Donostiako Udala
2023/12/27 - 21:50
Donostiako udaletxearen fatxadak argi eta soinu ikuskizuna estreinatu du: 'Gabonetako Sinfonia'
Egunero egonen da ikusgai datorren urtarrilaren 4ra arte. Emanaldiak 18:30ean hasiko dira. Ordu erdiro programatu dira, eta azkena 21:30ean ikusi ahal izango da Alderdi Ederreko lorategietatik.
2023/12/26 - 17:27
Igeldoko bizilagunek 2024an bozkatuko dute toki-erakunde txikiaren eraketa
Galdeketa 2024ko lehen seihilekoan egingo da, Eneko Goia hiriko alkateak jakitera eman duenez.
2023/12/24 - 06:00
Iritsi da Eguberrietako lehen egun handia: gabon eskeak, gabon afaria, Olentzero eta Mari Domingiren bisita...
Baiona eta Bilbotik igaro ostean, 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Donostiara, Gasteizera eta Iruñera. Hemen dituzu egitarauak.
2023/12/22 - 15:23
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea, Olentzerok eta Mari Domingik kaleak noiz hartu zain
Bilbok Baionari hartuko dio lekukoa larunbatean, hilaren 23an (Lapurdiko hiriburuan abenduaren 16an egin zuten), 18:00etan. Biharamunean, hilaren 24an, izango dira Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko kalejirak, denak 18:00etan.
2023/12/21 - 10:00
Euria gorabehera, milaka lagun espero dituzte Bilbon eta Donostian, San Tomas azoketan
Arratsaldean atertzera egingo du, eta hala, jende andana biltzea espero da bi hiriburuetan. Azken orduak prestaketa lanetan eman dituzte batean eta bestean, urteko hitzordu garrantzitsuenerako dena pronto izateko.
2023/12/19 - 13:49
Donostiako isuri gutxiko eremuak Boulevardetik Araba Parkerainoko tartea hartuko du
Urtebete barru, etiketarik gabe, baimenik gabe eta egoiliarrak ez diren ibilgailuak ezin izango dira eremu horretan sartu. 2028tik aurrera, berriz, "B" ingurumen-etiketa duten ibilgailuak ere ez dute baimenik izango zonalde horretan sartzeko, baimendutako salbu.
2023/12/18 - 14:06
Eneko Goia: ''Gaur eman dugun pausoa Donostiarentzat historikoa da''
"Gaurkoak posible egingo du etorkizuneko Donostia eraikitzen jarraitzea", adieazi du Eneko Goia alkateak Loiolako kuarteletako lursaila salerosteko akordioa sinatu ostean.
2023/12/18 - 14:02
Loiolako kuarteletako lursaila salerosteko akordioa sinatu dute
1.500-1.700 etxebizitza egitea aurreikusten du Donostiako Udalak. Hemendik lau urtera hasiko dira obrak, orduan amaituko baita militarrak Hipikara lekualdatzeko epea.
2023/12/18 - 09:19
Albiste izango dira: Sexu abusuak Lointek Gernikan, Loiolako kuartelak eta Debako tiroketaren ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/13 - 13:38
167 postu eta egitarau zabala, Donostian, Santo Tomas egunean
Abenduaren 15an hasiko dira ospakizunak, hainbat auzotan azokak antolatuko baitituzte asteburu horretan. Aurten, txistorra protagonista izango duen lehiaketa bat ere egingo dute.
2023/12/12 - 15:17
Udaltzaingoa Donostiako Abuztuaren 31 kalean piztutako sutearen nondik norakoak ikertzen hasi da
Oraingoz, ez dute zehaztu noiz itzuli ahal izango diren 28. atariko 17 bizilagunak.
2023/12/09 - 15:46
Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak
Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.
2023/12/05 - 19:18
Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren
Donostiako Udalaren Hirigintza Sailak hotela zati batean irekitzeko baimena eman du. Azaroan, hotelak eta jatetxeak jarduera eten behar izan zuten, araudia betetzen ez zutelako.
2023/12/01 - 17:59
Springsteen, Dolores Redondo, Imanol Alguacil eta Arbelaitz, Urrezko Danborra jasotzeko 141 hautagaien artean
Orain, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketaren prozesua egiteko edo, adostasun handia badago, irabazlea izendatzeko.
2023/11/25 - 14:52
Manifestazio batek aldarrikapen feministez egiten den ''zuriketa morea'' salatu du Donostian
Euskal Herriko Mugimendu Feministako ordezkariek, gainera, "adineko emakumeen errealitate ikusezina" eta emakume horiek "adinekoak izateagatik indarkeria pairatzen dutela onartzea" salatu dute, "indarkeria horren izaera matxista alde batera utzita".
2023/11/17 - 08:53
Santi Cocaren familiak "zorroztasuna eta zentzua" eskatu dizkio epaimahaiari frogak aztertzeko orduan
Eduardo Ruiz de Erentxun Coca familiaren abokatuak epaitegi atarian nabarmendu duenez, justizian konfiantza dute. 11 gizon-emakumek osatuko dute auzia aztertuko duen epaimahaia.
2023/11/14 - 15:46
Zer gertatu behar da Udalak establezimendu bat itxi dezan?
Donostiako Udalak Mirakontxako Nobu hotela aldi baterako ixteko agindu du, araudi mailako irregulartasunak tarteko. Luxuzko establezimendua joan den abuztutik dago irekita, baina, itxuraz, ez du beharrezko lizentziarik. Mario Dominguez arkitekto eta kultura-ondarean adituarekin izan gara.
2023/11/14 - 14:40
Goiak esan du lehen erabilerako lizentziaren baldintzak betetakoan ireki ahal izango dutela berriz Nobu
Eneko Goia Donostiako alkateak onartu du hotela hiru hilabetez egon dela martxan aldez aurreko jakinarazpen batekin eta dagokion lizentziarik gabe, eta gaineratu du ixteko agindua Ancoraren salaketa baino lehenagokoa zela.
2023/11/14 - 12:07
Mirakontxako Nobu hotela aldi baterako itxi dute hirigintza mailako araudia ez betetzeagatik
Donostiako Udalak ostatuaren eta jatetxearen jarduera geldiarazi du, ireki zutenetik hiru hilabetera. Bost izarreko establezimendua auzitara jotzea aztertzen ari da, hotela ustekabean itxi eta gero.
2023/11/09 - 14:30
Boulevard zumardia eta beste hainbat kale itxita egongo dira igandean, Behobia-San Sebastian lasterketagatik
Kirol probak eragina izango du, halaber, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori horrela, hiriburura garraiobide publikoan joateko gomendatu du Udalak.