Ea
2018/04/30 - 13:11
Argitu gabeko hilketak ikertzearen alde agertu da Urizar
Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak adierazi duenez, bai EA eta bai EH Bildu egiaren batzorde bat sortzearen alde agertu dira bi aldeetan eman diren hilketak argitzeko.
2018/03/06 - 14:43
EH Bildu ez da Terrorismoaren Biktimen eguneko Jaurlaritzaren ekitaldian izango
Europako Terrorismoaren Biktimen eguneko Jaurlaritzaren larunbateko ekitaldiaren leloa "egia argia" dela erantzun dio Erkorekak EH Bilduri.
2018/01/12 - 15:00
Gaur 30 urte sinatu zuten Ajuria Eneako Hitzarmena
Terrorismoari aurre egitea xede, une hartara arte egindako akordio politikorik zabalena izan zen. EAJk, PSEk, EEk, EAk, CDSk eta APk izenpetu zuten.
2017/09/24 - 16:34
'Demokraziaren alde bigarren fronte bat' irekitzera deitu du Urizarrek
Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiaren esanetan, "legezkotasuna ezin da inoiz erabili herri-borondatea oztopatzeko".
2017/09/03 - 01:31
Urizarrek hutsaltzat jo du EAJk EH Bilduri elkarlanerako egindako eskaintza
EAko buruak zalantzan jarri du benetan hori izatea EAJren asmoa.
2017/08/06 - 19:36
'PPren salbamendu taula' izateari uzteko eskatu dio Urizarrek EAJri
Jeltzaleek defendatzen duten aldebikotasuna 'faltsua' dela esan du EAko buruak, 'PPri interesatzen zaionean bakarrik aktibatzen delako aldebikotasun hori'.
2017/06/19 - 16:12
Gobernu-altenatiba izatea eta euskal Estatua eraikitzea, EH Bilduren xedeak
'Jendeak hautatutako zuzendaritzaren lehen bilera' egin dute gaur, astelehenarekin, Arnaldo Otegi koordinatzailearen esanetan. 'Egun on Euskadi' saioan ere izan da Otegi.
2017/06/17 - 14:26
Otegi: 'Iraultza kontserbadorearen aurrean EH Bildu da alternatiba'
Militanteen % 84k babestu dute EH Bilduren zuzendaritza berria. Ponentzia politikoak eta estatutuek ere gehiengo zabalaren babesa jaso dute; % 93 inguruk bozkatu dute bi dokumentuen alde.
2017/06/13 - 16:25
Atutxa auziak 14 urteko ibilbidea egin du epaitegietan
2003an hasi zen eta 2017an amaitu da Juan Maria Atutxa, Gorka Knorr eta Kontxi Bilbaoren aurkako prozesua. Horien karrera politikoa bertan behera geratu da.
2017/06/12 - 10:58
Zabalik da EH Bilduren barne kargudun berrien alde bozkatzeko epea
Ostiralera arte, Otegi buru duen Mahai Politikoaren zerrenda bakarra eta gaineko idazkaritzak hautatzeko aukera izango dute militanteek.
2017/06/10 - 15:54
EH Bilduren idazkaritzetarako hautagaiak, aurkeztuta
Hogei idazkaritza izango ditu egitura berriak. Datorren larunbatean koalizioak Bilbon egingo duen Kongresuan erabakiko datozen urteotako zuzendaritza.
2017/06/06 - 11:24
Arnaldo Otegi, EH Bildu zuzentzeko hautagaitza bakarraren buru
Harekin batera, Gari Mujika (zuzendari nagusia), Ainhoa Beola (Programa zuzendaria), eta Maider Carrere (Barne Antolaketa zuzendaria) daude, besteak beste, Mahai Politikorako plantxan.
2017/06/05 - 12:23
Pello Urizar: 'Alderdirik ez badago, ez dago koaliziorik osatzerik'
Etorkizunean, EH Bilduk koalizioa, 'federazioa' izaten jarraitu du, EAko idazkari nagusiaren esanetan: 'Alderdien papera ezinbestekoa da', esan du 'Egun on Euskadi' saioan izandako elkarrizketan.
2017/06/04 - 22:09
Oso alde txikiarekin Pello Urizar berretsi dute EAko idazkari nagusi
Bozketa egin aurretik, Eusko Alkartasunak EH Bildu koalizioan izan behar duen lekua adostu dute EAko bi sektoreek.
2017/06/04 - 18:47
Pello Urizar aukeratu dute berriro Eusko Alkartasunako idazkari nagusi
EH Bildu "alderdien koalizio irekia" izatea adostu dute EAko bi sektoreek, alderdi bateko kide ez diren herritarrek ere tokia izan dezaten.
2017/06/03 - 15:23
EAk EH Bilduren barruan izan behar duen tokia, eztabaidaren gakoa
Eusko Alkartasuna bi sektoretan zatitua heldu da 12. Kongresura: sektore ofizialaren buru, Pello Urizar; sektore kritikoarena, berriz, Maiorga Ramirez.
2017/06/03 - 13:45
Urizar: 'EH Bilduk behar du EAk bere ekarpen sendoa egitea'
Eusko Alkartasunako idazkaritza nagusirako hautagaiak alderdiaren Kongresua inauguratu du (jatorriz, euskaraz eta gaztelaniaz).
2017/06/03 - 13:32
Maiorga Ramirez: 'Eusko Alkartasunak badauka zer esan'
EAko buru izateko hautagaiak adierazi duenez, dagokion papera bete behar du Eusko Alkartasunak EH Bildu koalizioaren eraikuntzan (jatorriz, euskaraz eta gaztelaniaz).
2017/06/01 - 12:53
Maiorga Ramirez: 'Eztabaida honek EA eta EH Bildu sendotuko ditu'
Eusko Alkartasunaren idazkaritza nagusirako hautagaiaren esanetan, ondo dago afiliatuek erabaki ahal izatea; Pello Urizar egungo idazkari nagusiak aurkeztu du beste hautagaitza.
2017/06/01 - 12:00
Pello Urizar: 'Ez naiz inoiz izango adostasunerako traba'
EAko idazkari nagusiak esan duenez, 'ez dut ego berezirik ardura honetan izateko'. Bere hautagaitza aurkeztu du, karguan jarraitzeko; Maiorga Ramirezek ere berea aurkeztu du.