Drogak
2021/02/27 - 12:29
Bost gizon atxilotu dituzte Gueñesko marihuana plantazio batekin lotuta
Gazteek ustez droga-trafikoan aritzen zen erakunde kriminal bat osatzen zuten, eta pabiloi industrial batean 900 marihuana landare zituzten.
2021/02/19 - 13:01
Errioxan eta Nafarroan banatzeko prest zeuden 23 kilo speed atzeman dituzte
Polizia operazioa Autolen (Errioxa) egin dute. Bertan bi anaia atxilotu dituzte drogaren manipulazioaren arduradunak izatea egotzita.
2021/02/18 - 11:53
Kokaina kilo bat zeraman gizon bat atxilotu dute Iruñean
Ibilgailua modu irregularrean gidatzen ari zela ikusita geldiarazi ondoren, Foruzaingoak kokaina kilo bat aurkitu du kotxeko maletategian ezkutatuta.
2021/02/12 - 13:16
Gidari bat salatu dute 208 km/hko abiaduran joan eta droga proban positibo emategatik
Osotara, 1.600 euroko isunari aurre egin beharko dio gidariak, eta gidabaimenaren 12 puntu ere gal ditzake.
2021/01/29 - 12:51
Hauek dira 2021eko trafiko-kanpainak Euskadin
Ertzaintzak arreta galtzea, abiadura desegokia eta alkoholaren eta drogen kontsumoa zainduko ditu 46 kanpainatan.
2021/01/20 - 12:05
Droga trafikatzen eta egiten zuen talde bateko 10 kide atxilotu dituzte
Atxilotuak Kantabriako eta Bizkaiko bizilagunak dira. Droga trafikoa eta drogak egitea, legez kanpoko atxiloketa, lesioak, indarkeriaz egindako lapurreta, mehatxuak eta hertsapena egotzi dizkiete.
2021/01/19 - 11:18
Barakaldon atxilotua, kontrol bat gainditu eta Ertzaintzaren aurka talka egiteagatik
29 urteko gizonak positibo eman du droga proban, eta ausarkeriaz gidatzea eta autoritatearen aurkako atentatuaz gain, mugikortasun eta ordutegi arauak urratzea leporatu diote.
2021/01/14 - 16:14
25 atxilotu Nafarroan eta Bizkaian, drogaren aurkako operazio batean
Atxilotuei droga-trafikoa eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzi diete. Polizia Nazionalak 28 kilo estupefaziente eta 26.000 euro baino gehiago atzeman ditu.
2021/01/13 - 14:29
Calabriako mafiaren aurkako epaiketa hasi dute Italian
Talde mafiosoarekin zerikusia duten 300 pertsona baino gehiago epaituko dituzte.
2020/12/21 - 11:59
Espetxera bidali dute Irunen 125 kalamu kilo zeramatzala atxilotutako kamioi gidaria
Droga atxilotuak gidatzen zuen kamioiaren zamaren artean ezkutatuta aurkitu zuten.
2020/12/15 - 13:01
Gidari bat salatu dute Tuteran, THCn eta metanfetaminan positibo eman ostean
Halaber, Poliziak establezimendu bat eta bi pertsona salatu ditu etxeratze agindua ez errespetatzeagatik.
2020/12/14 - 12:05
200 kilo marihuana aurkitu dituzte Bilboko portuan, altzarietan ezkutatuta
Drogak 1,3 milioi euroko balioa izango luke Erresuma Batuko merkatuan, kargamentua hara baitzihoan.
2020/11/27 - 13:28
Guardia Zibilak marihuana plantazio bat desegin du Zallako industria-nabe batean
Guardia Zibilak 600 marihuana-landare konfiskatu ditu Zallako nabe batean. Lapurtutako hiru auto ere aurkitu dituzte eta operazioan pertsona bat atxilotu dute.
2020/11/27 - 11:26
Guardia Zibilak 600 marihuana landare zituen nabe bat desegin du Zallan
Laborea Zallako nabe batean zegoen. Bertan, lapurtutako hiru ibilgailu ere aurkitu dituzte.
2020/11/24 - 12:52
Autoan 8,8 kilo kalamu zeramatzan gizon bat atxilotu dute Nafarroan
Ibilgailuaren maletategian aurkitu dute droga agenteek, hutsean ontziratutako bederatzi poltsatan. Droga-trafiko delitua egotzi diote gidariari.
2020/11/23 - 10:56
Zortzi kafe-biltzaile hil dituzte Kolonbian
Sarraskia Betaniako (Antioquia) lursail batean gertatu da. Armak zeramatzaten hamar bat gizon kafe-biltzaileak lo zeuden gela batean sartu eta tiroka hil dituzte.
2020/11/17 - 13:50
Autoan 35 kilo kalamu zeramatzan gizon bat atxilotu dute Nafarroan
Ibilgailuaren atzealdeko eserlekuetan ezkutaturik aurkitu dute droga agenteek, 70 paketetan banatuta. Droga-trafiko delitua egotzi diote gidariari.
2020/11/17 - 12:57
Marihuana plantazio bat desegin dute Bermeoko pisu batean, ikastetxe batetik gertu
43 urteko bermeotar batek 137 landare zituen etxebizitza horretan. Ertzaintzak haren aurkako eginbideak hasi ditu, droga-trafiko delitua egotzita.
2020/11/16 - 10:32
Kalamu elkarte bateko administratzaileak eta langileak atxilotu dituzte Eibarren
Alboko lokal bat erabiltzen zuten droga gordetzeko eta, ia hiru kilo kalamu aurkitu ditu poliziak paketetan bilduta, saltzeko prest.
2020/11/15 - 18:45
Bost drogatan positibo eman du Erandioko kamioilari batek Beran
Gainera, kamioiak ez zuen segururik eta IATa 2017tik iraungita zuen. Etxeratze agindua ere urratu du, baita Nafarroan sartzeko debekua ere, eta labana bat zein haxixa aurkitu dizkiote.