Kalamu-elkarte bat itxi dute Ermuan eta bost lagun ikertzen ari dira droga-trafikoagatik
Guardia Zibilak Ermuko (Bizkaia) substantzia estupefazienteak saltzeko eta txikitzeko erabiltzen zen elkarte kannabiko bat desegin du eta itxi egin du epaitegiak. Gainera, elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bost kide ikerketapean daude droga-trafikoagatik.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, Bizkaiko Komandantziako zerga- eta muga-patruiletako agenteek (PAFIF) egin dute operazioa. 2021eko amaieran hasi ziren ikertzen. Izan ere, agenteek, lan operatiboaren bidez egiaztatu zuten droga saltzen zela lokal barruan. Hori jakinda, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileari lokalera sartu eta miatzeko baimena eskatu zioten.
Erregistro horretan, elkartearen gela bat marihuana hazteko egokituta zegoela ikusi zuten. Hormak eta sabaia plastikoz estalita eta landareak ereiteko beharrezko elementuak (aire-erauzgailuak, argi-fokuak, ongarriak, loreontziak eta prentsagailuak).
Gainera, 2 kilogramo marihuana, 400 gramo haxix, 400 gramo kalamu olio eta eskudirua aurkitu zituzten. Zenbait gailu mugikor ere atzeman zituzten, kalamua eraldatzeko baliagarriak, bai eta hainbat dokumentazio ere.
Emaitza horretan oinarrituta, Guardia Zibilak droga-trafikoko delitu bat egotzi zion elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide bati.
Era berean, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak kalamu-elkartearen lokala ixteko agindua eman du, eta, hasieran auzipetutakoaz gain, Zuzendaritza Batzordeko beste lau kide ere auzipetu ditu droga-trafiko delituak leporatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.