EAEko Autonomia Estatutua
2023/07/28 - 14:19
Iñaki Arriolak uste du posible dela Etxebizitzaren Legearen helegitea saihestea aldebiko batzordean
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu sozialistak adierazi duenez, "posiblea eta desiragarria" da bitariko batzordean errekurtsoa jartzea saihestea; izan ere, arau horrek "ez du ezer inposatzen" eta autonomia-erkidegoei "gaitasun berriak eskaintzen dizkie".
2023/07/28 - 12:51
Esteban: ''Argi daukagu, zerbitzu juridikoek esandakoa bete dugu''
Aitor Esteban EAJko diputatuak Kongresuan esan du Euskadin jabe partikularrak daudela gehien bat, eta Madrilgo edo Bartzelonako egoera bestelakoa dela.
2023/07/26 - 14:26
Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du Estatuko Etxebizitza legeak EAEren "eskumenak urratu" dituelakoan
Errekurtsoa aurkeztu aurretik, baina, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak "elkarrizketarako" deia egin dio jarduneko Espainiako Gobernuari gatazka konpontzeko. PSE-EEko sailburuak, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua barne, erabakiaren kontra azaldu dira.
2023/05/11 - 12:13
Lehendakariak Sanchezi: "Nire agenda etengabe irekita dago gai positiboez hitz egiteko"
Iñigo Urkulluk adierazi du agendak aztertzen ari direla hitzordua ixteko, Sanchezek apirilaren 14an bilera bat eskatzeko bidali zion azken gutunari erantzun ostean.
2023/05/10 - 16:24
Lehendakaria eta Sanchez transferentzien batzordeaz eta Ardatz Atlantikoaz hitz egiteko bilduko dira
Oraindik ez dago bilerarako datarik, baina Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak baieztatu duenez, biek partekatu dituzte agendak biltzeko.
2023/05/05 - 12:20
Andueza: ''Ez gara transferentzien egutegia urratzen ari, ezta gutxiago ere''
PSE-EEko idazkari nagusiak esan du egutegia "gutxi gorabeherakoa" zela eta sozialistek Gernikako Estatutua betetzeko konpromisoa dutela. "Berme juridikoekin egin behar ditugu eskualdatzeak Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukerarik egon ez dadin", erantsi du.
2023/04/04 - 14:23
Kupo berria eta Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketak argitaratu ditu BOEk
Lege horien aldaketak Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak hitzartu zituzten iazko azaroan. Aurten, otsailean, hiru lege proiektuak onartu zituzten Kongresuan, eta hilabete geroago jaso ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak.
2023/03/31 - 13:47
Autogobernuaren alorrean adostasun zabala lortzea eta "juridikoki bideragarria" izatea defendatu du Urkulluk
Lehendakariak EH Bilduri erantzun dio juridikoki bideragarria izango den planteamendu zehatza egin behar dela gero erreferendumean onartu ahal izateko: "Kontua ez da pauso bat ematea, pausoz pauso aurrera egiten jarraitzea baizik".
2023/03/28 - 22:47
EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen "diskurtso hegemonikoa" kritikatu du
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
2023/03/28 - 22:36
EH Bilduk industria politika aldatzeko proposamena aurkeztu du
Besteak beste, Langileen Estatutu propioa sortzea eta enpresa batzuetan kapital publikoa sartzea proposatu du koalizio abertzaleak, hainbat eragileren aurrean egindako ekitaldi batean.
2023/03/16 - 12:59
Errusiar ehiza-hegazkin batek AEBko dronearen kontra talka egin zueneko irudiak argitaratu ditu Washingtonek
Bideoan ikus daitekeenez, Su-27 ehiza-hegazkin errusiar batek gasolina isurtzen du dronearen gainean, eta, ondoren, berriz lurrera botatzen saiatzen da. Errusiak ukatu egin du errua berea izatea.
2023/03/14 - 13:27
Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du, Estatuak Europako funtsak kudeatzeko tresna bat "inposatu" duela eta
Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeari oniritzia eman diote gaur gobernu-bileran. Argudiatu dutenez, Espainiako Gobernuaren erabakiak "euskal autogobernua urratzen du, Jaurlaritzaren betearazpen lanetan sartuta".
2023/02/21 - 14:01
Aldiriko trenen eskualdatzearen proposamenak ez ditu erabat betetzen Jaurlaritzaren helburuak
Bingen Zupiriaren hitzetan proposamena sakon aztertzen ari dira dagokion sailetan. Proposamenean aurrerapausoak egin direla onartu du, batik bat, finantzazioa Kupoaren bidetik egitea aurreikusten delako. Adostasunera udal-hauteskundeen aurretik iristea ona litzatekeela ere onartu du.
2023/02/15 - 08:00
EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/10 - 15:02
EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/09 - 14:38
Eusko Legebiltzarrak uko egin dio osasun-langileen prestakuntza Euskadira transferitzea bultzatzeari
Horrenbestez, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Csek eta Voxek atzera bota dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena.
2023/02/09 - 13:41
Eusko Legebiltzarrak ez du babestu EH Bilduk osasun prestakuntza transferitzeko egindako proposamena
Alderdi bakar batek ere ez du babestu EH Bilduk Estatuari egoiliar espezializatuen osasun-prestakuntzaren eskumenak (BAME, esaterako) Euskadiri transferitzea eskatzeko egindako proposamena.
2023/01/23 - 13:00
Hitzemandako 31 eskumenetatik bost baino ez dira gauzatu, "oso gutxi", Urkulluren arabera
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uste du Euskadiren eskubidea dela eta Espainiako Gobernuak konpromisoa duela eskumen horiek emateko. Horregatik, Autogobernua eskatzen jarraituko duela nabarmendu du.
2022/12/19 - 11:09
Iñigo Urkullu, transferentzien inguruan: ''Ez da Espainiako Gobernuak emandako hitza beteko''
Iñigo Urkulluk onartu du Pedro Sanchezekin ez duela harreman handirik. Lehendakariaren ustez, falta diren 25-30 eskuduntzak urtebetean negoziatzea ez da erraza izango.
2022/12/01 - 16:07
EAEko herritarren %22k gutxiago gastatu nahi dute Gabonetako erosketetan
Prezioaren igoera dela eta, batez besteko gastua %35 igotzea aurreikusten da aurten: 681 eurora iritsi arte.