Europako Banku Zentrala
2024/12/13 - 09:14
EBZk 0,25 puntu murriztu ditu interes-tasak aurten laugarren aldiz, eta % 3an finkatu ditu
Horrela, interes-tasek 2023ko martxotik mailarik baxuenean itxiko dute urtea. Lagardek onartu du 50 puntuko murrizketari buruzko "proposamenak" eztabaidatu dituztela gaurko batzarrean, baina azkenean 25 puntukoa aho batez onartu dute.
2024/11/29 - 14:22
Euriborrak % 2,5ean itxi du azaroa, 2022ko irailetik tasarik txikienean
Iazko azaroarekin alderatuta, 1,5 puntuko jaitsiera da. Batez beste urtean 1.600 euro aurkeztu ahalko dute hipoteka aldakorra duten pertsonak.
2024/10/31 - 10:02
Espainiako sei banku handienek 23.656 milioi irabazi dituzte urteko lehen bederatzi hilabetetan, % 20 gehiago
Orotara, urtarriletik irailera 92.200 milioi euroko diru-sarrerak izan dituzte (marjina gordina), iaz baino % 10,5 gehiago.
2024/10/17 - 17:24
EBZk puntu laurden jaitsi ditu interes tasak, bigarrenez, eta erreferentzia-tasa % 3,25ean kokatu da
Prezioen moteltze prozesuaren testuinguruan etorri da jaitsiera, irailean euroguneko inflazio tasak hirugarren hilabetez jarraian behera egin eta urte arteko % 1,8an kokatu ondoren, abuztuan baino lau hamarren beherago. 2021eko apiriletik izan duen mailarik baxuena da.
2024/10/01 - 13:43
Euroguneko inflazioa lau hamarren jaitsi da irailean, % 1,8raino
2021eko apiriletik izandako mailarik baxuenean dago, horrenbestez. Azpiko inflazioak ere behera egin du, % 2,7an kokatuta.
2024/09/12 - 17:02
Europako Banku Zentralak 25 puntu basiko jaitsi ditu interes-tasak, % 3,50eraino
Horrela, Europako Banku Zentralak dirua malgutzeko zikloari ekin dio berriro, uztaileko bileran eten ondoren, orduan diruaren prezioari eustearen alde egin baitzuen.
2024/09/12 - 07:00
Udako geldialdiaren ondoren, diru-politika lasaitzen jarraituko du Europako Banku Zentralak
Ekonomialarien arabera, EBZk 25 puntu basiko murriztuko ditu interes-tasak. Bileran Jose Luis Escrivak Espainiako Bankuko gobernadore gisa parte hartuko du, lehendabiziko aldiz.
2024/09/09 - 15:16
Euriborraren eguneko tasa % 3tik jaitsi da, 2022ko abendutik aurrenekoz
Hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea % 2,986an dago. Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko dituen astean iritsi da marka.
2024/09/09 - 14:07
Draghik ohartarazi du EBk inbertsio masiboak behar dituela, Txinarekiko eta AEBkiko arrakalari aurre egiteko
EBren lehiakortasunari buruzko txostena egin du Draghik, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eskatuta. Europako ekonomiak "eraldaketa hirukoitza" behar duela dio Draghik, baldin eta lehiakorra izan nahi badu.
2024/08/30 - 15:04
Urteko mailarik baxuenean amaituko du abuztua euriborrak
Iaz garai honetan % 4tik gora zegoen kokatuta hipoteka aldakorrak kalkultzeko gehien erabiltzen den indizea. Abuztuko behin behineko datua % 3,170koa da, bost hilabetez jarraian jaisten joan ondotik.
2024/07/31 - 18:58
Euriborrak behera egin du laugarren hilabetez jarraian, eta % 3,53an itxi du uztaila
Horrela, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor batek, % 0,99ko diferentziala gehi Euriborra duenak eta bere interes-tasa berrikusi behar duenak, jaitsiera txiki bat izango du bere kuotan, hilean 56,6 eurokoa; hau da, ia 680 euro urtean.
2024/07/23 - 11:34
Banco Sabadellek 791 milioi irabazi ditu eta dibidenduak % 21 handituko ditu, BBVAren eskaintza betean
Finantza erakunde kataluniarrak iragarri duenez, urrian akzioko 0,08 banatuko dituela, iazko hilabete berean ordaindutakoa baino ia hiru aldiz gehiago. 2010etik akziodunen artean egingo den diru banaketarik handiena izango da.
2024/07/18 - 18:46
EBZk gidoia bete du eta interes-tasak % 4,25ean mantendu ditu
Europako Banku Zentrala ez da berriro bilduko irailera arte.
2024/06/18 - 16:29
Euroguneko inflazioa % 2,6ra igo da maiatzean
Igoera, batez ere, zerbitzuen garestitzeak eragin du, % 4,1eko inflazioa izan baitzuten, aurreko hileko % 3,7aren aldean.
2024/06/06 - 16:28
Europako Banku Zentralak interes-tasak puntu laurden jaitsi ditu, % 4,25eraino
Bestalde, Eurogunerako batez besteko inflazioaren aurreikuspenak % 2,5era igo ditu institutu jaulkitzaileak 2024an eta % 2,2ra 2025ean, bi kasuetan bi hamarren gehiago. Beraz, 2026ra atzeratu du prezioen egonkortasunaren helburua, % 1,9ko inflazioa izango baita.
2024/06/06 - 10:25
Albiste izango dira: Eskola-jazarpenagatik epaiketa, interes tasen jaitsiera eta Etxebarri jatetxea, bigarren
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/06 - 07:00
Europako Banku Zentrala interes tasak jaisten hasiko da gaur
Oraindik ez dago argi aurten zenbat jaitsiera izango diren, baina analistek uste dute gutxienez beste murrizketa bat izango dela. Christine Lagarde EBZko presidenteak prentsaurrekoan emango dituen pistei adi egongo dira.
2024/05/31 - 15:27
Euriborra % 3,6ra jaitsi da maiatzean, eta adituek egonkortasuna aurreikusi dute
Hipoteka aldakorren erreferentziazko indizea bigarren hilabetez jarraian jaitsi da aurten, baina adituek aurreikusi dute egonkortu egingo dela Europako Banku Zentralaren hurrengo urratsen zain.
2024/05/02 - 14:02
Erreserba Federalak interes tasak mantendu ditu, inflazioaren aurkako "urrats faltagatik"
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak % 5,25 eta % 5,5 artean utzi ditu interes tasak, eta ez du uste egokia denik horiek jaistea inflazioa % 2ra hurbildu arte.
2024/04/30 - 15:05
Euriborrak zertxobait behera egin du apirilean, hipoteken kuotak azken bi urtean lehen aldiz jaitsiz
Erreferentziazko indizea apur bat jaitsi da apirilean, % 3,703ra batez beste, eta duela urtebeteko balioaren azpitik dago.