Drogak
2024/06/19 - 15:09
Hamar atxilotu, horietako lau Bizkaian, Katalunian droga sintetikoko laborategi bat desegin ostean
Operazioan 790 litro metanfetamina atzeman dituzte solidotze eta kristalizazio fase desberdinetan, 70 kilo metanfetamina-kristal eta 2 tona droga aitzindari inguru. Operazioa Kantabrian, Euskadin, Leonen eta Katalunian egin da.
2024/06/17 - 08:00
2020an Karrantzan izandako liskar batean tiro egin zuen gizonaren aurkako epaiketa abiatuko dute gaur
Fiskaltzak 31 urteko kartzela-zigorra eskatu du pertsona horrentzat. Auzian beste hiru prozesatu daude. 2020ko irailaren 5ean jazo zen liskarra, Ertzaintzak orduan adierazi zuenez, marihuana plantazio batean lapurtzen saiatzearekin lotuta.
2024/06/12 - 14:12
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin dute
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin du Polizia Nazionalak. Urtarrilean abiatutako "Ribera" izeneko operazioaren baitan, 15 pertsona atxilotu dituzte, horietako 3 Araban (Ozaetan, Legution eta Armiñonen zehazki).
2024/06/12 - 13:18
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin dute
Atxiloketaren unean, 9 kilo speed, 13 kilo marihuana, arma ugari eta 130 mila euro atzeman dizkiete. 3 pertsona atxilotu ditute Ozaetan, Legution eta Armiñonen.
2024/06/01 - 15:30
Bi pertsona atxilotu dituzte Irunen etxebizitza batean drogarekin trafikatzeagatik
Ertzaintza toxikomano asko joan-etorrian ibiltzen ziren etxebizitza bat zaintzen aritu da. Azkenik, asteazkenean, 56 urteko gizona eta haren bikotekidea, 52 urteko emakumea, atxilotu zituzten, droga-trafiko delitu bat egotzita.
2024/05/27 - 17:37
Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Urdulizko Ospitaleko fentaniloa zuten zenbait farmako desagertu ondorengo barne-ikerketari buruz hitz egin du.
2024/05/22 - 14:36
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
2024/05/22 - 13:46
Europako speed laborategirik handiena desegin dute Donostian
Ikerketa Nafarroan hasi zen duela urte bete inguru, 40 kilo speed zeramatzan bilbotar bat atxilotu zutenean. Donostiako laborategian 800 kilo droga inguru atzeman dituzte eta zortzi pertsona atxiotu dituzte Espainiako puntu desberdinetan.
2024/05/09 - 00:33
Guardia Zibilak baztertu egin du orain sei espetxeratuak Barbateko agenteen hiltzaileak izatea
Epaitegian egindako deklarazioetan, sei atxilotuek ukatu egin zuten haiek izatea guardia zibilen aurka talka egin zuen narkotxalupan zihoazenak.
2024/05/09 - 00:15
Gomazko gozoki batzuetan kalamutik eratorritako sustantzia mota bat dagoela ohartarazi dute Katalunian
Osasun Publikoko agintariak alerta honekin lotutako kasuak egiaztatzen ari dira. Diotenez, mota horretako sustantzia bat kontsumitzeak arrisku larria ekar dakioke osasunari.
2024/04/17 - 15:20
Erresuma Batuak 2009tik aurrera jaiotakoei tabakoa saltzea debekatuko duen lege-proiektua onartu du
Lege-proiektua onartuta, Erresuma Batua kerik gabeko lehen belaunaldia sortzetik gertu dago.
2024/04/16 - 13:36
Gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik eta 26 salaketa jarri dituzte kontsumoagatik Leitzako festa batean
Atxilotuak 100 estasi pilula, 3 MDMA dosi, 2 opio zati, beste 3 estasi eta speed poltsa bat zeramatzan, baita esnifatzeko hodi metaliko bat ere.
2024/04/08 - 14:48
Abian da tabakoaren paketatze generikoa onartzeko eta tabako-aromak debekatzeko izapidea
Neurria Australian, Frantzian, Norvegian eta Danimarkan aplikatzen da jada. Gaurtik hasita eta datorren apirilaren 23ra arte, herritarrek, erakundeek eta elkarteek proiektu horri buruzko iritziak helaraz ditzakete.
2024/04/05 - 21:40
Osasun Ministerioaren tabakoaren aurkako egitasmoa erkidego guztien babesarekin onartu dute
Egitasmoa "erkidego guztien lanaren emaitza da", nabarmendu du Monica Garcia Osasun ministroak, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren amaieran. Azkenean erkidegoek testua babestu dute, eta "orain" lege bihurtuko da, gaineratu du.
2024/04/04 - 21:31
Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
2024/04/01 - 13:07
Kanabisaren kontsumoa gaurtik legezkoa da Alemanian 18 urtetik gorakoentzat
Gaur indarrean sartu den legeak aukera ematen du eremu publikoetan 25 gramo eta etxean 50 gramo izateko, baita kontsumo pertsonalerako hiru landare ere.
2024/03/23 - 19:46
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Bilbon aurkitutako 400 marihuana landarerekin zerikusia dutelakoan
Osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar sarera legez kanpo konektatuta iruzur egitea leporatu diete biei.
2024/03/18 - 18:31
Lau pertsona atxilotu eta zazpi kilo droga atzeman dituzte Donostian eta Astigarragan
Operazioa joan den asteazkenean amaitu zen. Ertzainek susmagarrietako hiru atxilotu zituzten Donostian. Laugarren atxiloketa handik gutxira egin zuten, Astigarragan.
2024/03/16 - 12:25
Euskadin marihuana ekoizteko ahalmen handiena zuen pabiloia aurkitu dute Amurrion
11.000 marihuana landare ekoizteko ahalmena zuten bertan. 23 eta 45 urte arteko hiru gizonezko atxilotu dituzte, droga-trafikoa eta iruzurra egotzita, argindar-sarea manipulatzeagatik.
2024/03/16 - 12:04
11.000 marihuana landare ekoizteko ahalmena zuen pabiloi bat aurkitu du Amurrion, eta hiru gizon atxilotu
EAEn droga mota hori ekoizteko "ahalmen handiena zuen pabiloia" dela esan du Ertzaintzak. Atxilotuak (45, 40 eta 23 urtekoak) aske utzi dituzte, baina karguak egotzita.