Durango
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/22 - 22:05
Isabel eta Liudmylarekin izan gara, Euskadin bizi diren ukrainarrak
2.500 ukraniar inguru bizi dira Euskadin, eta horietako birekin izan gara. Durangon eta Eibarren bizi dira eta bertako bikotea zutelako etorri ziren biak. Orain, kezkatuta daude euren herrialdeko uneko egoeraren aurrean.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.
2022/01/10 - 17:21
Bilbok eta Donostiak 6.000 kasuko intzidentzia gainditu dute
Ostegunekoak baino okerragoak dira gaurko datuak EAEko hiriburuetan. Gasteiz ez da oraindik 6.000 kasuko langara iritsi, baina 5.545ean du astelehen honetan intzidentzia Arabako hiriburuak (Bilbok 6.422an eta Donostiak 6.543an).
2022/01/07 - 17:13
Bizkaibuseko Avanza Durangaldea enpresaren greba lan hitzarmena berritzearen alde
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaibusen linea batzuetan zerbitzua eskaintzen duten Avanzada Durangaldea enpresako langileek, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea eskatzeko.
2022/01/03 - 17:20
EAEko herri guzti-guztiek gorrian jarraitzen dute eta intzidentzia 4.400dik gorakoa da
Intzidentzia metatua 3.485 kasukoa da Araban, 4.245ekoa Bizkaian eta 5.130ekoa Gipuzkoan.
2022/01/01 - 20:58
Gaua pitzadura batean harrapatuta igaro duen eskalatzailea erreskatatu dute Anboton
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ostiral arratsaldeko azken orduan Anbotoko pitzadura batean harrapatuta geratu zen eskalatzaile bat erreskatatu dute gaur. Argi faltagatik jaitsi ezinik geratu zen, Ertzaintzak jakitera eman duenez. (Irudiak: @UvrErtzaintza)
2021/12/30 - 18:35
EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira
Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.
2021/12/27 - 17:34
Gipuzkoak 2.300 kasuko intzidentzia metatua gainditu du
Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).
2021/12/23 - 16:26
Gipuzkoak lurralde zigortuena izaten jarraitzen du, Oñati, Villabona eta Legazpi buru dituela
Gainera, Aretxabaletan, Arrasaten, Eskoriatzan, Orion, Tolosan eta Urretxun intzidentzia 3.000 kasuren bueltan dago. Agurainek muga horretatik jaistea lortu du.
2021/12/20 - 18:08
Verter Recyclingeko arduradunek epailearen aurrean deklaratzeari uko egin diote
Jose Ignacio Barinagari ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diote. Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak eta Zaldibar Argitu Plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute epaitegiaren aurrean, zabortegiko luiziaren erantzukizunak argitzea eskatzeko.
2021/12/20 - 14:18
Oñatin intzidentziak 3.000 kasuak gainditu ditu; Aretxabaleta, Eskoriatza eta Orio ere gertu daude
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta 10 udalerrik baino gehiagok dute 2000 kasutik gorako intzidentzia.
2021/12/19 - 20:23
Durangoko EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea taldeak aurrekontu akordioa lortu dute PSE-EErekin
Talde sozialistak aurkeztutako 11 zuzenketa onartu ditu udal gobernuak, eta hala, PSE-EEko zinegotziak abstenitu egingo dira datorren urterako aurrekontuen bozketan.