Durango
2023/10/01 - 19:17
Erabaki publikoetan aktiboki parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute adinekoek Durangon
EuskoFederpen Euskal Pentsiodun eta Erretiratuen Lurralde Elkarteen Federazioak deituta, 1.300 pertsona baino gehiago bildu dira Durangon, Euskadiko adinekoen lehen topaketan parte hartzeko.
2023/09/17 - 22:33
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn
Gaur, bereziki, Durangaldean egin du euria. Ur-putzu handiak sortu dira Iurreta, Durango edo eta Abadiñon, eta haizeak zuhaitzak bota ditu, esaterako, Urkiola inguruan.

2023/07/18 - 22:57
Sumarrek osasun-sistema on bat gizarte-berdintasunaren berme dela aldarrikatu du Durangon
Sumarren esanetan, osasun-sistema on bat edukitzeak gizarte-berdintasuna bermatzen du, eta bizitza eta osasuna politika publikoen erdigunean jartzeko, inbertsioa urtean BPGa 0,5 puntu haztea proposatu du. Aldarrikatu dute Sumar dela osasun politikak bermatzen dituen alderdi bakarra.
2023/06/17 - 11:55
EAJk Durangoko Alkatetza lortu du, EAJ-PSE itunari esker eta PPren babesarekin
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Azken orduko ezustekorik gabe, Durangon, Mireia Elkoroiribe jeltzalea izango da alkate berria, sozialistekin adostutako akordioari esker.
2023/05/13 - 20:30
Durangon bi emakumeri sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako 19 urteko gizona espetxera bidali dute
Delitu biak egun berean egin zituen, oso denbora tarte txikiarekin. Emakumeetako bati kalean eraso egin zion, eta besteari, berriz, atari baten barruan.
2023/04/20 - 11:56
Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa
Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak eragotzi du Ingurumen Saileko hiru teknikarien deklarazioa.
2023/04/20 - 07:00
Zaldibarko luiziaren harira ikertutako Ingurumen Saileko hiru teknikarik epaitegian deklaratuko dute gaur
Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskapen Zerbitzuko teknikari gisa deitu dituzte, 2011ko martxoaren 24ko ingurumen-baimena Verterri emateko prozesuan esku hartu zutelako.
2023/04/08 - 19:39
Durangon gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ostegunean salatu zuen erasoa biktimak eta erasogilearen bila ari da geroztik Ertzaintza. Udalak gogor gaitzetsi du gertatua eta mugimendu feministak deitu ditzakeen elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu diete herritarrei.

2023/04/07 - 22:24
Ostiral santua, prozesioen eta tradizio handiko ikuskizunen eguna
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.

2023/04/03 - 16:27
Durangoko Udalak gazteen osasun mentala zaintzeko programa berezia jarri du martxan
Durangoko Udalak, Bizkaiko Psikologia Elkargoaren laguntzarekin, osasun mentaleko programa aitzindari bat jarri du abian, 14 eta 35 urte bitarteko 6.862 durangarrentzat. Psikologia kliniko eta sanitarioko profesionalengana joateko deskontu-bonuak eskainiko dira.

2023/04/01 - 11:40
Akordioa lortu dute Busturialdeko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek eta zuzendaritzak
Bost hilabeteko protesten ondoren, langileek baiezkoa eman diote enpresa batzordeak eta zuzendaritzak herenegun lortutako akordioari eta bertan behera geratu dira apirilerako deitutako lanuzteak.

2023/03/31 - 11:10
1937ko bonbardaketen ostean, hodi komunetan lurperatutako 80 biktima baina gehiago omendu dituzte Durangon
Orain arte, 80 biktima identifikatzea lortu dute. Biktima horien izenak Durangoko hilerrian haien omenez prestatu duten espazio batean jarri den plaka batean sartu dituzte.

2023/03/27 - 16:21
Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita
Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Langileetako bi, 26 eta 48 urtekoak, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta larrienak, 44 urtekoak, Gurutzetako ospitalera.
2023/02/06 - 22:01
''Betiko gaua'' film laburrarekin, zuzendari lanetan debuta egin du Eneko Sagardoy durangarrak
Lau eskutara idatzi du gidoia, Nerea Ibarzabal bertsolariarekin batera. Filmazioa atzo bertan bukatu zuten, eta aurki hasiko dira 15 minutuko iraupena izango duen pieza muntatzen.
2023/02/06 - 15:09
Eneko Sagardoyk bukatu du "Betiko gaua" laburra filmatzen
Durangar aktore eta idazlearen laneko protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Aurten estreinatu nahi dute.
2023/02/05 - 10:51
Gizon bat hil da Durangon, trenbidera erorita
03:50 aldera trenbidera erori eta buruan kolpea hartu du. Kolpearen ondorioz hil egin da gizona eta tren zerbitzua etenda egon da 07:00ak arte.
2023/01/23 - 19:45
Patagoniako elur jausitik bizirik atera zen gazteak astebete itxaron beharko du gutxienez etxera itzultzeko
30 urteko igorreztarra onik dago, baina lur jota bere bi lagunen heriotzagatik. Fitz Roy mendia jaisten ari zirela hil ziren, Argentinan.
2023/01/23 - 17:09
Argentinako agintariek Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren heriotza ziurtagiria sinatu dute
Urkullu lehendakariak azaldu duenez, medikuaren heriotza ziurtagiriak sinatuta orain Argentinako Kantzilertzari dagokio izapideak egitea.
2023/01/23 - 15:18
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte Patagonian desagertutako bi mendizaleak
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte ostiralean Patagonian elur jausi baten ondorioz desagertu ziren bi euskal mendizaleak. Hala eman du jakitera Iñigo Urkulllu lehendakariak. Arrisku handiegia tarteko, ez dute abiatu Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren bilaketa lana.
2023/01/23 - 11:34
"100 metro luze eta 8 metro zabal den arraila da eta 15 metroko sakonera du elur geruzaraino"
Pedro Cifuentes alpinista espainiarra Patagonian dago espedizio batean eta horrela deskribatu du Amaia Agirre eta Iker Bilbao lurperatuta gelditu diren Fitz Roy mendiaren arraila.