bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Bilbon, sendagaiak birsaltzeko mediku-errezetak faltsutzeagatik

18 urteko atxilotuak errezetak faltsutzen zituen, sendagaiak olgetarako droga gisa saltzeko. Gainera, egoera zibilaren usurpazio delitua ere leporatu diote. Ertzaintza beste lau gazte ikertzen ari da, gertakarietan izan dezaketen inplikazioagatik.

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, agiriak faltsutzea eta droga trafikoa leporatuta, mediku-errezetak faltsutzeagatik, sendagaiak droga ludiko gisa saltzeko.

Gainera, egoera zibilaren usurpazio delitua ere leporatu diote, hirugarrenen nortasun-agiriak erabiltzen baitzituen farmazietan botika jakin batzuk erosteko. Ondoren, normalean, legez kanpo saltzen zituen hogei urte inguruko kontsumitzaileen artean, eta hauek helburu ludikoekin kontsumitzen zituzten.

Ikerketa aurtengo martxoan jarri zuten abian herritarrei esker, Ertzaintzari mediku-errezeten legez kanpoko ustezko negozio baten eta botiken trafikoaren berri eman ziotenean. 

Lehenengo ikerketen bidez zehaztasunez erlazionatu zuten pertsona bat ikertutako delituekin, eta joan den ostegunean, maiatzaren 5ean, atxilotu zuten droga-trafikoaren, agiri pribatua faltsutzearen eta egoera zibila usurpatzearen delituak leporatuta. 

Ertzaintzak pertsona horren etxean sartu eta miaketa egin zuen, eta faltsututako errezeta ugari aurkitu zituen, guztiak autonomia-erkidegotik kanpo bizi diren medikuen izenean.

Ustezko delitugilea, 18 urteko gaztea, polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak betetzeko, eta arratsalde horretan bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan Bilboko Guardiako Epaitegian.

Atxilotuak lehendik ere bazituen gertaera berberekin erlazionatutako polizia-aurrekariak Kantabrian. Kasu hartan, errezeten ereduak bereganatzen zituen, eta edukia aldatzen zuen lehen aipatutako mediku elkargokideen datu errealak hartuta.

Legez kanpo agintzen zituen farmakoak patologia psikiatrikoak tratatzeko erabiltzen dira, eta mendetasuna sor dezaketen botikak dira; antsiolitikoak edo opiazeoak, besteak beste.

Bestalde, ikerketak zabalik jarraitzen du eta Ertzaintza 18 urtetik 23 urtera bitarteko beste lau gazte ere ikertzen ari da gertakarietan inplikatuta egoteagatik, agiri pribatua faltsutzearen ustezko delituak leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X