 15etik 17ra, Morlans, Altza, Ibaeta eta Intxaurrondo auzoek azoka txikiagoak zabalduko dituzte, Santo Tomas eguneko gosegarri gisa.
Aurreko edizioetan bezala, Xixili txerriak toki garrantzitsua beteko du abenduaren 21ean, Donostian. 10:00etatik 20:00etara egongo da Konstituzio plazan. Bestalde, 167 postu jarriko dituzte, hirian zehar banatuta (zenbait erakundek jarriko dituztenak kontuan hartu gabe).
Jai jasangarriak
Festa eguna garbia eta jasangarria izan dadin, Udalak 4.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko ditu, eta txistorra eta talo postuetatik ateratzen den olioa garbitzen arituko dira egunean bertan. Donostian, ohi baino edukiontzi gehiago egongo dira Santo Tomas egunean, eta 119 komun ezarriko dituzte jai guneetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Uholdeak Bilboko Alde Zaharrean, eta Artatzako errepidea itxita Leioan
Euriteek uholdeak eragin dituzte Bilboko Zazpikaleetan eta Artatzako errepidea itxita dago
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko