Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean (Bizkaia) fentaniloa daramaten hainbat botika falta sumatu dutela eta.
Saileko iturriek EITBri azaldu diotenez, medikamentu horien eguneroko kontrolean "gorabeherak" atzeman dituzte, eta ezarritako protokoloari jarraiki, ikerketa hasi dute.
Osasun arloan, minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen den opiazeo indartsua da fentaniloa, eta morfina baino 100 aldiz indartsuagoa da. Substantzia hori daramaten botikak segurtasun kutxetan gorde ohi dira, eta baimendutako langileek baino ez dute izaten sarbidea.
AEBn droga horren epidemia kontrolatu ezinda daude, eta azken urtean 70.000 lagun hil dira gaindosiak jota. Europan ez dago horren zabaldua baina agintariak kezkatuta daude. Eusko Jaurlaritzak berriki egindako du Adikzioei buruzko Inkestaren berri emateko agerraldian, esaterako, Osasun sailburuordeak nabarmendu zuen EAEn ez dutela opioide horren trafikoa atzeman.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak