DSBE 2025
2022/10/27 - 16:33
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak lehen tramitea gainditu du Eusko Legebiltzarrean
Gasteizko Ganberak atzera bota du Voxek aurkeztutako osoko zuzenketa eta bakarrik geratu da bere defentsan.
2022/10/27 - 09:45
Albiste izango dira: Beroaldia, 2023ko Tourraren ibilbidea eta DSBEren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/17 - 16:32
PP+CSk 81 zuzenketa aurkeztu dizkio DSBEaren lege proiektuari
Jaurlaritzak Elkarrekin Podemos -IUrekin akordioa lotuta eta zuzenketak aurkezteko epea amaituta, taldeak euren proposamenen berri ari dira ematen. Gaur PP-Ciudadanosek azaldu ditu bereak.
2022/10/11 - 22:50
Hauek dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren gainean lorturiko aurre akordioaren xehetasunak
Aurrerantzean, 18 urtetik gorako edonork eska dezake, bi baldintza betez gero: gutxienez urtebete emantzipatuta egon beharko dute, eta beste horrenbeste, urtebete Lanbiden alta emanda, lan bila eta kontraturik gabe.
2022/10/11 - 18:29
Elkarrekin Podemos erakunde sozialekin lortutako adostasunetara batzea ospatu du Idoia Mendiak
Idoia Mendiak nabarmendu du gazte zaurgarriei eta bizi-proiektua dutenei eskainiko zaien babesa.
2022/10/11 - 15:27
Zupiriak ez du baztertzen DSBEari buruzko akordioa are gehiago zabaltzea
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ez du baztertzen EAJk eta PSE-EEk Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioa "are gehiago" zabaltzea, eta Legea "lehenbailehen" onartu ahal izatea espero du.
2022/10/11 - 15:26
''Madrilen dagoen hiruko gobernua Gasteizen ere badago'', dio PPk, akordioa aztergai
Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak esan duenez, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk egindako akordioa "babes sistemaren kontrakoa da", ez baitie lanik topatzeko aukerarik ematen behar hori dutenei.
2022/10/11 - 15:17
DSBE jasotzeko adina 23 urtetik 18ra jaitsiko da, eta zenbatekoa 803 eurora igo
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk lorturiko aurreakordioak hainbat aldaketa eragingo ditu: prestazioa eskuratzeko adina jaitsiko da, zenbatekoa igoko da pobrezia-arriskuaren tasa kontuan hartuta, eta aldez aurretik erroldatzeko baldintza kenduko da.
2022/10/11 - 14:40
DSBE jasotzeko adina 23 urtetik 18 urtera jaitsiko da
David Soto legebiltzarkideak jakinarazi duenez, laguntza hori jasotzeko baldintza bakarra Lanbiden gutxienez urtebetez izena emanda egotea izango da.
2022/10/11 - 14:38
EAJk eta PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUrekin DSBEren gaineko akordioa eginda: "Adostasuna areagotzen du"
Bi alderdiak pozik agertu dira akordioagatik, eta nabarmendu dute, gainera, lege-proiektuak "gizarte eragileen babes handia ere" baduela. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU prest daude adostasun maila areagotzeko, Legebiltzarreko beste talde batzuen babesarekin.
2022/10/11 - 12:15
Eneko Andueza, DSBEaren aurreakordioaz: "Oso balorazio positiboa egiten dut, aurrerapauso garrantzitsua da"
PSE-EEko idazkari nagusia pozik agertu da Eusko Jaurlaritzak alderdi batekin, Elkarrekin Podemos-IUrekin, akordioa lortu duelako. Dena dela, zabalik utzi alderdi gehiago batzeko aukera. Halaber, adostasunak gehien behar dutenei babes gehiago ematea ahalbidetuko duela azpimarratu du.
2022/10/10 - 21:11
Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk "aurreakordioa" lortu dute DSBE erreformatzeko
Miren Gorrotxategi eta David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideek agerraldia egingo dute asteartean Eusko Legebiltzarrean, aurreakordioari buruzko xehetasunak emateko. Alderdi moreko iturriek aurreratu dutenez, DSBE jasotzeko adina 23 urtetik 18ra jaitsiko da.
2022/09/28 - 14:39
Gizarteratzeko V. Euskal Planak ''prestazioen eraginkortasuna handitzea'' bilatuko du
Idoia Mendia sailburuaren arabera, plan berriarekin "zerbitzuetan oinarritutako inklusio-sistema batetik pertsonengan oinarritutako sistema batera igaro nahi da".
2022/09/02 - 12:31
Langabezia % 2,31 igo da abuztuan EAEn, eta % 1,52 jaitsi da Nafarroan
2.564 pertsona gehitu dira abuztuan Lanbideko zerrendan; halere, iazko abuztuan baino 8.502 lagun gutxiago daude lanik gabe. Nafarroan, uztailean baino 479 langabe gutxiago daude egun.
2022/07/01 - 15:09
Eskubide Sozialen Kartak protesta egingo du uztailaren 5ean Bilbon, DSBEaren erreformaren aurka
"Pobreziaren aurka, aberastasuna banatu. DSBE honi ez" lelopean, Eusko Jaurlaritzak Gran Vian duen egoitzaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, Eusko Jaurlaritzak sustatutako DSBEaren lege-erreformarako proiektua geldiarazteko, "Gaur egun aplikatzen diren murrizketak sendotzen dituelako".
2022/06/17 - 15:12
Urkulluk PP+Cri eskatu dio Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren iruzurrari "etekin politikoa ez ateratzeko"
"Badakizu horrelako gaiak oso delikatuak direla. Egia esan, Iturgaiz jauna, ez da egokia errealitatea bihurritzea kasu horiei etekin politikoa ateratzeko", defendatu du lehendakariak.
2022/06/07 - 15:27
23 pertsona atxilotu dituzte laguntza sozialetan milioi bat euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Espainiako Poliziak egin du operazioa. Etxebizitza alokatzeko laguntzak zein diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko 62 profil faltsu sortu zituztela uste dute ikertzaileek.
2022/05/28 - 09:17
"Pobrezia menstrualak zuzenean eragiten die emakumeen duintasunari eta autoestimuari"
Irama Vidorreta soziologoak Euskadin hilekoaren pobreziari buruz egindako lehen azterlanean parte hartu du. Txosteneko ondorioei buruz eta arazo horri aurre egiten hasteko proposatzen dituzten gomendioei buruz hitz egin dugu berarekin.
2022/05/17 - 15:26
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 2023ko urtarrilaren 1ean eguneratzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak
Hala hitz eman die Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur Legebiltzarrean egin den batzordean talde parlamentarioei.
2022/05/14 - 15:23
Alderdi politiko guztiak bat datoz Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta modernizatzeko beharrarekin
EAJk eta PSEk "eredu arrakastatsu" bati balioa eman diote. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, uste dute aurrerapausoak eman direla lege-aurreproiektuarekin, baina "ez nahikoak". PP-C 's-ek, aldiz, gizarte-politikak enpleguaren sorrerarekin lotzea eskatu du.