Drogak
2022/05/25 - 12:27
Narkoak harrapatzeko operazio batek 22 hildako utzi ditu Rio de Janeiroko favela batean
Rio iparraldean dagoen La Penha favela tiro hotsekin esnatu da gaur goizean, Polizia Militarra Comando Vermelho talde kriminaleko buruzagien bila sartu denean.
2022/05/23 - 13:53
Gizonezko bat atxilotu dute Bilboko Aireportuan, gorputzean 132 heroina bola zituela
Gizona urduri zegoen Loiura iritsi zenean, eta, ohiko galderei erantzun ondoren, gorputzean kilo eta erdi heroina baino gehiago zuela esan zuen.
2022/05/08 - 15:55
Gazte bat atxilotu dute Bilbon, sendagaiak birsaltzeko mediku-errezetak faltsutzeagatik
18 urteko atxilotuak errezetak faltsutzen zituen, sendagaiak olgetarako droga gisa saltzeko. Gainera, egoera zibilaren usurpazio delitua ere leporatu diote. Ertzaintza beste lau gazte ikertzen ari da, gertakarietan izan dezaketen inplikazioagatik.
2022/05/06 - 23:06
Ikerketaren zailtasunak: zaila da gorpuetan estasi likidorik ote zegoen jakitea
Ikerketa luzea eta korapilatsua izango da. Beharrezkoa da frogatzea heriotzak nahita gertatu zirela eta droga hartzea ez zela borondatezkoa izan. Ustezko hiltzailea hilketaren lekuan egon ote zen ere baieztatu behar da.
2022/05/05 - 10:41
''Otoniel'', Kolonbiako narkotrafikatzaile bilatuena, Estatu Batuetara estraditatu dute
Atxilotu zutenean, "Otoniel"k 128 atxilotze-agindu zituen Kolonbian, besteak beste, narkotrafikoa, estortsioa, hilketa, bortxazko desplazamendua, arma-trafikoa, talde armatuak osatzea eta gizateriaren aurkako delituak egotzita.
2022/05/04 - 22:34
Bogotan, azkenaldian, nabarmen igo dira eskopolamina eta beste gai batzuekin egindako lapurreta eta erasoak
Bogotan, batez beste, 7 pertsona desagertzen dira egunean, eta aurten, eskopolaminarekin eta beste substantzia batzuekin egindako 330 lapurreta eta eraso baino gehiago zenbatu dituzte. Kolonbiako hiriburuan alarma guztiak piztu dituzte eraso hauek.
2022/04/30 - 16:53
Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da
Lau pertsonaren ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da, baina anestesiko bezala garatu zen. Droga horrek borondatea ezerezten du, eta dosi altuetan heriotza eragin dezake. Ez dauka ez kolorerik, ez zaporerik, eta horregatik biktimek ez dute nabaritzen.
2022/04/22 - 18:31
40 kilo marihuana eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman dute Irunen
Bost pertsona atxilotu dituzte, eta beste bat ikertu, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.
2022/04/22 - 14:37
40 kilo marihuana eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman dute Irunen
Gipuzkoako Guardia Zibilak 40 kilo marihuana kukulu eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman du Irunen. Polizia operazioan bost pertsona atxilotu dituzte eta beste bat ikertzen ari dira.
2022/04/22 - 13:08
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia AEBetara estraditatu dute, narkotrafikoagatik
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia Estatu Batuetara estraditatu dute, narkotrafikoarekin eta armen erabilerarekin lotutako hiru kargu leporatuta.
2022/04/13 - 11:41
Europako marihuana-landaketarik handiena atzeman dute Nafarroan
Artaxoan eta Erriberrin kalamua landatzeko 11 lursail aurkitu dituzte, 415.000 landarerekin. Atxilotuek 30 milioi euroren truke saldu nahi zuten ekoizpena, Suitzan eta Italian prozesatu CBD eta deribatu bihurtzeko, 100 milioi euro baino gehiagoko balioarekin.
2022/03/31 - 15:29
14 urteko mutiko bat ikertzen ari dira Iruñeko kaleetatik drogatuta gidatzeagatik
Foruzaingoak ikerketapean jarri du adingabea bideko segurtasunaren kontrako delitua egin duelakoan. Nerabeak poliziaren patruila
2022/03/23 - 13:30
Droga laborategi bat desegin eta bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako polizia operazioan bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Epailearen aurretik igaro ondoren, biak espetxean sartu dituzte.
2022/03/23 - 13:15
Bi droga-laborategi garrantzitsu desegin dituzte Bilbon eta Valladoliden
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazioan, 18 kg droga baino gehiago eta 19 400 euro eskudirutan atzeman dituzte. Agintari judizialen esku geratu dira 9 atxilotu, ikertutako bat, 7 ibilgailu motordun eta 22 kalibreko arma labur bat.
2022/02/16 - 13:58
Arren atxilotutako bi gizonezko espetxeratu dituzte droga-trafikoagatik
Bi gizon espetxeratu dituzte droga-trafiko delitu baten ustezko egileak direlakoan. Foruzaingoak 14 kilo haxix eta 20.000 euro atzeman zituen ibilgailu batean eta Arreko etxabe batean ezkutatuta.
2022/02/11 - 14:03
Tolosako leherketan zauritutako gizona atxilotu du Ertzaintzak, droga-trafikoa eta kalteak eragitea egotzita
Ertzaintzak jakinarazi duenez, substantzia estupefazienteak tratatzeko erabitzen diren gas sukoiak manipulatzen ari zela gertatu zen eztanda.
2022/02/10 - 12:01
Kongresuko cannabisaren erabilera terapeutikoa aztertzeko azpibatzordea asteazkenean bilduko da lehen aldiz
Bilera horretan, azpibatzordearen lan-modua eztabaidatuko dute, eta, "ziur aski", baita horri buruzko ebidentzia zientifikoa partekatzeko parte hartuko duten txostengile nazionalak eta nazioartekoak ere.
2021/12/26 - 13:51
Hego Euskal Herrian droga-trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin dute
2,5 kilo kokaina, kilo erdi heroina, 18 kilo haxix eta 7 kilo marihuana kukulu atzeman dituzte, baita 160.000 euro baino gehiago ere.
2021/12/26 - 12:14
Euskadin eta Nafarroan droga-trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin dute
2,5 kilo kokaina, kilo erdi heroina, 18 kilo haxix eta 7 kilo marihuana kukulu atzeman dituzte, baita 160.000 euro baino gehiago ere.
2021/12/18 - 15:57
Atzemandako marihuana landareen zati bat ikerketarako analizatu eta gainerakoa suntsitu egiten da
Marihuanaren landaketak gora egin du Euskadin, estalpekoak bereziki. Atzemandako landare kopuruak % 55 egin du gora aurten, eta landareak, operazioak zein atxilotuak ugaritu egin dira. Landareak konfiskatu ostean zer gertatzen den azaldu digu Ertzaintzak.