Ea
2022/11/19 - 18:57
EAk ezohiko batzarra egin du Bilbon, zuzendaritza aukeratzeko, eta sektore kritikoa ez da agertu
Eba Blanco idazkari nagusiak esandakoaren arabera, erabaki horren atzean ez dago azalpen politikorik, ez omen dira bertaratu badakitelako galdu egingo dutela. Biltzarrera joan ez, baina Bilbon bertan, metro gutxira, agerraldia egin du sektore kritikoak.
2022/11/16 - 11:11
EAko hainbat kide kritikoren kanporaketa argitzeko epaiketa hasi da Gasteizen
Alderditik kanporatua izan den Maiorga Ramirezek adierazi du "epaiketa honek EAn barne demokrazia berrezartzeko balio izatea" espero duela. Eba Blanco idazkari nagusiak, aldiz, alderdiko afiliatuen erabakia defendatzera joan dela epaiketara esan du.
2022/11/09 - 20:57
EAko militante izateko debekuaren aurka Maiorga Ramirezek aurkeztutako demanda baztertu du epaitegiak
Eusko Alkartasuneko Zuzendaritza pozik agertu da epailearen ebazpenagatik. Sektore kritikoak, baina, gogora ekarri du hilaren 16an kanporatzeen epaiketako bista nagusia egingo dutela, "eta Eba Blanco idazkari nagusiak agertu beharko du".
2022/09/20 - 19:34
EAko sektore kritikoak primariorik gabe egin nahi den konpromisarioen kongresu "espresa" gaitzetsi du
Sektore horrek ziurtatu duenez, EAko zuzendaritzak ez du betetzen Arabako Probintzia Auzitegiaren 2021eko uztailaren 21eko epaia, Eba Blanco idazkari nagusiaren izendapena baliogabetu eta alderdia hauteskunde primarioak errepikatzera behartzen zuena.
2022/09/20 - 15:14
EAko Kontseilu Nazionalak ezohiko kongresu bat egitea proposatu du azaroaren 19an eta 20an
Hitzorduaren helburua alderdiari "egonkortasuna eta gobernagarritasuna" ematea da. Espedientatutako kideek, Maiorga Ramirezek adibidez, ezin izango du bere burua aurkeztu, bai ordea, zigortuta ez dauden sektore kritikoko beste pertsona batzuk, hala nola Esther Larrañaga.
2022/09/09 - 20:17
EA: "Ramirezek ezin du alderdiaren barne prozesuetan parte hartu"
Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak Ramirezi gogorarazi dionez, bere burua "idazkari nagusirako hautagai" bezala izendatzen duen arren, diziplina araudiaren aurkako arau hauste larriengatik lau urteko afiliazio etenaldiarekin zigortuta dago.
2022/09/09 - 16:05
Maiorga Ramirezek dio primarioak egin behar direla "EAren ziklo beltzari amaiera emateko"
Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAko idazkari nagusiak, Eba Blancok, Ramirezen hautagaitza baliogabetu ondoren aukeratu zuten primarioak errepikatzeko agintzen zuen autoaren aurka jarritako azken helegitea.
2022/09/08 - 19:31
Gasteizko epaitegi batek berretsi du EAko primarioak errepikatu behar direla
Sektore kritikoko Maiorga Ramirezen hautagaitza bertan behera utzi ostean, Eba Blanco hautatu zuten idazkari nagusi; auto batek, baina, primarioak errepikatzea agindu zuen. Ebazpen horren aurkako helegitea zuen jarrita Blancok, baina orain epaitegiak atzera bota du.
2022/08/29 - 10:52
El sector crítico de EA reivindica los valores fundacionales del partido
En un acto en San Sebastián, encabezado por Maiorga Ramírez, el sector crítico de EA ha reivindicado los pilares fundacionales del partido: la autodeterminación, el rechazo frontal a la violencia política, la socialdemocracia y la democracia interna.
2022/08/29 - 10:47
EAren sektore kritikoak iragarri du autodeterminaziorako eskubidea jarriko duela kurtso honen erdigunean
Eusko Alkartasunaren 36. urtemuga bete den honetan, gogoratu dute alderdiak beti salatu duela biolentzia eta sozialdemokrazia defendatu.
2022/06/28 - 12:19
Gasteizko epaitegi batek bertan behera utzi ditu EAren XIII. Kongresua eta bertan egindako izendapen guztiak
Arabako hiriburuko epaitegi batek Eusko Alkartasunak otsaileko 19an eta 20an egindako Kongresu Nazionalean adostutako akordio guztiak bertan behera uztea erabaki du.
2022/05/28 - 15:30
Alkorta: "EH Bilduko alkateon eta zinegotzion egiteko moduak eraman gaitu lehen indar munizipalista izatera"
Azpeitiko alkateak eman dio hasiera EH Bildu egiten ari den Konferentzia Munizipalistaren bigarren egunari. Koalizio abertzalearen udal politikagintza goraipatu du eta "erlojuak sinkronizatzeko" deia egin die udal ordezkariei.
2022/05/05 - 21:25
Epaitegi batek barne-hauteskundeak errepikatzeko eskatu eta EAko zuzendaritzari "auzi-ihesa" egotzi dio
EAko zuzendaritzak gogorarazi duenez, Maiorga Ramirezek "Idazkaritza Nagusira aurkezteko aukera" izan zuen otsailaren 19an eta 20an egindako azken Kongresu Nazionalean, eta elkartzeko eskubidea erabiltzeari "uko egin" zion.
2022/04/17 - 19:45
EH Bilduk milaka pertsona elkartu ditu Iruñean lehenengo euskal errepublika aldarrikatzeko
Manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan zehar Sarasate pasealekura arte. Bertan ekitaldi politikoa egin dute eta Bakartxo Ruizek demokraziaren aldeko hautua egiteko eskatu du, "autoritarismoa"ren aurrean.
2022/03/06 - 19:48
Blancok EAren "erronkei" heltzea eskatu du, "barne gatazkekin segundo bat bera ere" galdu gabe
Alderdiaren idazkari nagusiak esan du Nafarroa lehentasuna dela, "eskuina baztertzeko" apustuaren baitan. Kritikoek, berriz, primarioak eskatzen jarraitzen dute.
2022/03/04 - 15:32
Auzitegi batek primarioak errepikatzeko agindu dio EAko zuzendaritzari
Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariak esan duenez, erabaki judizial honen ostean, bere burua aurkeztu ahalko luke, kanporaketa bertan behera geratuko litzatekeela ulertuta.
2022/02/21 - 14:59
EH Bildurekin erakundeetan sartu ziren EAko kideek karguak mantentzen dituztela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du Eusko Alkartasunaren kongresuan "hartu diren erabakiak errespetatu" egiten dituela.
2022/02/21 - 10:44
Eba Blanco: "Zuzendaritza berri hau legitimoki eta demokratikoki aukeratua izan da"
Bigarren aldiz Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi hautatu duten honetan, asteburuko Nazio Biltzarrazz mintzatu da. Besteak beste, sektore kritikoari aurpegiratu dio alderdiaren organoetan irabazi ezin dutena hedabideetan eta auzitegietan irabazi nahi izatea.
2022/02/21 - 00:44
Ramirez eta beste lau kanporatuen lekukoa hartuko duen taldea sortu dute EAko kritikoek
Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korres afiliaziorik gabe egongo dira lau urtez.
2022/02/20 - 14:54
Alderdiko arauak errespetatzeko deia egin du Eba Blancok, bigarren aldiz EAko idazkari nagusi hautatu berritan
249 konpromisariotik 134ren babesa (%54) jaso du Blancok. Berea zen hautagaitza bakarra, eta sektore kritikoak bozketan ez du parte hartu. Bi aldeen arteko haustura inoiz baino ageriago geratu da EA-ren XIII. Nazio Biltzarrean.