3.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Berriatuan
Ertzaintzak 3.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin du Berriatuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. "Kupela" izeneko operazioan, gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Maiatzean abiatu zuten ikerketa. Izan ere, Berriatuko eraikin bat zaintzeko dispositibo bat ezarri ondoren, ikertzaileek erabaki zuten inguruan pertsonen eta ibilgailuen joan-etorri handia zegoela.
Kontuak horrela, atzo, ostegunean, Ertzaintzako agenteak higiezinean sartu, eta hura miatu zuten. Bertan, loraldian zeuden 3.000 marihuana landare inguru aurkitu zituzten, bai eta lanparak, hezetasuna kentzeko gailuak, sorgailu elektriko bat eta landareak hazteko eta eraldatzeko behar den azpiegitura guztia ere. Halaber, suzko arma bat aurkitu zuten miaketan.
Gizon bat atxilotu dute, plantazio ilegal horren arduraduna delakoan. Hura ertzain-etxera eraman dute, eta datozen orduetan epailearen esku jarriko dute.
Ikerketak zabalik jarraitzen du eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda