Ea
2025/04/09 - 21:07
Garaikoetxea lehendakari ohiari omenaldia, ekainaren 16an, Estutu osteko lehen Gobernuaren 45. urteurrenean
Ekitaldi instituzionalaren buru Imanol Pradales lehendakaria izango da, Ajuria Enea jauregian.
2025/02/08 - 17:01
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusi izendatu dute, botoen % 94,44 jasota
'Zutunik' lelopean EH Bilduren III. Kongresua egin dute Iruñeko Baluarte jauregian.
2025/02/07 - 22:16
EH Bilduk III. Kongresua abiatu du nazioarteko ordezkaritza zabalarekin
43 herrialdetako ordezkaritzek nazioarteko presentzia eman diote Euskal Herria Bilduren hirugarren kongresuari. Arnaldo Otegi solasean izan da Sinn Feinn, ANC eta Mexikoko ordezkariekin askapen mugimenduek egun duten zereginaren inguruan.
2025/02/07 - 21:32
EH Bilduk III. Kongresua abiatu du, eta "subjektu politiko gisa sendotuta" aterako dela ziurtatu du
Ez da ezustekorik espero, baina bai aldaketa txikiak, hala nola Alternatibak eta EAk ordezkaririk ez izatea koalizioaren zuzendaritzan, Sortuko kideek osatuko baitute, edo buruzagiaren karguaren izena aldatzea, Otegi koordinatzaile nagusi izatetik EH Bilduko idazkari nagusi izatera pasatuko baita.
2025/02/05 - 12:11
EH Bilduk Otegiren lidergoa berrituko du asteburuan Iruñean egingo duen III. Kongresuan
Bilkideek otsailaren 6tik aurrera telematikoki bozkatu ahal izango dute zuzendaritza berria eta ponentzia politikoa, eta emaitza otsailaren 8an emango dute, Iruñeko Baluarten egingo duten III. Kongresuaren amaiera ekitaldian.
2025/02/05 - 08:51
Albiste izango dira: Trumpen Gazarako plana, EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa eta Euskaraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/02 - 20:55
"Alderdia demokratizatzeko premia" onar dezatela eskatu die Ramirezek EAren zuzendaritzari eta EH Bilduri
Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak azpimarratu duenez, "auzitegiek emandako epai irmo batek berretsitako kongresu batean onartu zituzten alderdiaren zuzendaritza eta estatutuak". Hortaz, harriduraz hartu du hilabeteko epean hauteskunde primarioak deitzeko "agindua".
2025/02/02 - 15:26
Hilabeteko epean EAn primarioak egin behar dituztela berretsi dute auzitegiek
Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoaren bozeramaileak azaldu duenez, Auzitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu aurreko primarioak bertan behera uzten zituen epaiaren kontra Eba Blancoren zuzendaritzak aurkeztu zuen errekurtsoa.
2024/09/22 - 19:44
EAren iritziz, EAJk sozialistekin egindako itunek erabakitzeko eskubidearen aldeko borroka baldintzatuko dute
"Argi utzi behar dute, noizean behingo adierazpenetatik haratago, erabakitzeko eskubidea ofizialtzeko prest dauden edo eskumenen inguruko eztabaida huts batean utziko duten gaia", esan du Eba Blancok.
2024/04/09 - 00:31
Garaikotxeak ''batzen zituena'' oroitu nahi du, nahiz eta ''desadostasunak handiak'' izan
Carlos Garaikoetxea lehendakariak onartu duenez, "desadostasun handiak" izan zituzten 1985eko krisi politikoan. Horrek bere dimisioa behartu zuen, eta Jose Antonio Ardanzari eman zion lekukoa. Hala ere, Garaikotxea "batzen zituenaren oroitzapenarekin" geratzen da.
2024/04/08 - 18:37
Eragile politiko eta sozialek Ardanzaren heriotza deitoratu eta atsekabea azaldu dute
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.
2023/12/22 - 21:56
Primario gardenak egiteko kudeaketa batzorde bat sortzea exijitu du EAko sektore kritikoak
Auzitegi Gorenak Eusko Alkartasuneko primarioak errepikatu behar direla berretsi ondoren, sektore kritikoko ordezkariek balorazioa egin dute. Maria Jose Mangadok esan du Eba Blancok eta zuendaritza osoak dimititu egin beharko lukeela.
2023/12/21 - 21:08
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Eusko Alkartasunaren primarioen prozesua baliogabetzat jo zuen epaia
Maiorga Ramirez buru duen EAren sektore kritikoak nabarmendu du azken epai honek "behin betiko" ixten diola bide juiziala Eba Blancori, eta "primarioak errepikatu" behar direla nabarmendu du.
2023/10/05 - 12:43
Maiorga Ramirezek oraindik EAren ''inolako'' jakinarazpenik ez duela jaso salatu du
Eusko Alkartasunak bost afiliatuen "oinarrizko eskubideak urratu" zituela azpimarratu du sektore kritikoko ordezkariak. Epaiek "barne-hauteskundeak errepikatzera" behartzen dutela gaineratu du.
2023/10/05 - 10:54
Maiorga Ramirezek oraindik EAren "inolako" jakinarazpenik ez duela jaso salatu du
Eusko Alkartasunak bost afiliatuen "oinarrizko eskubideak urratu" zituela azpimarratu du sektore kritikoko ordezkariak. Epaiek "barne-hauteskundeak errepikatzera" behartzen dutela gaineratu du.
2023/10/04 - 15:25
EAk bost kritiko berriz onartu ditu, baina "biltzar nazionalaren emaitzak onartu" behar dituztela uste du
Alderdiko zuzendaritzak bost alderdikide kritikoren afiliazioa eteteko 4 urteko zigorra baliogabetu zuen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiaren kontra helegiterik ez aurkeztea erabaki du.
2023/09/17 - 17:27
EAk Alkartasun Eguna ospatu du gaur Urruñan, zuzendaritza berriarekin
Zuzendaritza berria berresteko baliatu dute ekitaldia, Eba Blanco idazkari nagusia buru dutela, eta EAren tokia aldarrikatu dute EH Bildu eta EH Bai koalizioen barruan.
2023/01/05 - 17:51
Azpeitiko eta Zarauzko toki erakundeetako Twitter kontuak "martxoan itxi zituzten, ez orain", dio EAk
Alderdiko Zuzendaritzaren arabera, "erabat gezurrezkoa da" Twitter profil horiek orain itxi izana; izan ere, sare sozialak martxoan desgaitu zituen. Sektore kritikoak salatu du Twitterren zituen zortzi profil itxi egin dituela sare sozial horrek.
2023/01/05 - 16:15
Twitterreko zortzi kontu itxi dizkietela salatu dute EAko kritikoek
Eusko Alkartasuneko sektore kritikoko hainbat kidek azaldu dute Ertzaintzari eta Foruzaingoari jakinarazi diotela Twitter kontuak itxi dizkietela. Halaber, EAko zuzendaritzari eskatu diote horiek lehengoratzeko eskaera egitea.
2022/11/20 - 19:09
Eba Blanco aukeratu dute hirugarrenez EAko idazkari nagusi, alderdiak zatituta jarraitzen du ordea
Sektore ofizialak botoen % 92,3rekin Eba Blanco berretsi du idazkari nagusi, aurreko biak epaitegietan eten ostean. Kritikoei, faltsukeriak baztertu eta lana egiten uzteko eskatu die. Kritikoak Gatseizen bildu dira ordu berean, besteak beste, sektore ofizialari elkarrizketa eskatzeko.