Durangoko azoka 2025
2021/12/06 - 09:34
Jon Maia: "Kantua oso esker onekoa da, asko ematen dizu bueltan"
Bertsolari, idazle eta abeslariak "Kantu bat gara" lana kaleratu du, 30 urtean musika hitzez janzten egindako lanaren laburpen bat, liburu eta disko formatuan.
2021/12/06 - 09:32
Durangoko Azokako hirugarren eguneko egitaraua
Ekitaldiz beteta dator jaieguna: Ana Urkiza, Jon Maia, Unai Elorriaga eta Alex Orbe, Lander Garro...
2021/12/05 - 22:03
Durangoko Azoka, sortzaileen ezaupide eta elkargune
Durangoko Azokan irakurleek eta sortzaileek bat egiten dute. Baina ez hori bakarrik, sortzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ere bada. Hori da Uxue Apaolaza, Leire Vargas eta Eider Rodiguez idazleen kasua.
2021/12/05 - 21:53
Artista berriek euskarri berritzaileen alde egin dute zaleak erakartzeko
Kulturan ere digitalizazioren agintea nagusitzen ari den honetan, musika ekoizleak ideia berritzaileak proposatzen hasi dira euskarri fisikoek ere irtenbidea izan dezaten. Durangoko Azokako stand-etan buelta bat eman eta bitxikeriak topa daitezke. Esate baterako, Kai Nakaik aurkeztutako cassettea.
2021/12/05 - 17:56
Durango-Bañolet-Durango
Iaz Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi eta urtebetera, "Bañolet" websaila aurkeztu dute gaur Durangon bertan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen sortzaileek.
2021/12/05 - 08:52
Durangoko Azokako bigarren egunean, zer?
Ekitaldi sorta handiarekin ekingo diote Durangoko Azokako bigarren egunari: Skakeitan, Nikotina, Hedoi Etxarte, 'Paperezko hegoak'...
2021/12/05 - 08:44
Uxue Apaolaza: "Gutaz kontatzen dutena ez da anekdotikoa, ezta guk kontatzen duguna ere"
Gipuzkoar idazleak "Bihurguneko nasa" ipuin bilduma indartsua kaleratu du, titularretan agertu ohi ez diren pertsonak protagonistak dituzten istorioen bilduma zintzoa.
2021/12/04 - 23:22
Ahalik eta Durangoko Azokarik onena
Ireki dituzte Durangoko Azokaren ateak, iaz ekitaldi digitala soilik izan eta gero aurten izaera digitala eta aurrez aurrekoa, ohikoa, uztartuta.
2021/12/04 - 19:39
Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua aurkeztu du Pantailak Euskaraz ekimenak
Euskarak ikus-entzunezkoetan duen "egoera larriarekin" kezkatuta dago mugimendua, eta 35 eragileren babesa jaso du kaleratutako adierazpenak.
2021/12/04 - 18:39
Habiaren ''Animalia'', Durangoko Azokako Ahotsenean
Habia talde lapurtarrak "Animalia naiz eta" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan. "Animalia" abestia jo dute zuzenean.
2021/12/04 - 17:56
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ipuin berriak naturaren eta hizkuntzaren aldeko aldarria egiten du
Durangoko Azokan aurkeztu dute 'Kuikui' izeneko liburu-diskoa. Txorien kantuei helduz, naturaren eta hizkuntzaren aldeko liburua egin dute pailazoek, Miren Amurizaren ipuina oinarri. Irrimarrak egin ditu ilustrazioak eta barnean diskoa ere badoa, Xabier Zabalaren kantuekin.
2021/12/04 - 17:32
"Nikole bijotzekua", emakume ahaztu eta baztertu baten istorioa
Nikolasa Atxikallenderen historia du ardatz Edorta Jimenez idazlearen azken lanak. Sabino Arana Goiriren emaztea zean, eta idazleak jasotzen duenez, "pertsonaia ahaztua, baztertua eta laidoztatua izan zen".
2021/12/04 - 17:07
Nola prestatzen dute argitaletxeek Durangoko Azokara bidali behar duten materiala?
Argitaletxeak Azokara begira noiz antolatzen hasi, zein material bidali, liburuen banaketa nola egin… prestaketa hori nolakoa den ezagutu nahi izan du ETBk eta horretarako Elkarren banaketa biltegia bisitatu du.
2021/12/04 - 16:54
Giro lasaia Durangoko kaleetan, Durangoko Azokaren lehen egunean
Eguraldi makurra tarteko, ez da jende pilaketarik izan Durangoko kaleetan. Ostalariak pozik agertu dira goizeko eta eguerdiko giroarekin.
2021/12/04 - 16:47
Bueltan da Azoka, neurri bereziekin baina ohiko esentzia galdu gabe
Goizeko 10:00etan ireki ditu ateak Durangoko Azokak. Goizeko lehen orduetan pozik agertu dira antolatzaileak, sortzaileak eta publikoa.
2021/12/04 - 16:33
Aurtengo Durangoko Azokako neurri bereziak: 1.200 bisitariko bost txanda eta bi sortzaile stand bakoitzeko
Publikoari ateak ireki dizkio aurtengo Durangoko Azokak, covid-19aren kontrako neurri bereziekin. Txandaka antolatu dituzte bisitak eta stand bakoitzeko bi sortzaile egongo dira.
2021/12/04 - 15:53
Durangora hurbiltzen direnei neurriak betetzeko deia egin die Jaurlaritzak
Azoka barruan betetzen diren neurriak kanpoan ere betetzeko eskatu du Bingen Zupiria bozeramaileak.
2021/12/04 - 14:49
Joxe Mari Sors:"Irakurleak gero eta gehiago maileguetara jotzen du. Kostako zaigu lehengora bueltatzea"
Papera, karteoia garestitu egin ote dira? Diskoa kutixi bihurtu, biniloa urre gorri? Joxe Mari Sors, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariarekin hausnartu dugu kultur sektorearen inguruan. Liher kantariarekin ere hitz egin dugu.
2021/12/04 - 11:12
Durangoko 56. Azoka ere, oztopoak oztopo, bada
Durangoko Azokak aurrez aurreko formulari eutsi dio, eta erakusmahaiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, solasaldiak, aurkezpenak eta beste bisitagai izango dira gaurdanik abenduaren 8ra arte.
2021/12/04 - 09:05
Zer antolatu dute Durangoko Azokaren lehen egunerako?
Liburu eta diskoen aurkezpenak, solasaldiak, film emanaldiak... era guztietako ekitaldiak antolatu dituzte 56. ediziorako.