59. edizioa bukatu da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Bizi eta ederra" izan da Durangoko Azoka

"Kulturazaleek lau egunotan agertu duten nahia" praktikara eramateko egiturazko espazio gehiago izatera, euskal kulturgintzak "ohiko hartzaile gehiago" izango lituzkeela adierazi dute antolatzaileek.
Iragarkia
Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.
18:00 - 20:00
Beñat Gaztelurrutia: "Datorren urteetarako pentsatu beharko dugu jende olde hori zelan sartu errazago"

Bukatu da Durangoko Azokaren 59. edizioa, Azoka "bizi eta ederra", antolatzaileen esanetan. Jendearen babesa handia izan dela azaldu dute Gerediaga Elkartetik.

Horren ildotik, Durangoko Azokaren arduradunen ustez, "egunotan izan dugun bisitarien joan-etorriak erakutsi digu kulturazaleak dagokien ardura hartzeko prest daudela. Horrek guztiak pentsatzera garamatza, kulturazaleek agertu duten nahia praktikara eramateko egiturazko espazioak ugarituko bagenitu, euskal kulturgintzak ohiko hartzaile gehiago izango lukeela urte osoan zehar. Erronka hori daukagu Durangoko Azoka aurrera ateratzen dugun kultur eragile, herri erakunde, komunikabide, sortzaile eta kulturazaleok", dio Azoka bukaerako oharrak.

Azoka jendetsua izan da, batik bat ostiraleko jardunaldia, eta Landakon, noski, baina Azokaren gainerako espazioetan ere, etengabea izan da joan-etorria lau egunetan.

Antolatzaileek "eskerrak" eman dizkiete bisitariei, momentu askotan, aforoa beteta zegoela eta, ilarak egin behar izan dituzte eta: "Jakitun gara kulturazale askorentzat ez dela bisita erosoa izan, eta erakutsitako jarreragatik eskerrak eman behar ditugu. Hurrengo edizioetan irtenbideak aurkitzen saiatuko gara".

Datorren urtean, 2025ean, abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X