Europako Banku Zentralak % 2,75ean kokatu ditu interes-tasak, 0,25 puntu jaitsita
Europako Banku Zentralak (EBZ) erreferentziazko tasa ofiziala oinarrizko 25 puntu jaitsi du ostegun honetan, eta % 2,75ean kokatu du; horrenbestez, analisten aurreikuspenak bete dira, diruaren prezio ofizialaren laugarren murrizketa jarraian eta 2025eko lehenengoa sinatu baititu.
EBZren Gobernu Kontseilua aurten bildu da lehen aldiz, eta finantzaketa-eragiketa nagusiak – asteko diru-injekzioak – eta kreditu-erraztasuna – bankuei egun batean ematen diena – % 2,9 eta % 3,15era jaitsi ditu, hurrenez hurren.
Horrela, Europako Banku Zentralak moneta malgutzeko zikloarekin jarraitzen du, abenduan tasak jaitsi ondoren, inflazioaren bilakaeran eta horrek ekonomian duen eraginean oinarrituta. Epe ertainean inflazioa % 2ko helburura itzultzea espero da, baina oraindik urrun dago, soldatak eta prezioak motel egokitzen ari direlako.
Nominen hazkundearen moderazioa eta enpresa-mozkinen inflazio-inpaktuaren moteltzea gorabehera, EBZk datuen mendeko ikuspegiari eusten dio eta interes-tasak doituko ditu bilakaera ekonomikoaren arabera. Azken jaitsierek finantzaketa-kostuak murriztu badituzte ere, moneta-politikak murriztailea izaten jarraitzen du, aurreko igoerak transmititu direlako.
Abenduan, euroguneko inflazioa urte arteko % 2,4koa izan zen, energiaren eta elikagai freskoen garestitzeagatik. Azpiko inflazioa % 2,7an mantendu zen, faktore lurrunkorrak alde batera utzita.
EBko herrialdeen artean, Kroaziak (% 4,5) izan zuen inflaziorik handiena, eta Irlandak (% 1) txikiena. Espainian, inflazioa % 2,8ra igo zen, Europako batez bestekoa gaindituz.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.