Donostiako Udala

2023/07/18 - 16:55
Artikutzako urtegia hustu ostean, 42 metroko hormarekin zer egin aztertzen ari dira
Josu Benaito Donostiako Udaleko ingurumeneko arduradunaren ustez, aukerarik onena horma bitan zulatzea da. Horrela, Enobieta errekaren bidea libre egongo litzateke.
2023/07/18 - 15:59
Donostian bainua debekatuko da 15 karabela portuges baino gehiago ikusten badira edo ziztada bat gertatuz gero
Hala jasotzen du Donostiako Udalak onartutako jarduera-protokoloak. Hondartzak hainbat azpieremutan banatuko dira, eta ale bat agertzen denean, ez dio hondartza guztiari eragingo, soilik hura dagoen eremuari.

2023/07/14 - 22:41
Frantzia aldeko etorrera masiboak Donostia erdiguneko zenbait kale trafikorako ixtera bultzatu du Udala
Auto pilaketak zirela eta, trafiko mozketak egin ditu Donostiako Udalak hiri erdiguneko zenbait kaletan gaur eguerdian. Arratsalderako kale guztiak ireki dituzte berriz, egoera nabarmen hobetu delako. Uztailaren 14a, Frantzian jaieguna izanik, Donostiara etortzea erabaki du bisitari andanak.

2023/07/13 - 17:52
Moto gidari bat hil da Donostiako Gros auzoan autobus batekin talka eginda
Ezbeharra 11:30ean gertatu da, Nafarroa etorbidean, Zurriolarako noranzkoan, gasolindegiaren parean. Motor batek eta autobus batek talka egin dute. Nafarroa etorbidea zenbait orduz itxita izan da, baina irekita dago jada.

2023/07/12 - 00:44
Hazteri kasuen gorakada nabarmena izan dute Donostian
Hori dela eta, Donostiako Udalak informazio kanpaina bat abiarazi du gaixotasun hori garaiz detektatzen laguntzeko, eta prebenitzeko eta geldiarazteko aholkuak eman ditu.

2023/07/10 - 12:52
Karabela portugaldarrak itzuli dira Gipuzkoako uretara
Hainbat lagun artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktuan egoteagatik Kontxako badian, eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman du, halaber, goizean ikuskapen lanak egin ondotik, ez dutela besterik topatu eta bandera berdea jarri dutela berriz ere.

2023/07/04 - 16:54
EAJ eta PSE-EEk gobernu akordioa sinatu dute Donostian, eta jeltzaleek Trafikoa eta Turismoa kudeatuko dituzte
Jeltzaleek alkatetza eta bost sail izango dituzte, eta sozialistek, bost; tartean, Kirolak, Berdintasuna, Hiri mantentzea, Hiri proiektuak eta Ekonomia.
2023/07/03 - 15:23
EAJk eta PSE-EEk gobernu ituna itxi dute Donostian, osoko bilkuran gehiengo osoa lortuta
Udal talde bakoitzeko arduradun nagusiek astearte honetan bertan jakinaraziko dituzte akordioaren xehetasunak.

2023/07/03 - 11:06
Goia: ''Gure herria mundura zabaltzeko balio dute Tourra bezalako jarduerek''
Erakundeek 12 milioi euro gastatu dituzte Frantziako Tourra gurean hasteko, eta, horren harira, Donostiako eta Bilboko alkateek argi dute "inbertsioa" izan dela, horri esker "munduko nazioarteko mapan" kokatu delako Euskadi: "150 milioi pertsona baino gehiagok ikusi gaituzte".

2023/06/26 - 10:00
Horrelakoa izango da 2023ko Frantziako Tourraren 2. etaparen helmugako iritsiera, Donostian
Uztailaren 2an jokatuko da bigarren etapa, Arabako eta Gipuzkoako hiriburuak lotuko ditu, eta guztira 208,9 kilometroko ibilbidea izango du. Zurriolan amaituko da, Donostiako hainbat kaletatik 4,8 kilometro egin ondoren.

2023/06/23 - 19:28
Uztailaren 1eko arratsaldean hasiko dira Tourrak eragindako aldaketak Donostian, eta 3ra arte luzatuko dira
Larunbatetik aurrera, Zurriola etorbidea itxita egongo da, helmugako arkua eta etapako podiuma muntatu behar baitute. Sagues eta Pasealeku Berria uztailaren 1eko 18:00etan itxiko dituzte, eta uztailaren 2ko 23:00ak aldera zabaldu.

2023/06/23 - 11:46
Datorren astean PSE-EErekin Donostiako Udalean akordioa lortzea espero du Eneko Goiak
Donostiako alkateak onartu du Mugikortasun kartera dela bi alderdien arteko desadostasuna eragiten duen arrazoietako bat.

2023/06/22 - 19:11
Donostiak hautesmahaietarako zozketa egin du; Bilbok, Gasteizek eta Iruñeak astelehenean egingo dute
Udal txikiagoetan Tolosan kasu, osoko bilkura irekia egin dute. Gaurtik, ekainaren 28rarteko epea dago. Hautatuek gutun bat jasoko dute etxean, zozketa egin eta hiru egunera. Postariak emango du jakinarazpena. Etxean ez egotekotan, abisu bat jasoko dugu Correosera jasotzera joateko.
2023/06/17 - 17:51
Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak eta hirugarren agintaldiari ekin diote Goiak eta Aburtok
EAJk eta PSEk Euskadin adostutako itun globalak eragin zuzena izan du hiru udalen osaketan.
2023/06/12 - 18:58
Bandera gorria Kontxako hondartzan, badian hondoratu den yatearen hidrokarburo isuriagatik
Oraingoz, ez du eraginik izan bainatzeko gunean, baina usain handia dago; beraz, ez da bainatzea komeni. Ondarretako hondartzan ere, Donostiako Udalak bandera horia jartzea erabaki du.
2023/06/09 - 10:07
Albiste izango dira: U23: hautagaitza epearen amaiera, Donostia errugbiaren hiriburu eta larrialdi simulazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/06/07 - 18:50
TOP14 errugbiko "festa handia" dela eta, egitarau zabala antolatu dute Donostian
Zaleen bi kontzentrazio-gune nagusiak Anoetako Reale Arena estadioaren hegoaldean jarriko den Fan Zone eta Sagueseko zabalgunean Village du TOP14 izango dira.

2023/06/05 - 09:03
Gaur aurkeztuko dute Tourraren irteerarako segurtasun eta mugikortasun operatiboa
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta hiru hiriburuetako eta Zornotzako udaletako arduradunek operatiboa aurkeztuko dute astelehen goizean Euskalduna Jauregian.
2023/06/04 - 20:48
Topoaren obrek Donostiako erdiguneko trafikoa aldatuko dute bost hilabetez gaurtik aurrera
Udalak ibilgailu pribatuarekin erdigunera ez joateko eta Illunbeko disuasio-aparkalekua erabiltzeko deia egiten die bisitariei.

2023/05/30 - 15:51
Donostian EAJrekiko "desafekzioa" dagoela onartu du Goiak, eta entzutea eta gehiago azaltzea defendatu du
Donostiako jarduneko alkateak azaldu duenez, "pozgarria" da EAJk Donostian hirugarren aldiz jarraian irabazi izana. Gobernu osaketari begira esan du lehendabizi PSE-EErekin hitz egingo duela eta ondoren gainerako alderdiekin.