Durangoko azoka 2025
2020/12/05 - 16:06
Zailtasunak zailtasun, aurrera doa Durangoko Azokaren egitaraua
Murrizketak gorabehera, egitarauak aurrera jarraitzen du Durangon, bertatik bertara edo etxetik jarraitzen ari direnen gozagarri: kontzertuak, hitzaldiak....
2020/12/05 - 15:52
Erritmo bizian ari da lanean Durangoko Azokako denda birtuala
Gainez eginda ez dauden arrean, lanpetuta daude oso Landako Guneko biltegian eskariak prestatzen ari diren boluntarioak. Produktuak hasi dira etxeetara iristen.
2020/12/05 - 11:54
Rafa Rueda: “Oso biluzik agertu nahi nuen, gitarra, ahots eta elektronikarekin”
“Rueda” izena hartuta, Rafa Rueda mungiar musikariak bakarkako seigarren diskoa argitaratu berri du, ahotsaz, gitarraz eta elektronika delikatuz sorturiko zortzi kantu ederren bilduma.
2020/12/05 - 08:35
Zer ikus daiteke Durangoko Azokaren bigarren egunean?
Diskoen aurkezpenak, kontzertuak, hitzaldiak, filmak... mota guztietako ekitaldiak antolatu dira asteburu honetarako.
2020/12/04 - 21:43
Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala
Durangoko Azoka martxan da. Taupadak ditu euskal kultura kontsumitu eta euskal sortzaileei bultzada emateko. Ehun ekitaldi baino gehiago daude prest.
2020/12/04 - 16:24
Nolako urtea, halako Azoka
Urte ezberdin batean halabeharrez, ohi ez bezala ekin dio Durangoko Azokak aurtengo edizioari: salerosketak on line egingo dira eta ekitaldietan aforo murritza egongo da.
2020/12/04 - 15:23
2.300 produktu daude eskuragarri Durangoko Azokaren online dendan
Lehen aldia denez, webgunean arazoak izaten ari dira eta horregatik antolatzaileek pazientzia eskatzen dute antolatzaileek.
2020/12/04 - 15:17
Ikasleek Durangoko Azoka bertatik bertara ikusteko pribilegioa izan dute
70 ikaslek hartu dute parte Ikasleen Goizean egin den zuzeneko saioan. Oihan Vegak eta Oizeder Mayok gidatuta bi idazle eta bi musika talde gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
2020/12/04 - 11:27
Hemen da Durangoko Azokarik "ezohikoena", 2.300 produkturekin eta publikorik gabe
55. edizio honek ere ikasleei eskaini die irekiera eguneko goiza. Nolanahi dela, aurten, Durangoko ikasleek soilik izango dute Azoka bisitatzeko aukera.
2020/12/04 - 09:54
Gaur hasiko da Durangoko Azokarik ezohikoena
Aurten ez da Landako gunea euskal kulturaren biltegi erraldoia bilakatu da aurten. Azokako online dendak 2300 produktu baino gehiago izango ditu salgai.
2020/12/03 - 17:23
Harkaitz Cano: 'Carverren poesiak gutxi eskatzen du, baina asko ematen dizu trukean'
Harkaitz Canok Raymond Carver estatubatuar idazlearen poemak bildu eta euskaratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumako zenbaki berri batean.
2020/12/03 - 17:13
Zer jarduera eskainiko dira Durangoko Azokaren lehen egunean?
Aurkezpenek, elkarrizketek eta kontzertu batek emango diote hasiera COVID-19aren pandemiak markatutako Durangoko Azokaren 55. edizioari.
2020/12/03 - 15:50
"May Ayimek mugiarazi egin nahi gaitu, indarrak batuz injustiziari aurre egiteko"
Garazi Ugaldek euskarara eta euskal irakurleengana ekarri du May Ayim alemaniar poetaren lana, Munduko Poesia Kaierak bildumaren zenbaki berri batean.
2020/12/01 - 15:49
Landako gunea biltegi logistiko bihurtuko da aurtengo Azokan
Gaur hasi dira argitaletxeak, diskoetxeak eta abar materiala ekartzen. Azokako webgunean dagoneko 1.200 erreserba egin dira.
2020/11/26 - 15:54
Arratsaldean zabalduko da Durangoko Azokako online denda
Erakusmahaien ordez biltegia egongo da landakon, online dendaren biltegia. Eta bertan 2.300 produktu egongo dira saltzeko prest.
2020/11/26 - 12:37
Durangoko Azokaren online denda, gaurdanik kontsultagai
Gaurdanik kontsultatu daitekeen dendan 2.300 produktu izango dira, eta abenduaren 4tik aurrera egin ahalko dira erosketak. 100 kultur ekitaldi antolatu dituzte Azokaren bost egunetarako.
2020/11/23 - 15:51
Reggaetoia euskaraz egiten duen Kai Nakai artistak bere lehen diskoa kaleratu du
"Baimenik gabe" izena du lanak eta Durangoko Azokako sormen bekari esker gauzatu da proeiktua.
2020/11/20 - 15:46
"Zu non, han DA" egitasmoak Durangoko Azoka hainbat herri eta hiritara gerturatuko du
Osasun-alarmak ezarritako aforo eta mugikortasun murrizketak kontuan hartuta Durangoko Azokak “Zu non, han DA” egitasmo berria antolatu du.
2020/11/20 - 11:33
"Zu non, han DA!" zikloak hainbat herritara eramango du Durangoko Azoka
Durangoko Azokak 32 talderen kontzertuak antolatuko ditu zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra, Azokako online dendako produktuak liburu dendetan egongo dira salgai.
2020/10/10 - 16:51
Euskal kultura babesteko neurri "eraginkorrak" eskatu dituzte Durangon
"Plateruenaren itxiera, gertaera espezifikotik harago, sakonagoko korronte kezkagarrien adierazle da", salatu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduak.