Durangoko azoka 2025
2024/12/07 - 17:55
Kokeinen ''Itzalak'', Ahotsenean
Hogeita bost urte bete dituen taldeak "Bidea da helmuga" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan.
2024/12/07 - 15:13
Atzoko betekadarik gabe, baina jende saldo ederra Durangoko Azokako hirugarren egunean ere
Landakoko korridoreak eta Azokaren gainerako guneak gainezka izan dira Durangoko Azokaren 59. edizioaren hirugarren eta azken-aurreko jardunaldian.
2024/12/07 - 13:42
Durangoko Azokak esker ona erakutsi dio Nestor Basterretxea artista zenari
Nestor Basterretxearen ondorengoek Durangoko Azokaren arduradunen aintzatespena jaso dute gaur Landakon. 2012ko edizioko kartela egin zuen Basterretxeak, eta gogora ekarri dute Durangoko Arte eta Historia Museoan "Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea" erakusketa dagoela.
2024/12/07 - 13:03
Kai Nakai, ''Gaupasa'' Ahotsenean
Gasteiztar musikariak "Gaupasa" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan.
2024/12/07 - 12:36
Orhi taldea Ahotsenean, ''Barneko otsoa'' kantua jotzen
"Izarrik ez" diskoa aurkeztu du pop-rock taldeak Durangoko Azokan.
2024/12/07 - 12:23
XSakara, ''Gustora'' Ahotsenean
"Ilargiaren semea" diskoa aurkeztu du bermeotar musikariak Durangoko Azokan.
2024/12/07 - 08:50
Nakar: "Amorrua motore bat da, baina atzean dagoena maitasuna da"
Donostiar laukoteak "Epelkeriaren kontra" uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana.
2024/12/07 - 08:00
Behe Banda: ''Elkarrekin sortzeko beharra sentitzen genuen''
Sei kide gaztez osatutako literatura taldeak hartu du aurten, Durangoko Azokan, Ahotsenea Literatura gunea kudeatzeko ardura. Literaturaren plazaz, bandaz eta, oro har, literaturaz hitz egin dugu Irati Fernandez de Okariz eta Irati Oscoz kideekin.
2024/12/06 - 17:57
Nize, Ahotsenean
"Gaur ez naiz" diskoa aurkezten ari da hirukotea Durangoko Azokan.
2024/12/06 - 15:53
Jendetza eta ilarak Durangoko Azokaren bigarren egunean
Mukuru bete dira Landako eta Durangoko Azokako gainerako guneak ostiralarekin, 59. edizioaren bigarren egunean. Euriak eta giro goibelak ez dituzte bisitariak kikildu, eta aforoa beteta egon da goizean tarteka.
2024/12/06 - 14:31
''Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz'' animaziozko telesaila aurkeztu dute, iazko Sormen Bekaren emaitza
Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbide Marramiau taldeko kideek Saguganbaran aurkeztu dute iazko Sormen Bekaren proiektu irabazlea, mamituta. Etxeko txikienentzako telesaila da.
2024/12/06 - 12:52
Ainke taldea, Ahotsenean
Durangar taldeak ireki du Ahotsenea Musika gunearen programazioa Durangoko Azokaren bigarren egunean. "10 gezur eta 3 tiro" diskoa aurkeztu dute.
2024/12/06 - 11:19
Durangoko Azoka, ''Hartzea ematea DA''
Durangoko Azokaren 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.
2024/12/06 - 10:39
Negu sasoiko eguraldia eta elurra izango ditugu asteburuan
Polotik iritsiko den aire-masa hotz baten eta depresio baten ondorioz, hotza, euria eta elurra izango dira nagusi.
2024/12/06 - 10:02
Eneritz Furyak: ''Emadan''
"HHH" diskoa aurkeztu du gipuzkoar musikariak Durangoko Azokan, eta aurreko diskoko kantuak ere eskaini ditu, "Emadan" esaterako.
2024/12/06 - 09:43
Postal Kolekzionistak, Ahotsenean
"Ezusteko kantak: errinozerontea" aurkeztu du pop taldeak Durangoko Azokan.
2024/12/06 - 07:00
''Ispilu aurrean jarrita, hitanoak nola funtzionatzen duen eta nola erabiltzen den erakutsi nahi dugu''
Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 7rako. Kristina Mardaras eta Ritxi Lizartzak, hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.
2024/12/05 - 21:28
Lehen egun jendetsua bizi izan du Durangoko Azokak
Lehenengoa mugimendu handiko eguna izan da Landako Guneko kaleetan. Goizean ikasleak izan dira protagonistak, Durangoko Azoka lepo bete dutenak; arratsaldean, aldiz, nobedadeak lasai begiratzeko aukera egon da.
2024/12/05 - 13:45
Asteburu luzerako, negu beteko eguraldia
Larunbatetik aurrera aire masa hotz baten eraginpean izango gara, eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera, 5 °C-raino toki askotan. Euria gogotik egingo du, eta igandean, elurra ere egin dezake 600-800 metroan.
2024/12/05 - 11:56
Abian da Durangoko Azoka
10:30ean ireki dituzte Durangoko Azokaren 59. edizioko ateak. Mundu bat eskura dute bisitariek, hartzeko eta emateko.
Ezagutu Durangoko Azokako guneak, banan-banan
18:00
-
20:00