EAEko Autonomia Estatutua
2022/08/30 - 14:56
Urkulluk berriro kritikatu du Sanchezen Gobernuak euskal autogobernuaren inguruan duen jarrera
Lehendakariak aitortu du "kezkatuta" dagoela Euskadiko autogobernuarekin, eta Sanchezek "Autonomia Estatutuaren interpretazioa alde bakarretik zalantzan jartzea" salatu du.
2022/08/02 - 15:13
Denis Itxasok transferentzien inguruko negoziaketak ez dramatizatzeko eskatu du
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak nabarmendu duenez, bada "euskal autogobernuan sakontzen jarraitzeko" borondate errealik.
2022/07/29 - 19:24
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien egutegian aurrerapausorik eman
Gernikako Estatutua betetzeko Espainiako Gobernuaren benetako borondatearen inguruan "eszeptizismoa" azaldu du Olatz Garamendi Autogobernu sailburuak. Lege organikoa duela 43 urte onartu zela gogorarazi du.
2022/07/29 - 13:05
''Denbora aurrera doa, eta ez dugu erantzunik'', dio Urkullu lehendakariak, eskuduntzen gainean
Lanestosan izandako ekitaldi batean, Iñigo Urkulluk gogora ekarri du badaudela hainbat eskuduntza "mahai gainean", negoziatzeko. Eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari "argitzeko" Nazioaren Egoeraren gaineko Eztabaidan esandakoa.
2022/07/20 - 19:45
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak uztailaren 29an aztertuko dute eskumenen eskualdatzearen atzerapena
Joan den astean, Pedro Sanchezek aitortu zuen Eusko Jaurlaritzarekin adostutako egutegia ez dutela bete eta azpimarratu zuen zenbait eskumen eskualdatzea "zaila" izango dela.
2022/07/20 - 16:45
Garamendi Rodrigezekin bilduko da transferentzien atzerapenen inguruan hitz egiteko
Autogobernu-sailburuaren eta Lurralde Politikako ministroaren arteko hitzordua uztailaren 29an izango da, Leioan, Pedro Sanchezek transferentzia jakin batzuetan "nolabaiteko paralisia" onartu izanak Eusko Jaurlaritzan sortu zuen ezinegonaren ondoren.
2022/07/14 - 15:42
Iñigo Urkulluk, Pedro Sanchezi: ''Alde bakarretik uste duzu Estatutua beteta dagoela?''
Iñigo Urkullu lehendakariak aitortu du atzo "harriduraz" entzun zuela nola Pedro Sanchez presidenteak "transferiezinak" zirela esan zuen bere gobernuak transferitzeke dauden gaien zerrendan dituen eskumen batzuk.
2022/06/25 - 14:59
Alderdi guztiek, PP-CS salbu, migrazioaren eskumena eskatu diote Espainiako Gobernuari
Euskadiri eragiten dizkioten migrazio-fluxuen kudeaketan aldaketaren beharra azpimarratu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek. PP-CSek, berriz, migrazioaren eskuduntza Estatuen esku egon behar dela adierazi du, Europar Batasunarekin koordinatuz.
2022/06/04 - 15:56
Andueza: "Autogobernua defendatzeko modurik onena da Kontzertuari eta Estatutuari etekina ateratzea"
Enpleguari buruzko datuak ikusita, PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri eta EH Bilduri galdetu die ea lan-erreformaren kontra bozkatuko luketen berriro.
2022/06/04 - 15:13
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU Autogobernu Lantaldea suspertzearen alde agertu dira, ñabardurekin
PSE-EE gobernukidearen ustez, hauteskundeetarako urtebete falta denean ez da eztabaida hori jorratzeko unea. PP-Cs koalizioarentzat, ez da Gernikako Estatutua beste alternatibarik, eta Voxek, berriz, alderdi nazionalisten hauteskunde estrategiatzat jo du eztabaida.
2022/06/02 - 13:38
Zupiriak eta Mendiak autogobernuari buruzko jarrerak zehaztu dituzte
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du bi alderdien arteko gobernu akordioak Gernikako Estatutua betetzea jasotzen duela. Idoia Mendia sailburuak, bestalde, gogorarazi du estatus berria koalizio gobernuaren programatik kanpo geratu zela.
2022/06/02 - 12:09
Jaurlaritzak ''gutxiago hitz egiteko eta lan gehiago egiteko'' deia egin du ''autogobernu hobea'' lortzeko
Bingen Zupiriak Alderdi Sozialistari gogorarazi dio "gordiar korapiloa" Estatutua betetzea dela, eta dei egin dio "gutxiago hitz egiteko eta lan gehiago egiteko", Eusko Jaurlaritzak EAEn "autogobernu gehiago eta hobea" lortzeko ezarri duen helburua lortzeko.
2022/06/02 - 10:54
''Estatus berria'' Eusko Jaurlaritzaren programatik kanpo geratu zela adierazi du Idoia Mendiak
Idoia Mendiak adierazi duenez, Euskadirentzat "estatus berriaren gaia" EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernuaren programatik kanpo geratu zen, eta "autogobernu gehiago" eta "enplegu gehiago" lortzeko konpromisoa hartu zuten.
2022/05/30 - 22:27
Iñigo Urkullu lehendakaria Korsikan da tokiko gobernuarekin harremana eta elkarlana sustatzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiren autogobernu eredua azaldu eta Estatuarekin hitzarmen berria aldarrikatu du.
2022/05/30 - 16:24
Parte hartze handiagoa Europan eta estatu-eredu berri bat aldarrikatu ditu Urkulluk Korsikako Asanbladan
Pandemiaren ondoren, nazioarteko agendari ekin dio Urkullu lehendakariak. Burujabetza handiagoa aldarrikatzen duen Korsikan, Euskadiko autogobernuaz hitz egin du lehendakariak.
2022/05/30 - 13:16
Lehendakariak "Estatu eredu berri bat" eta Europan "herrien aniztasuna" errespetatzeko eskatu du
Lehendakariak, Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentearekin bildu ondoren, Estatutuan aitortutako autogobernua garatu eta horretan "sakontzearen" alde egin du, "XXI. mendera egokitzeko".
2022/04/28 - 22:49
Lehendakaria "kontzertu politiko berri baten" alde azaldu da
"Gure errealitate nazionala eta euskal autogobernuaren berezitasuna" aitortuko duen itun politiko berri bat aldarrikatu du Urkulluk, Estatuarekin aldebiko harremana sendotzeko, eta Euskadiren presentzia Europan zein nazioartean areagotzeko.
2022/04/08 - 15:58
Krisi garaian izan beharreko eredu fiskalaz desadostasunak azaldu dituzte berriz Diaz Ayusok eta lehendakariak
Madrilgo presidenteak Gasteizen egindako ekitaldi batean esan duenez, EAJ "zergak igotzearen zalea" bihurtu da eta gobernu autonomikoak "taifen erreinu" bilakatu dira. Bestalde, Urkulluk "zuhurtzia" eta "ekitate fiskala" aldarrikatu ditu "kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko".
2022/03/16 - 15:16
Gaurtik aurrera, Euskadik kudeatuko du bizitzeko gutxieneko diru sarrera
187 milioi inguruko balioa du eta Kupotik egingo da deskontua. Lanbidek kudeatuko du prestazioa diru sarrerak bermatzeko errentarekin batera. Baina gaurko eskumenaz haratago, Estatutua betetzearen beharraz hitz egin du Madrilen Jaurlaritzaren ordezkaritzak.
2022/03/16 - 14:51
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ofizial egin dute bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea
Adostutakoa baino 16 hilabete geroago, Jaurlaritzak prestazio horren transferentzia osoa eta epe mugarik gabe jasoko du. Josu Erkoreka lehen lehendakariordea pozik agertu da Jaurlaritzak "herritarrei bizitza errazteko aukera" izago duelako baina Estatutua betetzeko "erritmo motela" deitoratu du.