Ebola
2014/10/13 - 13:07
Dallasko transmisio kasuan protokoloa 'hautsi' zela aitortu du AEBk
Osasun agintariak ebolaz kutsatu den osasun langilearekin kontaktua izan duten pertsonak identifikatzen ari dira.
2014/10/12 - 19:48
Birusa Mendebaldearentzat berria dela ohartarazi du Rajoyren Gobernuak
Espainiako Gobernuak ebolaren aurrean egindako kudeaketa defendatu du eta Munduko Osasun Erakundeak ezarritako protokoloak bete direla baieztatu du.
2014/10/12 - 18:36
Esperantzarako zantzuak daude Teresa Romeroren kasuan
Carlos III ospitalean, isolamenduan dago Teresa Romero erizain laguntzailea, beste hainbat osasun-langilerekin batera.
2014/10/12 - 17:19
Teresa Romerok larri jarraitzen du, baina adituak itxaropentsu daude
Ez dago aldaketa nabarmenik Teresa Romeroren osasun egoeran. Ebolaz kutsatutako erizain laguntzaileak egonkor jarraitzen du, larritasunaren barruan.
2014/10/12 - 16:29
Osasun langile bat ebolaz kutsatu da AEBn, gaixo bat zainduta
Osasun langileak asteazkenean ebolak jota Dallasen hil zen liberiarra artatu zuen.
2014/10/12 - 16:18
Estatu Batuetako osasun-langile batek positibo eman du ebolan
Langileari buruzko daturik ez dute eman, baina baieztatu dute asteazkenean Dallasen ebolak jota hil zen liberiarra artatu zuen taldean aritu zela.
2014/10/12 - 16:14
Aldaketarik ez Teresa Romeroren osasun-egoeran
Erizaina ospitalean tratatzen ari diren profesionalek esandakoaren arabera, hobeto dago. Eurekin hitz egin, eta lasai egoteko esaten omen die.
2014/10/12 - 13:50
Ebolaren aurrean duten erreakzioa aztertu dute Britainia Handian
Cameronek hainbat neurri iragarri ditu ebolaren aurka, eta horien harira simulakro hau egin dute. Afrikan 4.000 lagun inguru hil ditu ebolaren birusak.
2014/10/12 - 11:07
Carlos III ez dago diseinatuta ebolari aurre egiteko, EBren arabera
Halere, Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Europako Zentroaren lehenengo ondorioen arabera, "egindako eta egiten ari diren ekintzak baldintzak hobetzen ari dira".
2014/10/11 - 15:57
Teresa Romero erizainaren egoerak ez du okerrera egin azken orduetan
Egunek aurrera egiten dute Carlos III erietxean, baina badirudi, Teresa Romero erizainak azken orduetan okerrera behintzat, ez duela egin.
2014/10/11 - 15:39
Romerok larri baina egonkor jarraitzen duela esan du batzorde bereziak
Bestalde, ebolaz kutsatuta egon zitekeelakoan Carlos III.a ospitalean zegoen erizain bat etxera bidali dute.
2014/10/11 - 15:16
Segurtasun neurriak indartzen ari dira AEBko aireportuetan
Izurriak jotako herrialdeetatik irteten diren bidaiari guztiek pasatu beharko dute azterketa New Yorkeko aireportuetan, Estatu Batuetan sartu ahal izateko.
2014/10/11 - 15:05
Darpon, ebolari buruz: 'Osakidetza prest dago egoerari aurre egiteko'
Halaber, sailburuak iragarri duenez, euskal osasun publikoaren zerbitzuko maila guztietan formakuntza eta informazioa areagotuko da, eta aplikatutako neurrien jarraipen estua egingo dute.
2014/10/11 - 14:19
Ebolaren aurkako estrategiari buruzko bilera egin du Darponek
Darpon Osasun sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak ebolaren aurkako estrategia azaldu die osasun arduradunei, Bilbon.
2014/10/10 - 22:47
Ebolari aurre egiteko batzorde berezi bat sortu du Gobernuak
Soraya Saenz de Santamaria Exekutiboko presidenteordeak adituen batzordea zuzenduko du. Protokoloa aldatu eta sukarraren muga 37,7 gradura arte jaitsiko dutela iragarri du Matok.
2014/10/10 - 17:05
Ebolarekin kutsatzeko arriskua 'oso baxua' dela esan du Rajoyk
Mariano Rajoyk azpimarratu du "oso baxua" dela ebola Estatu osora zabaltzeko arriskua. Munduko Osasun Erakundearen eta Europako Batzordearen txostenetan oinarritu omen da hori esateko.
2014/10/10 - 16:27
Ebolaren kudeaketarako batzorde berezia eratu du Gobernuak
Soraya Saez de Santamariak adierazi duenez, ebolaren kudeaketarako batzorde berezia eratu du Gobernuak
2014/10/10 - 16:11
Teresa Romero larri baina egonkor dago
Osasun ministerioa lortu ahal izan dituen tratamenduak jarri dizkiote ebolaz gaixotuta dagoen erizaintza-laguntzaileari, beti ere bere baimenarekin.
2014/10/10 - 15:29
Rajoyk dio 'oso baxua' dela ebolarekin kutsatzeko arriskua
Espainiako Gobernuak batzorde berezia sortuko du egoerari aurre egiteko. Soraya Saenz de Santamaria izango da presidente, eta ez Ana Mato Osasun ministroa (ez da ospitalean izan).
2014/10/10 - 14:17
Teresa Romero 'larri baina egonkor' dago
Erizaina Zmapp sendagaia jasotzen ari da. Emakumearekin batera, beste 16 pertsona daude Carlos III erietxean. Hala ere, oraingoz kasu bakarra Romerorena dela azpimarratu dute.